Bizkaiko Foru Aldundiak luzatu egin du Madres Mercedariasekin egindako hitzarmena, aldez aurretik jakinda zentroko langileen lan-baldintzetan izandako murrizketak.
Orozkon dagoen Ibarrako Mercedarias erresidentzia zentroak aniztasun funtzionala duten 80 pertsonak hartzen ditu bere gain. Zentro honetan 43 langile daude eta hauen ordezkaritza LAB, bi delegatuekin, eta ESK, delegatu batekin, osotuta dago.
Bizkaiko Aldundia zerbitzu publiko honen titularra eta azken arduraduna da. Aldundiak hitzarmen baten bidez diruztatzen du zerbitzua eta Madres Mercedariasek kongregazioaren esku usten du zerbitzua ere. Aldi berean Madres Mercedariasek, Ibarra Orozkoko erresidentzia zentroa kudeaketa Fundacion Aliadosen esku utzi du.
« Ezarritako murrizketak urteko jardunaldia, oporrak eta soldatan izan dira »
Fundacion Aliados ituna ezabatu du
Fundacion Aliadosek Estatu hitzarmenean ezarritako lan baldintzak hobetzen zituen langileek sinatutako ituna bertan behera utzi du. Ezarritako murrizketak urteko jardunaldia, oporrak eta soldatan izan dira.
Egoera hau delarik, oraindik okerrera egiten duena gardentasun faltagatik eta Fundacion Aliadosen zuzendaritzaren aldetik hitz egiteko borondaterik ez izateagatik, langileak mobilizatzeko erabakia hartu dute.
Azaroaren 17a Orozkon mobilizatu ginen, azaroaren 23an Bilboko Batzar Nagusien egoitza. Pasa den asteburuan estatu mailan Madres Mercedariasek kongregazioaren arduradun nagusiak erresidentzia zentroa bisitatu zuten eta gure kexak plazaratu genituen hauen aurrean.
Bizkaiko Aldundia: arduraduna
Jakin badakigu Aldundiak Madres Mercedariasekin luzatu duela hitzarmena, jakinda langileei ezarri dizkieten murrizketak.
LAB eta ESK-ko delegatuentzat egoera honen arduradun nagusia Bizkaiko Aldundia da eta adierazi nahi dugu mobilizazioekin aurrera jarraituko dugula. Egoera jarraituz gero argi dugu mobilizazioak areagotuko ditugula eta ez dugu grebaren ideia baztertzen.
Mercedarias Ibarrako enpresa batzordea (Orozko)
Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa
Greba Madres Mercedarias Ibarran prekarietatearen eta ixteko mehatxuaren aurka
Aliados por la Integración fundazioa eta Madres Mercedarias salatutak
Bost greba egun gehiago Orozkoko Madres Mercedarias zentroan