2020. urtean 70 pertsona hil dira euren lanpostuan. Premiazko neurriak eskatzen dizkiegu EAEko eta Nafarroako gobernuei. Lan-osasuna ez da lehentasuna ez enpresentzat ez administrazio publikoentzat.

 

 Informe sobre la siniestralidad laboral en Euskal Herria en 2020

 

2020. urtean, ekonomiaren geldialdia gorabehera, 70 pertsona hil dira euren lanpostuan. Egoera horren aurrean, premiazko neurriak eskatzen dizkiegu EAEko eta Nafarroako gobernuei:

  • Enpresen gaineko kontrol handiagoa. Lantokietako osasun eta prebentzio neurrien jarraipen egokia egiteko, ezinbestekoa da Osalan/ISPLN eta Lan Ikuskaritzako langileak Europako batez bestekoarekin parekatzea. Praktikan, EAEn gutxienez 100 teknikari gehiago izango lira-tekez, eta beste 50 gehiago Nafarroan. Halaber, Nafarroako Gobernuak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren arloko eskumenak berreskuratu behar ditu.

  •  Mutuak eta prebentzio-zerbitzuak publifikatu behar ditugu. Pandemia honetan ez dira era-ginkorrak izan osasunaren ikuspegitik.

  • Altueran erortzeko arriskua duten enpresen eta harrapatzeko edo elementu kantzerigeno eta mutagenoekin lan egiteko arriskua duten jardueren kontrol eta jarraipen ekintza gehiago egitea eskatzen dugu, araudia betetzen dela egiaztatu dadin.

  • Prebentzio-arloan zigorren bat jaso duten enpresekin kontratatzeko debekua.

  • Euskal Herriko enpresa guztietan arrisku psikosozialen ebaluazioak egiteko eskaera, pandemiak lan-gileen baldintza psikosozialak are gehiago larriagotu dituela kontuan hartuta. Horretarako, bi urteko epean, enpresa guztiek izan beharko dute gutxienez arrisku psikosozialen ebaluazio bat eta gabeziak daudenean neurriak ezarri beharko dituzte, eta Osalan/ISPLNko teknikariek egingo dute betetze-mailaren jarraipena.

  • Enpresa guztietan, prebentzio-ordezkarien parte-hartzearekin, kontingentzia-plan bat izatea exigitzen dugu, prebentzio-neurri orokorrak eta norberak babesteko ekipo egokiak ezartzen dituena, sortzen diren aldaketekin alda daitezen, baina betiere COVIDaren aurkako neurri ego-kiak bermatuz lantokietan kutsatzeko probabilitatea minimizatzeko.

Azkenik, adierazi behar da urtarrilaren 15ean bilera bat eskatu zela EAEko eta Nafarroako gobernuekin, arazo sozial horri aurre egiteko, eta oraindik erantzunik gabe gaudela.

ESK, STEILAS, ELA, LAB, EHNE, HIRU

 

 Txostena irakurri

 

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15