Lan, pentsio eta bizitza duina. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizitza duinerako, burujabetza. Arratsaldean, berriz, manifestazioak egingo dira hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko hainbat eragileren atxikimenduarekin.

 

No a la reforma laboral y de pensiones

 

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta, milaka lagun kalera atera dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan, oinarrizkoak diren aldarrikapenek batuta: Lan, pentsio eta bizitza duina. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizitza duinerako, burujabetza. Arratsaldean, berriz, manifestazioak egingo dira hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko hainbat eragileren atxikimenduarekin.

 

« Lan erreforma eta pentsioen erreforma  ezinbesteko baldintza  dira 'beltzez jantzitako gizonek' argi berdea eman diezaioten espainiar Estaturako funtsen transferentziaren bigarren zatiari »

 

Damoklesen ezpata

Egungo abagunearen inguruko azterketa partekatu ostean, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuak ondorio bateratu batera heldu dira: garrantzi handiko unea bizi dugu. Europar funtsak Damoklesen ezpata bilakatzen ari dira, eta hori inola ere ezin dugu onartu.

Hasieratik argi geratu zen funtsen truke galdegingo zizkigutela doikuntza sozialeko neurriak eta austeritatezko aurrekontu politikak. Urte bukaerarako hartu nahi dituzten erabakien araberakoak izango dira etorkizuneko gure bizi eta lan baldintzak. Lan erreforma eta pentsioen erreforma ezinbesteko baldintza dira beltzez jantzitako gizon berriek argi berdea eman diezaioten espainiar Estaturako funtsen transferentziaren bigarren zatiari. Eta ez batean, ez bestean, inongo kasutan ez zaio erantzunik ematen Euskal Herriko mugimendu sindikal eta sozialen eskariei.

Egoera hori irauli asmoz sindikatuek, dozenaka gizarte eragileren babesarekin, mobilizazio egun bateratua antolatu dute gaur. Goizean manifestazioa jendetsuak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Arratsaldean, berriz, 35 mobilizazio baino gehiago egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan.

 

 

Reforma laboral y de pensiones

Mobilizazioak deitu dituzten sindikatuak kezkatuta azaldu dira. Pentsioen erreformarako lege proiektuan erretiro aurreratuan murrizketak ezarri nahi dituzte; ez da inola ere bermatzen 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, ez eta genero arrakala gainditzeko ere. Dakigunaren argitan aurreko urteetan ezarritako murrizketak ez dira indargabetuko, eta pentsio sistema publikoa ez da sendotuko. Lan erreformaren nondik norakoak are ilunagoak dira, baina ez dirudi Euskal Herrian gure lan hitzarmenak negoziatzeko eskubidea bermatuko denik, edota indargabetuko direnik aurreko erreformen funtsezko puntuak, esaterako, kaleratzeko erraztasuna. Erreforma haiek baldintzatzea da helburua, eta mobilizazioa da horretarako hautaturiko bidea.

Bestalde, Hego Euskal Herriko erakundeek ez dute ezer jakin nahi ereduaren oinarrizko zutabeak aldatzeko aukeraz, esaterako, osasun, hezkuntza edo zaintza sistema publikoari dagokionez, edo premiazko erreforma fiskalari ekiteaz, zeinak zeharo handitu dituen enpresa eta kapital errentek ordaintzen dituzten zergak; batik bat enpresen etekinek, ondareak eta fortuna handiek. Confebaskek eta CENek erabakitzen dituzte politika horiek.

 

«  Gutxi batzuen  botere gosearen gainetik, pertsona guztien bizitzak, gure herriaren eta planeta beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten neurri politikoak aldarrikatzen ditugu »

 

Aurrekontu politika zekenen jarraipenak, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko politikak eta gizarte prestazioak areago murriztu nahiak (horixe da EAEKo DSBEaren erreformaren xedea), krisian dagoen tokiko merkataritza babesteko neurri ezak... horrek guztiak adierazten du 2008ko krisialdian eta koronabirusaren pandemian zehar ikasitakoa ez dutela aintzat hartu nahi. Halaber, krisi sanitarioaren kudeaketak agerian utzi du sistema autonomikoa zein hauskorra den: nahi duenean, Estatuak bere irizpideak inposatzeko ahalmena du.

Gutxi batzuen botere gosearen gainetik, pertsona guztien bizitzak, gure herriaren eta planeta beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten neurri politikoak aldarrikatuz, norabide aldaketa sakona eskatuz, eguerdiko mobilizazioei jarraipena emango zaie arratsaldean.

 

ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT, CNT

 

 

60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak Irakurri

Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde

Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Irakurri

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez 2024 otsailak 21 Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dute otsailaren 24rako Bilbon etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari Irakurri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10