Euskal enpresak Israelgo armamentu-industriari altzairuaren salmenta bertan behera utzi duela baieztatu da, boikot mugimenduaren salaketen eta sindikatuek egindako presioaren ondorioz.


«Ez dugu onartuko  euskal enpresak  genozidio baten konplize izatea »

Euskal enpresen eta Israelgo apartheid erregimenaren arteko lankidetza ez da berria. CAFekin ikusi dugu, Jerusalemgo tranbia eraikitzen Palestinako lurralde okupatuan, edo Metro Bilbaorekin, Israelgo I-SEC segurtasun-enpresaren zerbitzuak kontratatu dituena. Baina SIDENORen kasua are odoltsuagoa da, Palestinako herria sarraskitzen ari den industria militarrari altzairua saldu baitio.

 

1.207 tona altzairu gerrarako

The Ditch hedabide irlandarrak ekainean zabaldu zuen SIDENORek 2024ko abuztutik gutxienez hiru altzairu kargamentu (1.207 tona) bidali zituela Espainiako Estatuko portuetatik Haifako portura. Hartzailea IMI Systems da, Israelgo armagile handienetako bat.

Komunikabide berak adierazten zuen karga berri bat Bartzelonako portutik irtetear zegoela, enpresa bererako.

 

 

Gerra-krimenen konplizitatea

NBEko lege-adituak argi mintzatu dira: erabilera militarreko materialaren transferentzia, hala nola ZIM Luanda ontziak garraiatutako gradu militarreko altzairua, nazioarteko zuzenbidearen urraketa da apartheid sistema bat inposatzen duen estatu baterantz egiten denean, lurraldeak legez kanpo okupatzen dituenean eta genozidioagatik akusatuta dagoenean.

Operazio horietan parte hartzen duten enpresak, eta horretarako aukera ematen duten estatuak, Israelek egiten dituen gerra-krimenen konplize zuzenak dira.

 

Euskal enpresak

BDZ mugimenduaren eta ESK, ELA eta LAB sindikatuen salaketa publikoaren ondoren, SIDENOR altzairutegiak atzera egin du eta Israelekin merkataritza harremanak hautsi ditu. Beraz, aurreikusitako zama ez da Haifara iritsiko.

ESK-tik pozik gaude Sidenorrek Israelekin zituen harremanak etetea lortu dugulako. Argi dugu elkartasun internazionalistaren garaipena dela hau, eta Palestinako herriaren okupazioa, apartheida eta genozidioa normalizatzeari uko egiten diogunona.

Hala eta guztiz ere, presioa beharrezkoa da gainerako euskal enpresek bide horri jarrai diezaioten. CAF enpresak, Palestinako lurralde okupatuetako tranbiaren arduradunak, kontratu garrantzitsu bat galdu du Belgikan, apartheid israeldarraren konplize gisa seinalatua izan ondoren. Gero eta erakunde eta enpresa gehiagok uste dute Israelekin negozioak egiteak, kostu etikoa izateaz gain, kostu politiko eta ekonomikoa ere baduela.

 

 

Salatzen jarraituko dugu

Desde ESK lo decimos alto y claro: no aceptamos que la industria vasca se enriquezca alimentando guerras coloniales, no vamos a permitir que las empresas vascas sean cómplices de un genocidio y no vamos a mirar hacia otro lado mientras se asesina al pueblo palestino.


ESK sindikatutik ozen eta argi diogu: ez dugu onartzen euskal industria aberastea gerra kolonialak elikatuz, ez dugu onartuko gure enpresak genozidio baten konplize izatea eta ez dugu beste aldera begiratuko herri palestinarra hiltzen den bitartean.

Erakunde sionistarekiko harreman guztiak amaitzea eta erakunde, enpresa eta produktuei boikot osoa egitea eskatzen dugu.

 

Apoyamos la denuncia contra CAF

Desde ESK expresamos nuestro firme apoyo a la denuncia presentada contra el Consejo de Administración de la empresa CAF, por Irakurri

Contra el rearme y el genocidio, Objeción Fiscal al gasto militar

Comienza la declaración de la renta. Te animamos a realizar Objeción Fiscal para desviar la parte destinada al gasto militar Irakurri

¡No al a guerra! Ni armamentismo, ni genocidio, ni colonialismo

Cuando se cumplen 4 años de la guerra en Ucrania y 40 años del referéndum de la OTAN, la humanidad Irakurri

No nos olvidemos de Palestina

Israel continúa vulnerando el derecho internacional con prácticas genocidas en Gaza. La sociedad civil debe actuar: el boicot y la Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11