ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean.


«  Langileei osasuna babesteko baliabideak  erabiltzera gonbidatzen dugu Osakidetza, eta ez ondorio horiek aitortzea saihestera »

 

ESK-k, lehen instantzian, Osakidetzako langile baten lanpostuan COVID-ak eragindako sekuelak lan-istripu bezala onartzen dituen epai bat lortu du.

Kutsatzea 2020an gertatu zen, Osasun Krisiaren garaian, bere funtzioak betetzen ari zela, eta epaian frogatuta geratu da infekzioaren kausalitate-erlazioa bere egungo osasun-egoerarekin.

 

 

Genekiena aitortu

Epaitegiek argi utzi behar izan dute denok genekiena; pozten gara azkenean aitortzeaz halako ondorioak zuzenean lotuta daudela lankideek egindako lanarekin, askotan babes-ekipo eskasekin, pandemiaren unerik okerrenetan.

ESK sindikatutik Osakidetzak eta Mutualiak euren langileekin izan duten eta mantentzen duten jarrera salatzen dugu, gure osasunaren defentsaren aurkakoa dena. Osakidetzak edo Mutualiak epai honi helegitea jartzen badiote baieztapen hau berretsi besterik ez lukete egingo. ESK-k Osakidetzari dei egiten dio ondorio horiek lan-istripu gisa ez aitortzeko erabiltzen dituen baliabideak langileen osasuna babesteko erabil ditzan.

 


ESK-k pandemian argitaratutako kartela

 

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri

Prebentzio Legea: 30 urte geroago patronalak araudia bete gabe jarraitzen du

Enpresen % 80k ez duela prebentzio-araudia betetzen 30 urte indarrean egon ondoren salatzen dugu. Neurri zehatzak proposatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari basogintzako Irakurri

Gaixotasun arrunten arretaren pribatizazioari ez

Osakidetzak eta Osasunbideak mutualitateei gaixotasun arrunten artapena ez pribatizatzeko eskatzen diegu. Jadanik CCOO, UGT, CEPYME eta CEOE-k adostu dute langileen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14