ERTEa deuseztatzeko bide juridikoa bihurritu duten arren, arduragabekeria eta koldarkeria ekintza larri horri aurre egiteko aukerarik onenak aztertzen ari gara.

 

ERTE en Sidenor: UGT, CCOO y USO ayudan a la empresa en vez de al personal

 

Maiatzaren 19an ERTEa (Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espedientea) aplikatzeko Sidenorrek planta guztietan hartutako aldebakarreko erabakiaren aurkako epaiketa egin behar zen. Kontsultaldian ez zen akordiorik egon, enpresak ezin izan zuen neurri hau justifikatu.

 

Bidegabeko ERTE

Enpresaren egoerari eta izandako gertaera guztiei buruzko datuek agerian uzten zuten ez zegoela arrazoi ekonomikorik edo produktiborik ERTE bat aplikatzeko. Epaiketaren egunean ELA, LAB eta ESK sindikatuei , UGT, CCOO eta USO sindikatuek enpresarekin akordio batera ailegatu direla esaten digute.

 

Akordioa errefusatzen dugu

ELA , LAB eta ESK sindikatuak akordio honen kontra azaltzen gara, arrazoi hauengatik:

  • Hasiko gara garrantzitsuenarekin; CCOO, UGT eta USO sindikatuek onartu egin dituzte enpresak ERTEa (ABEEa) aplikatzeko alegatu zituen arrazoiak.
    ERTEaren (ABEEaren) kausak onartzeak esan nahi du etorkizunera begira, langileei babesgabe uzten dituztela zuzendaritzaren benetako planak aplikatzearen aurrean. Plan horietako batzuk ITASU aholkularitzak enpresak negoziaziorako egin zuen txosten teknikoan jasotzen ziren: ekoizpenen kontzentrazioa planta jakin batzuetan, mugikortasun geografikoak, plantetako batzuen itxiera posibleak...

  • Bigarrenik, Madrildik langileen bizkar egindako akordioa da.

 

Sindikatuak enpresaren erreskatean

Berriz ere, hiru sindikatu horiek enpresari laguntza ematea erabaki dute. Enpresa ERTEaren (ABEEn) balizko deuseztapenetik eta horrek ekarriko lituzkeen ondorioetatik salbatzen du, hala nola ladiru publikoa itzuli eta langileei soldataren % 100 ordaintzetik.

Beste behin ere argi geratu da negoziazioak Euskal Herrian eta hemengo lantokietan egitearen garrantzia. Negoziazioak marko Estatalean egiten diren bakoitzean, Euskal Herriko plantillak diskriminatu egiten dira, eta haien lan-baldintzak kaltetu.

Nahiz eta CCOO, UGT eta USO sindikatuak ERTEa deusezteko bide juridikoa galerazten saiatu diren eta, era horretan langileek soldata guztiak berreskuratu ahal izateko bidea oztopatu duten, ekintza doilor eta arduragabe honi aurre egiteko bide juridikorik onena zein den aztertzen ari gara.

 

LAB - ELA - ESK

 

UGT, CCOO eta USOk Sidenorren sinatutako akordioa errefusatzen dugu

ERTEa deuseztatzeko bide juridikoa bihurritu duten arren, arduragabekeria eta koldarkeria ekintza larri horri aurre egiteko aukerarik onenak aztertzen ari gara. Irakurri

Sidenoreko enplegua eta lan baldintzen defentsan

ELA, LAB eta ESK sindikatuak, gure esku dagoen guztia egingo dugu lan-zentroak babesteko eta Sidenoreko zein azpikontratetako lanpostuak defendatzeko. Irakurri

Ez dugu kasualitateetan sinesten, bai aldiz kausalitateetan

Euskal gehiengo sindikalak atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hilako garraiolariaren heriotza salatzen du. Irakurri
  • 1

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua