Langileok har ditzagun kaleak, korrika, alaitasunez, guztiok bat eginez euskararen alde!

Β 

Β 

«  Euskara  gure ondarea  da eta guztiok euskaldunak izateko eskubidea dugu »

Korrika badator!

Gaur, 3 urte luze ta gero, berriz ere Korrika dator bueltan. Amurriotik abiatuta, hamaika egunez tipi-tapa Donostian bukatu arte, korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin ere euskara eta euskaraz bizitzeko eskubidearen alde.

ESK sindikatuak bat egingo du 22. Korrikarekin. Langileok ere euskaraz bizi nahi dugulako. Gure hizkuntzaren alde, baina batez ere euskara gure ondarea delako eta guztiok euskaldunak izateko eskubidea dugulako, hitzarekin eta ekinarekin korrika egingo dugu denok batera. Hitzetatik ekintzetara, ekiteko ordua da eta bada garaia behingoz euskaraz bizitzea gure eskubidea den heinean euskara ikastea administrazioen aldetik aitortutako eskubidea izatea, euskara ikastea guztiontzako zerbait hurbila, publikoa, doakoa eta kalitatezkoa izatea.

Β 

Euskara Nafarroan

Euskarari buruz ari garela, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak euskararen kontra ezartzen dituen politikak salatzea. Euskara guztiona da baina ezin dugu ahaztu zerbait izatekotan Lingua Navarrorum ere badela, nafartarron hizkuntza, batzen eta herri egiten gaituena, pentsaezina da euskararik gabeko Nafarroa, imajinaezina da euskararik gabeko Euskal Herria. Gure hizkuntza; baduguna, bagarena eta izango garena da.

Har ditzagun kaleak, korrika, alaitasunez, guztiok bat eginez euskararen alde, egin dezagun irri, egin dezagun herri.

Β 

Korrika ESK sindikatua

Β 

Sindikatuon kilometroak 22. Korrikan

  • Gasteiz: 343 Km apirilak 1 Legutioko atea/Kalonjeen zidorra 20:00etan.

  • IruΓ±ea: 538 Km apirilak 2 Sarasate pasealekua 12:45ean.

  • Bilbo: 1629 Km apirilak 6 Elkano kalea-Poza kaleagaz (Unamuno BHI) 22:46ean.

  • Donostia: 2570 Km apirilak 10 Nafarroa hiribidea (Hurkoa Eguneko zentroa) 12:18ean.


#KorrikaΒ 

Hitzetatik ekintzetara, Korrika!!!

Langileok ere euskararen alde.

Β 

Korrika 22 badator! πŸƒβ€β™€πŸƒ

Langileok har ditzagun kaleak, korrika, alaitasunez, guztiok bat eginez euskararen alde! Irakurri

Euskaraldia 2020

ESK sindikatuak Euskaraldiarekin bat egiten du. Gustatuko litzaiguke epe hauek leherraraztea eta epe mugagabez ohitura berriak mantentzea. Gu prest, eta… Irakurri

Korrika... badator!

ESK sindikatuak bat egin du euskararen aldeko lasterketa honekin. Animatu eta parte hartu, langileak ere euskararen alde! Irakurri

ESK ❀️ Euskaraldia

Langileok 11 egun euskaraz. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Irakurri
  • 1

Β