Herenegun ESK-LAB PT atalean bildu ginen TRIko zuzendaritzaren enegarren eraso saiakeraren aurrean egin beharreko ekintzak adosteko.

Argazkia: El País
2 orduko eztabaidaren ondoren, afera honen inguruko daukagun ikuspuntua adierazi nahi dugu, baita langile guztien interesak eta eskubideak babesteko eta defendatzeko egin behar ditugun ekintzak ere.
- Altzairutegiaa ixtearen aurka gaude aurrez aurre, zuzendaritzak "lekualdaketa" deitzean erabiltzen duen eufemismoa erabat baztertuz.
- Aplikatu nahi diren neurriak argi eta garbi enplegua suntsiketa lekarkete (pizgarridun bajak, behin-behinekoak, azpikontratak, etab.).
- Irmoki deitoratzen eta gaitzesten dugu diru publikoa erabiltzea enplegua suntsitzeko eta Ezkerraldea desindustrializatzeko neurriak ezartzeko. ESK-LAB ataletik irmoki uste dugu altzairutegia ixteak Galindoko ijezketa-trenaren bideragarritasuna arriskuan jartzen duela.
- TRI taldeko zuzendaritzari eskatzen diogu eman diezaiola Enpresa Batzordeari plan estrategikoa, bai eta SEPIk 112.8 milioi euro jasotzeko lortutako akordioak ere.
Abiatu asmo daukaten ekintzak ezagutu nahi ditugu eta, batez ere, zeintzu diren funts horiek eskuratzeko hartutako konpromezuak. - Eusko Jaurlaritza ere zuzenean interpelatu nahi dugu, eta, zehazki, Industria Saila. Galdetu nahi dizuegu noiztik ezagutzen duzuen taldearen plana eta zer jarrera hartuko duzuen enplegu-suntsiketaren aurrean eta ezkerraldeko eskualdearen desindustrializazioan emandako beste urrats baten aurrean, eta hori guztia diru publikoarekin.
- Enpresa Batzordeari batzar orokor bat dei dezala eskatzen diogu, guztion artean posizio sendo eta antolatua lortzeko, beste batzuetan bezala garaipena lortzera eramango gaituena.
PT-N PAUSO BAT ERE EZ ATZERA!
Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu
Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,…
Irakurri
Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da
Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,…
Irakurri
Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu
Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko…
Irakurri
Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko
Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10












