ELA, LAB eta ESK sindikatuak, gure esku dagoen guztia egingo dugu lan-zentroak babesteko eta Sidenoreko zein azpikontratetako lanpostuak defendatzeko.

 

 

ERTE en Sidenor Basauri

 

Irailaren 10ean SIDENOReko zuzendaritzak arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako eta ekoizpenengatiko ABEEE bat aurkeztu zigun langileon ordezkarioi.

Hori guztia, 2016-2019 urte bitarteetan honako emaitzak izan dituztela kontuan hartuta:

  • EBITDA (zerga aurreko mozkinak, amortizazioak etabar): 250.000.000 €.

  • Akziodunen artean, 103.650.000 € banatu dituzte dibidendutan, nahiz eta irabazi garbiak 66.430.000 €takoak izan diren. Hau da, irabaziak baino dibidendu gehiago banatu dituzte.

  • Goi zuzendaritza karguetako 15 kideen artean 18.000.000 € banatu dituzte

  • Bien bitartean, 600 langile gutxiago daude SIDENOR taldeko lan-zentro guztietan.

 

Txosten teknikoa egiteaz arduratu den enpresaz kanpoko aholkularitzak, irailaren 18an izan genuen bileran onartu zigun Sidenor-eko balantze ekonomikoa egoera onean dagoela eta enpresa bideragarria dela.

Enpresako zuzendaritzak, ABEEEaren aurkezpena justifikatzeko erabili duen beste argumentu bat, automobilgintzaren sektorea jasaten ari den egoera zaila izan da. Kontuan hartu behar da, ordea, sektoreko enpresa nagusiek, COVIDaren hasieran ezarri zituzten ERTEak kentzen ari direla, eta horrez gain, kontratazio berriak burutzeko asmoaren berri eman dutela, daukaten ekoizpenari aurre egin ahal izateko (Volkswagen, adibidez). Gainera, 2020ko abuztuko automobilen salmenta %11,4 igo da 2019ko abuztuarekin alderatuta, COVIDa agertu baino askoz lehenagoko datuekin konpratuta, alegia (Datu honen iturria: GANVAM Grupo Autónomo Nacional de Vendedores de Automóviles, Camiones y Motocicletas).

Irailean langile kopuru berdinarekin gehiago ekoizten ari gara Sidenor-eko lantegi ezberdinetan. Larunbatez lan eginez, erreleboak gehituz…

Joan den ostiraletik egindako bileretan, antzeko argumentuekin, enpresak ABEEEa aplikatzeko aurkeztu zituen arrazoi guztiak hankaz gora jarri genizkien.

 

ABEEEren negoziaketa

Atzo, irailak 23, asteazkena, lan-erregulazioko espedientearen negoziazioa amaitu behar zen, eta ez zen akordiorik lortu, ez arrazoein inguruan, ez aplikazioaren inguruan. Hala ere, CCOO, UGT, uso eta La Senda de Ugarte sindikatuek enpresarekin adostu zuten 48 ordu gehiago ematea hitz egiten jarraitzeko.

Negoziazio horiek epez kanpo egiten badira, 2016an enpresa horretan gertatutakoa errepikatuko da. Hau da, prebentziozko ABEEE bat planteatuko da (kasu hartan, ia ez zen aplikatu), eta horren bidez manipulatuko da planta bakoitzeko ordezkaritza sindikala, eta negoziazio kolektiboa baldintzatuko da.

Argi daukagu, espediente honen helburu bakarra, emaitza onak mantentzea dela, Sidenoren lan egiten dugun pertsonen sakrifizioaz, diru publikoaz.

Informazioa manipulatzen dute, enpresa arriskuan dagoela sinestarazteko, horrela, beldurra sortu eta beraien nahiak onartu ditzagun: ordutegien malgutasun ikaragarria eta soldaten jaitsiera. Laburbilduz, lan baldintzak prekarizatzea.

 

Prekarietatearen aurka

Hemen bildu garen sindikatuok, ELA, LAB eta ESKk, gure esku dagoen guztia egingo dugu lan-zentroak babesteko eta Sidenoreko zein azpikontratetako lanpostuak defendatzeko. Era berean, borrokan segiko dugu, enpresak berea egin ez dezan, eta Sidenor-eko lanzentroetan lan egiten duten pertsonen bizitzak gehiago prekarizatu ez ditzan (langile zuzen zein azpikontratena).

Eusko Jaurlaritzari, eta zehazki Industria Saila zuzentzen duen Arantza Tapia sailburuari galdetu nahi diogu, ea Sidenor bezalako enpresa bat laguntzeko, diru publikoa erabiltzea zilegi iruditzen al zaion. Baita Sidenor-eko langileek eta  azpikontratetakoek soldata jaistea egokia iruditzen al zaion, enpresak azken urteetan izan dituen irabaziak, dibidenduen banaketa basatia eta zuzendaritzako kideek izan duten soldata kontuan hartuta.

 

UGT, CCOO eta USOk Sidenorren sinatutako akordioa errefusatzen dugu

ERTEa deuseztatzeko bide juridikoa bihurritu duten arren, arduragabekeria eta koldarkeria ekintza larri horri aurre egiteko aukerarik onenak aztertzen ari gara. Irakurri

Sidenoreko enplegua eta lan baldintzen defentsan

ELA, LAB eta ESK sindikatuak, gure esku dagoen guztia egingo dugu lan-zentroak babesteko eta Sidenoreko zein azpikontratetako lanpostuak defendatzeko. Irakurri

Ez dugu kasualitateetan sinesten, bai aldiz kausalitateetan

Euskal gehiengo sindikalak atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hilako garraiolariaren heriotza salatzen du. Irakurri
  • 1