Gaur, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu Euskadin pobreziarekin amaitzeko.

 

Día de los Derechos Humanos 10 diciembre de 2021 Euskadi

 

1948an, Nazio Batuen Batzarrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. 1950ean, Batzarrak ebazpen bat onartu zuen, interesa zuten Estatu eta erakunde guztiak abenduaren 10a, urtero, Giza Eskubideen Eguntzat har zezaten gonbidatzen zituena.

Euskadiko hainbat erakundek eskatu nahi dugu gaur, 2021eko abenduaren 10ean, erakunde publikoek inplikazio handiagoa eta eraginkorragoa izan dezatela Euskadin giza eskubideak benetan bete daitezen.

25.1 artikuluak aldarrikatzen du 'pertsona orok duela bizitza-maila egoki baterako eskubidea, pertsonari eta haren familiari osasuna eta ongizatea ziurtatuko dizkiena eta, batez ere, beharrezko elikadura, jantziak, etxebizitza, osasun-arreta eta gizarte-zerbitzuak; eskubidea du, halaber, langabezia, gaixotasun, ezgaitasun, alarguntasun, zahartzaro edo bere borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik bizirauteko bitartekoak galtzen dituen kasuetan, aseguruak izateko'.

 

«  132.173 lagun  daude pobrezia-egoera larrian, zifrarik handiena 1986tik »

 

Pobrezia Euskadin

Baina gaur, 2021eko abenduaren 10ean, Euskadin:

  •  Etxebizitzarik ez duen 2.797 lagun dago.

  • 132.173 lagun daude pobrezia-egoera larrian. Zifrarik handiena, 1986tik.

  • 385.560 lagun daude nolabaiteko pobrezia-egoeran.

  • 432.219 pertsona daude pobrezia- eta bazterketa-arriskuko egoeran (AROPE adierazlea), euskal biztanleen % 19,9.

  • Emakumeek gehiago eta modu larriagoan jasaten dituzte pobrezia eta gizarte-bazterketa.

 

Politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak

Horregatik guztiagatik, berriz ere, politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak eskatzen ditugu:

  • Diru-sarrerak bermatzeko sistema bat, pobrezia modu guztiekin amaitzea bermatuko duena.

  • Etxebizitza duina eta eskuragarria pertsona guztientzat.

  • Lan-baldintza txukunak, laneko prekarietatearekin amaitzea ahalbideratuko dutenak.

  • Pentsio duinak eta bidezkoak.

  • Kalitatezko zerbitzu publikoak erabiltzeko aukera.

  • Fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboa.

 

ERANTZUKIZUN INSTITUZIONALA
POLITIKA PUBLIKO ESKURAGARRI ETA ERAGINKORRAK
INBERTSIO HANDIAGOA GIZARTE-POLITIKETAN

 

Sinatzen dute

  • Gizarte kolektiboak: Argilan-ESK, Argitan (Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea), "Babel" Munduko Emakumeak, Berri-Otxoak (Barakaldo), Bizkaiako Etxeko Langileen Elkartea, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Danok Lan (Galdakao), Etxekotu Gabeko Emakume Langileak, Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia, Posada de los Abrazos-Besarkatuz, Santurtziko Eskubide Sozialen Bulegoa.

  •  Sindikatuak: CCOO, UGT, LSB-USO, STEILAS, ESK, CGT-LKN eta CNT

  • Hirugarren Sektoreko Sareak: EAPN EUSKADI (Pobrezia eta gizarte-bazterkeriaren aurkako Europako Sarea), REAS EUSKADI (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren Euskadiko sarea), GIZATEA (Gizarteretzako eta lanaratzeko Euskadiko empresen elkartea).

  • Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9