Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko osasun- eta segurtasun-baldintzetan.

 

Prekarietateak hiltzen du. Stop azpikontratazioa

 

Joan den martxoan, Euskal Gehiengo Sindikaleko gainerako sindikatuekin batera, txosten bat argitaratu genuen, bertan COVID-19k eragindako pandemiaren garaian lan-osasuna dela gainditu gabeko ikasgai nagusia esaten genuen.

Nahiz eta jarduera hilabetez baino gehiagoz etenda egon eta oraindik indarrean dauden jarduera-muga ugariak izan, langileen heriotzen odolustea ez da jaitsi. 2020an, 45.000 lan-istripu baino gehiago erregistratu ziren ofizialki Hego Euskal Herrian, horietatik 267 istripu larriak izan ziren. 70 pertsona hil ziren bere lanpostuetan 2020an, eta horri gehitu behar zaio Joaquin Beltran oraindik desagertuta dagoela Zaldibarko zabortegia erori ondoren.

2021eko martxoaren 31ra arte, 14 pertsona hil dira euren lanpostuetan urtea hasi zenetik.

Osasun krisia hasi zenetik, gobernuak ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jartzen ari direla salatu dugu. Logika hori bera ikusi dugu enpresaz enpresa osasun-protokoloengatik, prebentzio-neurrien faltagatik edo enpresaburu askoren erabateko arduragabekeriagatik borrokatu behar izan dugunean. Zoritxarrez, lan-ikuskaritzen baliabide faltak eta txandakako gobernuen eskrupulu faltak ez digute askorik lagundu. Gaur egun ere, ez dago informazio objektiborik COVIDak lantokietan izan duen eraginari buruz, ezta eremu soziosanitarioan ere.

 

Azpikontratazioak hiltzen du

Laneko prekarietatea eta prebentzio eta babes-neurrien eza elkarren eskutik doaz. Laneko ezbehar-tasari buruzko estatistikek erakusten digute gazteak, behin-behineko kontratuak dituztenak eta balorazio txikiagoa duten lanpostuak betetzen dituztenek direla lan-istripu gehien izaten dituztenak.

Jarduerak azpikontratatzea da enpresek gehien erabiltzen duten tresnetako bat etekinak handitzeko, langileen ustiapenean eta zatiketan oinarrituta. Azpikontratazio honek soldata eta lan-baldintzetan zuzeneko ondorioak dituen bezala, laneko osasun eta segurtasun baldintzetan ere zuzeneko ondorioak ditu. Ardura duten erakundeak ez dute errealitate hori agerikoa izaterik nahi.

Hala ere, EAEko gehiengo sindikalaren datuek erakusten dute 2020an Euskal Herrian izandako istripu hilgarrien %15ek azpikontratazio-erregimenean lan egiten zuten pertsonak hil zituztela.

Gainera, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren (INSHT) arabera, azpikontratatutako pertsonek lan-istripu bat izateko %65 aukera gehiago dituzte, eta lanbide-gaixotasun bat izateko %50 aukera gehiago enpresa nagusiak kontratatutako norbaitek baino.

Duela hamarkada batzuk, Laneko Arriskuen Prebentzioarako Legeak ezartzen du, osasun eta segurtasun mailan, prebentzio-protokoloek berdinak izan behar dutela enpresa nagusian eta kontratetan. Gainera, legeak argi uzten du prebentzio-arloko erantzukizuna beti enpresa nagusiarena dela. Hala ere, datuei so eginez, lege-xedapenak errealitate izatetik oso urrun daude, enpresen diru-goseagatik eta erakunde publikoen kontrol eta kezka ezagatik.

ESK eta STEILASen ustez, azpikontratatutako pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatzeko unea da. Langileak lan eta soldata baldintza desberdinekin enpresa berean lan egiteko aukera ematen duen sistema, lan osasunean aurkitzen ditugun aldeen oinarrian dagoen sistema bera da. Guretzat, azpikontratatutako pertsonen osasuna babesteko modurik onena enpresek beren jarduera bide horretatik kanporatzeko dituzten aukerak errotik mugatzea izango litzateke.

 

Mobilizazioak

  • Apirilak 27
    • Gasteiz 11:30 h. Lakua

  • Apirilak 28
    • Iruñea 11:30 h. CEN
    • Donostia 11:30 h. Urdaneta 7
    • Bilbo 11:30 h. Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

Zaindu dezagun baso-sektoreko langileen osasuna, ustiapen-eredua aldatuz

Basogintza sektorea (intentsiboa) eraikuntzarena baino 10 aldiz hilgarriagoa da. Erakundeei dei egiten diegu baso-eredua aldatzeko eta baso-ustiapen iraunkorraren aldeko apustua Irakurri

Lanean hil diren garraiolarien zerrenda beltzak handitzen jarraitzen du

Irunen garraiolari nafar bat lan-istripuz hil dela salatu dugu. '50 urtetik gorako garraiolariaren' patroia errepikatzen da berriz ere, erretiroa hartzeko Irakurri

Dagoeneko 50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an

Aurten, dagoeneko, 50 pertsona hil dira Euskal Herrian lan-istripuetan. Bitartean, patronal zeken batek eta erakunde pasota batzuek ez dute zirkinik Irakurri

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11