Gaur Iruñeko Lan-ikuskaritzaren aurrean salatu dugu Fiteron hil ziren 4 garraiolarien heriotzak. Garraio-sektore zabaletan dauden lan-baldintza eskasek horrelako istripuak errazten dituzte. Prekarietateak hil egiten gaitu.


« Kamioia  18 orduz jarraian  dabil, gelditu gabe, egunez edo gauez »

 

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE, CGT-LKN eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dugu Lan Ikuskaritzak Iruñean duen egoitzaren aurrean, garraioaren prekarietatea sektoreko lan-istripuen atzean dagoela salatzeko. Martxoaren 5ean Fiteron izandako istripu larrian lau garraiolari hil izanak agerian uzten du garraio arloan kasu askotan dauden lan-baldintza txarrak.

Ezbeharra goizaldeko 4etan gertatu zen, bi kamioik aurrez aurre talka egin zutenean. Lau garraiolari zihoazen ibilgailu bakoitzean, bi bikote, eta laurak hil ziren: bi Txekiatik etorritakoak eta beste biak Granadan bizi ziren bulgariarrak.

Aipagarriak dira ezbeharraren ordua, garraiolariak goizaldeko 4etan ari ziren lanean, eta bi garraiolari zihoazela ibilgailu bakoitzean. Garraio-enpresa askok egiten dute hori, ahalik eta gutxien gelditzeko. Kamioia 18 orduz jarraian dabil, gelditu gabe, egunez edo gauez. Gidari bakoitzak jarraian baimendutako lau ordu eta erdian gidatzen du; gero, beste gidariari uzten dio bolantea. Horrela, ezin kalitatezko atsedenik hartu, batek gidatzen duenean besteak ondoko eserlekuan hartzen badu “atseden”.

 

« Iaz  14 garraiolari hil  ziren gure errepideetan »

 

Lan-balditza prekarioak

Garraioan horrelako baldintza kaskarrak baldin badaude, normala erreleborik ez egotea. Garraiolarien premia hori Europa osoko arazoa da. Datozen urteetan areagotu egingo da, gainera, kontuan hartuta gaur egun garraiolari gehienak erretiro-adinera hurbiltzen ari direla. Gero eta gutxiago dira garraiolari autonomoak. Galtzeko arriskuan dagoen espeziea da. Enpresa handiek jarraituko dute, jarduera makurrak eta lan-prekarietatea areagotu egingo dira sektorean, alegia.

Aurten jada sei garraiolari hil dira euskal errepideetan. Azken urteotan bataz beste hilero hilero hil da garraiolari bat. Iaz 14 hil ziren. Beraz, momentuz, aurten, hildako garraiolarien ehuneko tragikoa bikoiztu da, martxorako sei hil dira. Bezeroen presek eta presioek garraiolariei eragiten dien estresaren eta nekearen ondorio dira profesional horien osasun-arazoak eta garraioansarri gertatzen diren lan istripuak. Garraiolariek ez dezatela ordu gehiago lan egin edo kamioia gehiago kargatu gehiago irabazi eta hilaren amaierara lasaiago iristeko. Baldintza duinak behar dira garraioan, osasun-arazoak eta lan-istripuak saihesteko

 

Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte!

 

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri

Prebentzio Legea: 30 urte geroago patronalak araudia bete gabe jarraitzen du

Enpresen % 80k ez duela prebentzio-araudia betetzen 30 urte indarrean egon ondoren salatzen dugu. Neurri zehatzak proposatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari basogintzako Irakurri

Gaixotasun arrunten arretaren pribatizazioari ez

Osakidetzak eta Osasunbideak mutualitateei gaixotasun arrunten artapena ez pribatizatzeko eskatzen diegu. Jadanik CCOO, UGT, CEPYME eta CEOE-k adostu dute langileen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14