Euskal sindikatuok elkartasuna adierazi nahi diegu herri horiei, eta manifestazioa deitu dugu maiatzaren 23rako Donostian.

 

Elkartasuna Palestina, Colombia, Sahara eta Kurdistanekiko

 

Azken aste hauetan munduak Palestinan, Kolonbian, Saharan eta Kurdistanen gertatzen ari dena atsekabetuta ikusten du. Gatazka desberdinak diren arren, gatazka guzti hauek paralelismo handiak dituzte haien artean. Kapitalaren interesak defendatzeko indarkeria eta gatazka erabiltzen dituzten estatu hetero-patriarkal, klasista, arrazista eta militarizatuen aurrean gaude.

Basakeria guzti honen aurrean, herriek mundu berri bat beharrezkoa izateaz gain posible dela aldarrikatzeko eta gure indarrak justiziaren eta askatasunaren alde batzen jarraituko dugula esaten dugu. Horregatik ELA,LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, Etxalde eta Hiru sindikatuok honakoa adierazten dugu:

 

Palestina

Israelek, gaur egun, Palestinako herriaren aurkako bortizkeria eta kolonizazio makineria guztiarekin jarraitzen du. Jerusalemen 600 pertsona baino gehiago zauritu zituen indarkeriari Gazaren aurkako enegarren eraso militarra gehitu behar zaio. Errepresio estrategia honen testuinguruan 200 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek Gazan, eta, zoritxarrez, kopuruak gora egiten jarraitzen du. Langile humanitarioak espetxeratu dituzte; hala nola, Health World Committees Palestinako osasun-erakundean Proiektuen Koordinatzaile gisa lan egiten duen Juana Ruiz. Palestinako herriak greba orokorra deitu zuen, eta gure babes osoa ematen genion.

 

Kolonbia

Kolonbian Ivan Duqueren Gobernuak herria bortizki erasotzen jarraitzen du. Apirilaren 28az geroztik, 47 pertsona hil dira ustez indar publikoaren ekintzen ondorioz; 16 pertsona genero-indarkeriaren biktima izan dira indar publikoen eskuetan, 32 pertsonek begietako lesioak dituzte eta32 suzko armekin zaurituak izan dira; 67 pertsona giza eskubideen defendatzaile erasotuak izan dira; 1.291 pertsona atxilotu dituzte legez kanpoko prozedura arbitrarioen bidez, eta tortura nahiz tratu ankerrak jasan dituzte, eta 548 pertsona ustez desagertu dira gizarte-protestaren esparruan.

 

Sahara

Mendebaldeko Sahara, 2020ko azaroaren 13an, Marokok 1991tik indarrean dagoen su-etenerako Akordioa nahita urratuz Guerguerat-eko zerrenda inbaditu zuenetik gerra egoeran dago. Sultana Khaya ekintzaile sahararrak salatu duenez, paramilitar marokoarrak bere etxean sartu eta bera nahiz bere ahizpa bortxatu dituzte.

Giza eskubideen urraketa larri hauek Marokoren okupazioari eta nazioarteko komunitatearen utzikeriari aurre egiten dion saharar herri baketsu bati inposaturiko gerra testuinguru batean gertatzen dira. Sindikatu sinatzaileok datozen egunetan gure herri eta hiriak zeharkatuko dituen saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa babesten dugu.

 

Kurdistan

Kurdistanek herri bezala biziraun ahal izateko erresistitzen eta borrokatzen jarraitzen du. Abdullah Öcalanek 22 urte baino gehiago daramatza preso. Turkiako estatuak Sinyarreko biztanleen bizitzak arriskuan jarriz herri kurdua erasotzen jarraitzen du, eta Turkiako Parlamentuko hirugarren indarra den Kurduen eskubideen aldeko Herrien Alderdi Demokratikoko (HDP) 108 militanteek, Kobanehiri kurduaren setioa salatzeagatik, 38 bizi osorako kartzela zigor eta 19.000 urtetako kartzela zigoreskariei egin behar diete aurre.

 

Manifestazioa Donostian

Aipaturiko guztiagatik, euskal sindikatuok haien lurraldeetan bizitza, bakea eta demokraziaren alde eta herriek demokrazian aske bizitzeko duten eskubidearen alde borrokan dauden herriei gure elkartasun internazionalista osoa bidaltzen diegu.

Hortaz, beti kausa justuekin solidario izan den munduko txoko txiki honetatik, Palestinan, Kolonbian, Saharan eta Kurdistanen gertatzenari dena salatzeko gure ahotsa altxatzen dugu eta euskal jendarteari maiatzaren 23an,igandea, 12:30ean Donostiako Bulebarrean egingo den herri-manifestazioan parte hartzera dei egiten diogu.

 

Stop genozidioa! Langileok Palestinarekin

Urriaren 21ean, astelehenarekin, langileak kalera aterako gara, beste behin ere herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko eta su-etena eta Palestinarako justiziaren ebazpena Irakurri

Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei

Palestinako herriaren alde eta Israelgo estatu sionistaren eta mendebaldeko konplizeen genozidioaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu urriaren Irakurri

Araba Palestinaren alde. Stop sportwashing!

Israel Premier Tech talde sionista parte hartzen ari den Espainiako itzulia dela eta, irailaren 5ean hainbat deialdi prestatu dira Gasteizen Irakurri

Langileok Palestinarekin.¡Stop genocidio! ¡SOS Rafah!

Pasa den urritik, Palestina eta, bereziki,Gazako Zerrenda Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6