Espainiako Gobernuari exijitzen diogu Marokorekiko akordioa bertan behera uzteko eta NBEren akordioak aplikatzeko, Saharan autodeterminazio-erreferenduma eginez.

 

Sahara libre

 

«  Espainiak, Marokok hegoaldeko mugako jendarme gisa duen zeregina indartu nahi duela, Afrikatik Europara doazen  migrazio-fluxuak  kontrolatzeko »

 

ESK Espainiako Gobernuaren komunikatuaren aurrean

 

ESK-k gogorren gaitzetsi du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu izana.

Mendebaldeko Sahara, NBEren eta Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, deskolonizatzeko zain dagoen lurraldea da. 70eko hamarkadaren amaieran Espainiak lurraldea Marokoren esku utzi bazuen ere, Espainiako Erresumak potentzia koloniala izaten jarraitzen du, eta saharar herriak bere borondate askea modu aske eta demokratikoan adierazi ahal izatearen erantzulea da.


Mendebaldeko Sahararen okupazioa

Gogoratu behar dugu Marokoko Erresumak erabat legez kanpo okupatzen duela Mendebaldeko Saharako lurraldearen % 80, eta 40 urte geroago ehunka mila saharar gaizki bizi direla Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetan edo diasporan daudela.

Garrantzitsua da esatea ere 2021eko urriaz geroztik, Marokoren erasoei erantzunez, Fronte Polisarioak operazio militarrei ekin diela berriro, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea defendatzeko, NBEk eskatzen duen bezala.

 

Sahararen etorkizuna bere erasotzailearen eskuetan

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidenteak, Marokoko tesi anexionistak esplizituki babesteko erabakiarekin, saharar herria bakarrik utzi ez ezik, bere etorkizuna erasotzailearen esku utzi nahi izan du, eta, gainera, bere legezko erantzukizunei uko egiten die.

Erabaki lotsagarri horren zergatian arrazoi geopolitikoak agertzen dira (Maroko AEBetako, Frantziako eta Israelgo aliatua da), baita Ceuta, Melilla eta Kanariar Uharteen subiranotasunaren auzia ere (Marokok erreklamatuak). Hala ere, horren guztiaren gauzarik okaztagarriena da Espainiak Marokok hegoaldeko mugako jendarme gisa duen zeregina indartu nahi duela, Afrikatik Europara doazen migrazio-fluxuak kontrolatzeko.

Une gogor hauetan ESK-k bere maitasuna eta elkartasuna adierazi nahi dio saharar herriari. Era berean, Fronte Polisarioa saharar herriaren legezko ordezkari bakartzat hartu nahi dugu.

Sahara hurra!


Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri

Euskal langileria herri palestinarraren alde mobilizatu da

Gaur euskal langileriak gelditu egin du eta mobilizatu egin da Palestinako herriak pairatzen duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko. Israelekin Irakurri

Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak

Eguerdiko manifestazioetan 110.000 pertsona baino gehiago; ibilbidea lau hiriburuetan manifestariek bete dute. Instituzio publikoei eta enpresei Israelekin dituzten harremanak bertan Irakurri

Langileok Palestinarekin! Genozidioarekin negoziorik ez

ESK sindikatutik urriaren 15eko mobilizazio orokorrean parte hartzera animatzen zaituztegu, herri palestinarraren genozidioa amaitzea eta Israelekin harremanak moztea eskatzeko. Hemen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8