Eusko Jaurlaritzak ez du betetzen langile horien txertaketa-estrategia, inolako azalpenik eman gabe eta kolektibo horiek birusarekiko izan dezaketen esposizioa kontuan hartu gabe.
Argazkia: Noticias de Gipuzkoa
Otsailaren 10ean Eusko jaurlaritzak supermerkatu eta autobusetako langileak txertatiko zituela esan zuela hauek 6. taldean sartuz “funtsezko” langileak diren heinean. Langile hauek esposizio arrisku handiagoa dute, 2021.urteko martxoaren 9an eguneratutako COVID-19rako txertaketa planaren arabera.
Hau kontutan izanda pasa den astean BM (DISU) supermerkatuko langileak baimena eman zuten Astrazenekarekin txertatuak izateko baina hara ezustekoa! Eusko Jaurlaritzak esan digu ez gaituztela txertatu behar.
Esposiziopeko kolektiboa
Inolako azalpenik eman gabe eta Jaurlaritzaren aurkezpenik gabe, telefonoz eman diote honen berri enpresari. Gobernuak erabaki du adinen araberako txertaketa plan orokorrera pasatzea langile hauek, inolako ardurarik gabe kolektibo honekiko.
Haserregarria da Eusko Jaurlaritzak sektore honi ematen ari dion tratamendua Azken momentuko aldaketa honek ez du erantzuten ez irizpide medikuei bai ordea, Osasun Publikoko Idazkariak baieztatu duen bezala txertoen gabeziari. Hau izango da jendartearekin erabiliko den irizpidea?
6. taldearen barnean jarraitu behar dugu, bereziki ahula den talde bezala, horregatik ESKtik osasun kontseilaritzari erabaki honen inguruan beharrezkoak diren azalpenak ematea eskatu diogu. Ezinbestekoak diren beste langileekin batera Covid-19rako plan txertaketari gehitu arte ez dugu etsiko.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24