Langileon osasuna arriskuan egonda ere, Mercedesek oraindik ere ez duela tenperatura altuen aurreko protokolorik salatzen dugu. Lan-baldintza seguruak bermatuko dituzten neurriak berehala negoziatzea exijitzen dugu.

« Mercedesek tenperatura altuetarako protokolo bat  negoziatzeari uko  egiten jarraitzen du »

 

Mercedesek tenperatura altuekiko duen jarrera publikoki salatu nahi dugu, langileen osasuna arrisku larrian jartzen baitu.

Mercedes ez da behar beste neurri hartzen ari Gasteizko lantokian, pertsonentzat ingurumen baldintza egokiak ziurtatzeko. Egungo araudiak lantegiko lanpostu guztiak arin bezala hartzen ditu kontuan, horien guztien arteko desberdintasunik gabe, eta, ondorioz, egungo araudia langileen benetako egoeratik oso urrun geratzen da.

Mercedesek ez du bero-alertako egunetarako jarduera-protokolorik bere katalogazioetako edozeinetarako (horia, laranja edo gorria). Batzordeak 2024an enpresarekin protokolo bat negoziatzeko proposamena egin zuen eta enpresak negoziatzeari uko egin zion. Mercedesek, gaur egun, tenperatura altuetarako protokolo bat negoziatzeari uko egiten jarraitzen du.

 

« Aste honetan  konortegabetzeak egon dira  bero-kolpearen ondorioz »

 

Egoera honen aurrean, azken asteotan ELA, LAB eta ESK sindikatuok hainbat salaketa aurkeztu ditugu, jarduera gelditzeko eskaera bat barne. Hala ere, harrigarria bada ere, ikuskaritzak momentuz ez dio enpresari neurriak hartzeko eskatu.

Alerta laranja eta gorria izan diren asteetan, konortegabetzeak egon dira bero-kolpearen ondorioz, eta Osakidetzako anbulantzia bat etorri da kasu baten larritasunagatik, arriskuen prebentzioak estali egiten ditu egoera horiek, eta ez die LAPeko ordezkariei horien berri ematen.

Ez dago protokolo bateraturik lantegi osorako, eta sektore bakoitzak nahi duena aplikatzen du, langileriari bermerik eman gabe.

Hiru sindikatuok exijitzen diogu enpresari berehala berrekin diezaiola batzordeak aurkeztutako aurreko protokoloaren negoziazioari.

 

Mercedes-ek ez dauka beroaren aurkako protokolorik. Protokolo bat negoziatzea exijitzen dugu

Langileon osasuna arriskuan egonda ere, Mercedesek oraindik ere ez duela tenperatura altuen aurreko protokolorik salatzen dugu. Lan-baldintza seguruak bermatuko dituzten Irakurri

Mercedes-en badira 1.400 pertsona baino gehiago lanean ABLEen bidez.

Inbertsioetarako dirua eta laguntzak mahai gainean jartzeko arazorik ez duten administrazioek, Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, ikusi beharko lukete herritarrak Irakurri

Mercedes-en grebara deitzen dugu apirilaren 25ean eta 27an

Mercedesen ez da ezer aldatu joan den abendutik. Mobilizazioaren bidetik eman behar zaio bide langileen ondoezari. Jar ditzagun pertsonak erdigunean. Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3