Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, iaz lan istripuetan 64 langile hil zirela salatu dugu. Absentismoa patronalak eragiten du eta langileen eskubideak murrizteko erabiltzen ari da.

 

«  Enpresen jokabideak  eragiten ditu absentismoa bera »

 

Sindikatuol bi mobilizazio burutu ditugu Iruñea eta Donostian, lan istripuak, laneko baldintza kaskarren ondorio direla salatu eta errealitate gordin hori gogoraraziz: 64 langile hil ziren 2024an Euskal Herrian eta 100.000 lagunek izan zuten lan istripuren bat. Egoera latza saihestu daitekeela eta behar da, baina patronalak eta administrazioak ez dute laneko segurtasun eta osasunarekin konpromisorik: batak ez du segurtasun araurik betetzen eta besteak ez ditu betearazten.

Enpresen gizatasun falta salatzen dugu. Langileak gaixotu, larri zauritu eta hiltzen garen bitartean, enpresen kezka da lan absentismoaren ideia baliatuz euren irabaziak handitzen jarraitzea. Enpresen jokabideak eragiten ditu absentismoa bera eta horren ondorio latzak dituzten laneko gaixotasun eta istripuak.

 

 

Ekintzak Iruñean eta Donostian

Iruñean, Sarasate Pasealekuan ekintza ikusgarria burutu dugu, iaz lan istripuetan 64 langile hil zirela irudikatzeko. Nafarroako Jauregiaren eta Lan Ikuskaritzaren aurrean hildako langileak irudikatu ditugu lurrean etzanda. Donostian ere iazko heriotz istripuak gogoratu ditugu, mosaiko erraldoi batekin, Kontxako hondartzan. Bi mobilizazioetan kritikatu dugu lan-istripuen aurrean patronalak erakusten duen moral bikoitza eta gizatasun falta.

Prebentzio araudia ez betetzeak eragiten dituen istripu tasa izugarriak eta laneko gaixotasunak, modu masiboan aitortu gabe geratzen dira, batez ere sektore feminizatuetan. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, berriz, patronalaren jarrera ontzat ematen dute. Lan-osasunerako eskubidea bermatzea lehentasuna izan beharko litzateke edozein gobernurentzat, eta neurriak eskatzen ditugu enpresen zigorgabetasunarekin amaitzeko, besteak beste, zehapenak ezartzea eta lan-ikuskaritza propioa sortzea.

 

« Langileon lan osasunean irizpide enpresarialak alboratu eta  osasun irizpideak nagusitu  behar dira »

 

Garraioaren sektorea

Hilero gutxienez garraiolari bat hiltzen dela bataz beste. Iaz 14 garraiolari hil ziren. Aurten bikoiztu egin da hildako garraiolarien kopurua, 8 hil baitira jada lehen lau hilabeteotan Euskal Herrian. Jakina da heriotza horien atzean lan baldintza kaskarrak daudela. Aipagarria da hildako gehienak erretiro adinetik hurbil zirela eta bihotzeko asko gertatzen direla sektorean. Ez dabil garraiolari gazterik eta adinean aurrera doazenek arriskua izaten dute, arreta edota konortea galdu eta ezbeharren bat izateko.

Langileen lan osasuna da eztabaidaren eta politiken erdigunean jartzea eskatzen dugu eta, horrekin batera, prebentzio neurriak betetzea. Langileon lan osasunean irizpide enpresarialak alboratu eta osasun irizpideak nagusitu behar dira.

 

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri

Prebentzio Legea: 30 urte geroago patronalak araudia bete gabe jarraitzen du

Enpresen % 80k ez duela prebentzio-araudia betetzen 30 urte indarrean egon ondoren salatzen dugu. Neurri zehatzak proposatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari basogintzako Irakurri

Gaixotasun arrunten arretaren pribatizazioari ez

Osakidetzak eta Osasunbideak mutualitateei gaixotasun arrunten artapena ez pribatizatzeko eskatzen diegu. Jadanik CCOO, UGT, CEPYME eta CEOE-k adostu dute langileen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14