Mercedesen ez da ezer aldatu joan den abendutik. Mobilizazioaren bidetik eman behar zaio bide langileen ondoezari. Jar ditzagun pertsonak erdigunean. Zaindu gaitezen!

 

« Grebara ateratzen gara pertsonak  benetan  erdigunean jartzeko, eta ez eduki gabeko lelo huts gisa »

 

2022ko udan, Mercedeseko plantillaren gehiengo zabalak bere nazka eta desadostasuna agerian utzi zituen lantegiko lan egoerarekin, ekoizpena erabat geldiarazi zuten greba eta mobilizazio masiboen bidez.

Horren ondoren, zuzendaritza berria iritsi zen, eta enpresa-batzordeko indar-korrelazioaren aldaketak badirudi aro berri bati ateak irekiko zizkiola Mercedesen; izan ere, ESK, ELA eta LAB sindikatuek gehiengoa lortu genuen, UGT, CCOO, Ekintza eta desagertutako PIMen kaltetan.

Elkarrizketa-garai bat hasi zen, eta zenbait akordio lortu ziren, mobilizazioen ondorengo hauteskundeetan gutxiengo bihurtu ziren sindikatuek sinatutako hitzarmeneko atal batzuk zuzendu eta hobetzeko asmoz. Hala ere, enpresako zuzendaritzak erakutsi digu hori irudipen hutsa izan zela. Ez du akordio horiek betetzeko asmorik ere izan, eta elkarrizketaren aldeko diskurtsoa egin arren, egiten duen bakarra baldintzak inposatzea eta lan-harremanak blokeatzea da.

 

Pertsonak erdigunean…

Errealitatea da enpresak “pertsonak erdigunean” leloa erabiltzen duen arren, gure denbora eta bizitzak bere nahierara erabiltzen dituela. Mercedesen egutegiak inposatzen dira langileen bizkar, kontziliazioa, atsedenaldia eta malgutasunaren ondorioz pilatutako ordu ugariak gozatzeko aukera zailduz, 9 orduko txandekin eta programatutako larunbatekin, ia 2025 osoan eta 2026an daramagun denboran. Gainera, langileen osasun fisikoa eta mentala baztertzen ditu, arrisku psikosozialen inkestak modu txarrean eginez eta emaitzak ezkutatuz. Mugikortasun arazoak ere badaude, bai barruan bai kanpoan. Enpresa fisikoki hazten ari da laguntza, dirulaguntza, zerga-salbuespen eta lur publikoen lagapen abantailatsuen bidez, baina ez du plantillarentzako sarbide egokietan pentsatzen.

Lanaren kalitatearen narriaduraren beste adibide bat da zuzendaritzak lehen aldiz bere historian aldi baterako langileak ETT bidez kontratatzeko hartu duen erabakia, kasu honetan Adecco bidez. Gaur egun, gutxi gorabehera 500 pertsona ari dira baldintza horietan lanean, eta horrek lan-baldintzak prekarizatzen ditu eta langileen arteko desberdintasunak areagotzen ditu; izan ere, gogoratu behar da Mercedesen soldata-eskala bikoitza dagoela, tarteen bidez mozorrotuta.

 

 

ESK-n beti egon gara halako erabaki unilateral guztiei aurre egiten, eta askotan oposizioan ere iniziatiba hartu dugu, beste sindikatuak baldintzatuz eta batzuetan ekintza sindikalak bakarka gidatuz. Hala izango da apirilaren 25 eta 27rako deitu dugun greban ere; greba horrekin jarraipena emango diegu abendu amaieran deitutako lanuzteei, orduan enpresa-batzordeko gehiengo gisa ELA eta LABekin batera deitu genituenak. Ordutik hona ez da ezer aldatu, eta uste dugu plantillaren ezinegona mobilizazioaren bidez bideratu behar dela.

Apirilaren 25ean eta 27an, Mercedes Gasteizen, grebara aterako gara pertsonak benetan erdigunean jartzeko, eta ez eduki gabeko lelo huts gisa.

 

 

Greba honetarako arrazoiak

  • Enpresak etengabe urratzen dituelako akordioak, hala nola atsedenaren eta kontziliazioaren ingurukoak. Gure bizitzak eta denbora bere nahierara erabiltzen ditu. Urtebete baino gehiago darama 9 orduko txandak eta larunbatak inposatutako egutegien bidez ezartzen, jendeak nahi zuenean atseden hartzea ukatuz, eta orain, hitzarmenak ahalbidetzen diolako, etxera joatera behartuz.

  • Mercedesek ez dituelako serio hartzen plantillaren arrisku psikosozialak. Inkestak gaizki egiten ditu eta ez du emaitzen berri ematen. Gainera, ez du neurririk hartzen langileen osasun fisiko eta psikikoa gehiago ez okertzeko.

  • Enpresak ez zuelako ezer egin plantillak 9 orduko txanden aurka egindako sinadura bilketa masiboaren ondoren. Mercedesek ez du errespetatzen ezta kontuan hartzen ere plantillaren gehiengoaren iritzia.

  • ETT bidezko kontratazio masibo eta kontrolik gabeagatik. ETT bidezko kontrataziorik ez izatetik 500 pertsona baino gehiago egoera horretan izatera igaro gara. Enpresa-batzordea ez da kontuan hartu, eta enpresak kontratu horiek inolako oposiziorik gabe egiten ditu, pertsona horiek beren kabuz utziz, ordainsarietan, puntuaketan, EPIetan eta arropa egokian arazoak izanez, besteak beste.

  • Lan-harremanetan etengabeko gatazkagatik eta enpresak epai irmoak ez betetzeagatik. Mercedesek ia ez du ezer adosten; inposatu besterik ez du egiten, eta etengabe epaitegietan amaitzen dugu. Epaiak aldekoak ez direnean, prozesuak luzatzen ditu, eta galtzen duenean, batzuetan zaildu egiten du epaien aplikazioa; beste batzuetan, ez ditu aplikatzen ere.

  • Negoziazio borondate gabeko lan-egutegi inposatuagatik. Hitzarmenak ahalbidetzen dionez, Mercedesek ez dio inolako aukerarik ematen enpresa-batzordeari lan-egutegiaren antolaketan parte hartzeko. Bere nahierara kudeatzen du, pertsonen bizitza eta denbora eta haien ingurukoena kontuan hartu gabe. Horrela ezinezkoa da lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzea.

  • Abenduko lanuzteak deitzeko arrazoiak oraindik existitzen direlako, eta kasu batzuetan areagotu egin direlako. Orduan borrokan jarraitzeko konpromisoa hartu genuen, eta, hain zuzen ere, plantillarekiko konpromisoagatik eta gure hitzarekiko koherentziagatik egiten dugu greba deialdi hau.

Apirilaren 25ean eta 27an, bat egin grebarekin!

 

Mercedes-en grebara deitzen dugu apirilaren 25ean eta 27an

Mercedesen ez da ezer aldatu joan den abendutik. Mobilizazioaren bidetik eman behar zaio bide langileen ondoezari. Jar ditzagun pertsonak erdigunean. Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri

ESK-k ez du Mercedesen berdintasun plana sinatu

Langileekiko zaintza eta berdintasun izpirik ez duen enpresa honetan nekez ezar daiteke berme guztidun berdintasun-planik. Irakurri

Bermerik gabeko bozka elektronikoa Mercedesen

Mercedeseko aurreko erreferenduman bozka elektronikoa irregulartasun argiz inguratuta egon. Botoa aurrez aurre edo posta bidezko botoaren bidez emateko eskubidea erabil Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3