Kolonbiako herriari elkartasuna adierazten diogu, eta bat egiten dugu bakearen, bizitzaren eta demokraziaren aldeko aldarrikapenarekin eta Ivan Duqueren gobernuaren zerga-erreformaren aurka.
Bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde, eta Ivan Duqueren gobernuaren zerga erreformaren kontra apirilaren 28an deitu zen greba orokorraren ondoren Kolonbian gertatzen ari denaren aurrean, behean sinatzen dugun sindikatuok honakoa adierazten dugu:
- Kolonbiako langile klasearen eta herriaren lan eta bizi baldintzak prekarizatzen dituzten Kolonbiako gobernuaren zerga erreforma proposamena eta bestelako politika neoliberalak gaitzesten ditugu. Honi, Kolonbiako gobernuak bake akordioen konpromisoak betetzeko duen borondate eza eta lider sozialen, nekazarien, sindikalisten kontrako mehatxuak eta erailketak, nahiz emakumeen kontrako etengabeko feminizidioa eta sindikalgintza egiteko dauden etengabeko zailtasunak gehitzen badizkiogu, pasa den apirilaren 28ko greba orokorraren aldarrikapenak justuak eta zilegiak direla deritzogu.
- Behean sinatzen dugun sindikatuok apirilaren 28tik hona Kolonbiako herriaren kontra zabaldutako errepresio bortitza gaitzesten dugu. Errepresio honen ondorioz, greba orokorraren deialdiaren testuinguruan 940dik gora biolentzia polizial kasu, 21 erailketa, eta indar publikoen aldetik egondako 4 biolentzia sexual kasu egon dira.
- Kolonbian ematen den protestaren eta disidentzia politikoaren krimininalizazioa salatzen dugu. Aldi berean, herrialdean ematen diren etengabeko giza eskubideen urraketak, greba eskubidearen urraketa, eta azken bost egunetan Kolonbiako herriaren kontra ematen ari den biolentzia justifika ezina; hala nola, biolentzia poliziala bortitza eta Kolonbiako kaleetan ematen ari den indar militarren presentziaren areagotzea gaitzesten dugu.
- Adierazpen hau sinatzen dugun eragileok Kolonbian bakearen, bizitzaren eta demokraziaren aldeko gure konpromisoan berresten garela adierazi nahi dugu, eta ahal dugun neurrian, La Habanako bake akordioak bete daitezen, feminizidioarekin, eta disidentzia politikoaren kontrako politikaren amaitu dadin lanean jarraituko dugu. Hots, Kolonbian giza eskubideak errespetu daitezen, eta justizia nahiz demokrazia egon dadin lanean jarraituko dugu orain arte egin dugun bezala.
- Aipaturiko guztiagatik, ostegun honetan maiatzaren 6an 18:30ean, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, “Kolonbian bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde” lelopean siglarik gabeko mobilizazio herritar eta zabaletan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Elkarretaratzeak
Kontzentrazioak ostegun honetan, maiatzaren 6an, 18:30ean izango dira:
- Iruñea Udaletxe plaza
- Bilbo Areatzan, Arriaga
- Donostia Bulebar
- Gasteiz Correos plaza
ELA, LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, CGT Nafarroa, EHNE Bizkaia, EHNE Nafarroa, Etxalde, Hiru.
Pablo Gonzalez kazetaria kargurik gabe eta berehala askatu
Polonian bidegabe atxilotu duten Pablo Gonzalez kazetariari elkartasuna adierazi diogu hainbat sindikatuk.
Irakurri
Intsumisioa gerra guztiei Ez Putin, ez NATO!
ESK-k bat egiten du Errusian eta Ukrainan kontzientzia eragozpenaren eta desertzioaren aldeko manifestuarekin. Apirilaren 9an manifestazioa Iruñean.
Irakurri
Harridura Espainiako Gobernuak Sahararen okupazioari buruz duen jarreragatik
Espainiako Gobernuari exijitzen diogu Marokorekiko akordioa bertan behera uzteko eta NBEren akordioak aplikatzeko, Saharan autodeterminazio-erreferenduma eginez.
Irakurri
Ukrainako gerra: Errusia, Ukraina, AEB, NATO eta EBren jarrera salatzen dugu
Errusiarren erasoa, Ukraniaren erasoa errusiar gehiengoaren aurka eta NATOren jarrera espantsionista salatzen ditugu; Ukrainako errefuxiatuei laguntza mantentzea eta laguntza hau…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4