Negoziazio mahaia blokeo puntu batera iritsi da, eta beharrezkoa da aurrerapauso bat ematea emakumeok jasaten dugun soldata-arrakalarekin amaitzeko. Iritsi da mobilizatzeko unea.
Bizkaiko garbiketa-sektorean une erabakigarri baten aurrean gaude. Negoziazio mahaia blokeo puntu batera iritsi da, eta aurrerapausoa eman behar dugu.
Argi dago, patronalaren jarrera egunero lantokietan egiten dugun lana aitortzetik oso urrun dagoela. Pandemia bat bizi berri dugu, agerian utzi duena gizartearentzat zein beharrezkoak garen; hala ere, badirudi esentzialtasun hori txalotan eta esker oneko hitzetan geratuko dela, merezi dugunagatik borrokatzen ez badugu.
Testuinguru horretan, negoziazio mahaiaren buru diren patronalak proposamen iraingarriak egitera mugatzen dira, sektorearen aldarrikapenei ezertarako erantzuten ez diotenak. Horregatik guztiagatik, uste dugu iritsi dela aktibatzeko eta mobilizatzeko unea.
Mobilizazioetara bi aldarrikapen nagusiekin goaz:
Soldata-arrakalaren amaiera
Negoziazio honen gakoetako bat sektorean genero-soldata-arrakala dagoela onartzea da. Soldata-arrakala lan-eremuan gizonen eta emakumeen artean dagoen soldata-aldea da.
Garbiketako sektoreak 29.000 enplegatu baino gehixeago ditu EAEn. Horietatik 26.000 eraikin eta lokalen garbiketan lan egiten dute; non %85 emakumeak diren eta 4.000 langile inguru kale-garbiketan aritzen dira, zeinetan ordea %76 gizonezkoak diren.
Bizkaian, lanaldi osoko langile batentzat eraikinak eta lokaletako hitzarmenak urteko 15.943,20€-ko soldatak jasotzen ditu, Gipuzkoako kale-garbiketako hitzarmen probintzialak aldiz, 23.884,23€-koak.
Bizkaian, ez dago kale-garbiketako hitzarmen probintzialik, hitzarmenak udalerrikoak dira, baina, era berean, urtean 26.062,5€-ko soldata gordinak jasotzen dituzte Bilbon, 26.800 €-koak Barakaldon eta 27.500 €-tik gorakoak Durangoko garbiketa publikoan lan egiten dutenentzat. Hori guztia, kalean lan egitea konpentsatzen duen plus toxiko/nekagarri/arriskutsua alde batera utzita; beraz, bi kolektiboen arteko arrakala horren arrazoia sektore feminizatua izatearekin baino ezin da ulertu.
« Hobeto edo askoz okerrago ordaintzen da, erratza nork hartzen duen arabera »
Izan ere, arrakalaren kontua, ez da ematen soilik soldata kontuengatik, lanaldiei dagokienez ere presente dago. Eraikinak garbitzen dituzten langile gehienek lanaldi partzialekin egiten dute, lanaldi partziala duten %80a emakumeak dira. Kale-garbiketan aldean, sektore maskulinizatu nagusia izanik, lanaldi gehienak osoak dira; eta partziala dutenek, asteburutako langileak baino ez dira.
Agerian geratzen da, erratza nork hartzen duen, hobeto edo askoz okerrago ordaintzen dela egiten den lana.
Baina pandemiak argi utzi digu funtsezko sektorea garela eta instituzioek eta enpresek berriro ikusezin bihurtu nahi duten lana garrantzitsua izateaz gain, BEHARREZKOA ere badela bizi garen gizarte honen funtzionamendurako.
Orain: 1.200 €ko soldatak x 15 ordainsarietan
Horregatik guztiagatik, nahikoa dela diogu. Iritsi da gure unea. Argi daukagu garbiketako soldatak duintzeko unea heldu dela, eta prekarietatearen aurkako borrokarik handiena Bizkaiko barrualdeko garbiketako langileek 1.200 euroko gutxieneko soldatak 15 ordainsaritan izango dituztela bermatzea dela.
Garaia iritsi da esentzialtasun hori soldata duin bihurtzeko Bizkaiko eraikin eta lokaletako garbitzaileen kolektiboarentzat.
Batu mobilizazioetara
- Osteguna, azaroak 18 Basauri
- Ostirala, azaroak 26 Getxo
- Ostirala, abenduak 3 Durango -Durangoko Azoka-
- Osteguna, abenduak 16 Martxa! Portugalete - Sestao
- Asteazkena, abenduak 22 Manifestazio nagusia Bilbon
Orain hitzarmen duina, orain 1.200€ ✖15
ESK - ELA - LAB
Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren garbiketako aurreakordioa sinatu da
Donostiako Udalaren garbiketa-aurreakordioa sinatu da
Bizkaiko Diputazioko garbitzileek % 24ko gutxieneko soldata-igoera lortu dute
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12