Pentsioen erreforma berria ezarri nahi du José Luis Escriva ministroak. Brusela, Covid-19aren ostean, suspertzeko 'eman' dituen Europako funtsak kobratzen hasi da.

 

Juan Luis Escriva  pentsioen erreforma, europar funtsak covid-19
Argazkia: El Mundo


Ezaguna da Jose Luis Escrivák, Gizarteratze eta Gizarte Segurantza ministroak, pentsioen erreforma berria ezarri nahi duela. Helburu nagusien artean borondatezko erretiroak zigortzea dago, etorkizuneko pentsioen koefiziente murriztaileak handituz eta, aldi berean, erretiroa luzatzen dutenak txekeen bidez "sarituz".

Horrela, Espainiako gobernuak, COVIDak eragindako pandemiak eragindako krisian sortutako arazoak konpontzen laguntzeko, Europako laguntza-funtsak iristeko Bruselatik ezartzen diren baldintza ugarietako bat bete nahi du.

 

Enpresa handientzako eta korporazioentzako funtsak

ESK sindikatutik behin baino gehiagotan kritikatu eta salatu dugu funts horiek enpresa eta korporazio handientzat erreserbatuta daudela, baita bizitzaren iraunkortasuna arrisku larrian jartzen duten megaproiektuentzat ere. Diru horiek, ez dira iritsiko krisiaren erasorik okerrenak jasaten ari diren pertsonengana eta, iritsita ere, oso urriak izango ddira eurentzako. Funts hauek ez dute aurreikusten bizitza erdigunean kokatuko duen etorkizuneko inbertsiorik.

Era berean, ESKk kritikatu eta salatu du funts horiek ez zaizkiela doan aterako ez gehiengo sozialari ezta langile klaseari ere. Kasu honetan, denon etorkizuna zailduko duen pentsioen erreforma berri baten bidez pagatuko da bidesaria.

Kontua ez da soilik erretiroak atzeratzeak zaildu egiten duela gazteak lan-merkatura iristea, ikuspuntu guztietatik eztabaidagarria den enplegu-eredu batera iristea. Beste behin ere, gure bizitzaz ari gara, eredu kapitalista honetan, kateatuta eta enplegu horri lotuta ikusi nahi baikaituzte; ongile, eta eskubideak ematen dituena, jainkozko graziaz emana izan zaiguna eta beti eskertu beharko dioguna, hil arte.

 

Gasteizen itxialdia egin duen Pentsiodunen Mugimenduarekiko elkartasuna

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzea eskatzen duen Pentsiodunen Mugimenduari gure elkartasuna adierazi diogu, Eusko Jaurlaritzaren jarrera erabat antidemokratikoa salatzen dugun Irakurri

LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

EAJri eta PSEri exigitzen diegu ez dezatela eragotzi 144.000 herritarrek baino gehiagok sostengatu duten eskaria. Salatzen dugu bi alderdi horiek Irakurri

Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du

Eusko Jaurlaritzak HEL-a izapidetzeari uko egitea herritarren parte-hartzeari harrapaketa bat da eta agerian uzten du euskal gizarteak dituen premieikiko duen Irakurri

Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura

Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7