Eusko Jaurlaritzak Tubos Reunidos taldeko langileen etorkizunarekin duen erantzukizun eta konpromiso falta salatzen dugu. Mobilizatzeko unea iritsi da.

 

Grupo Tubos Reunidos TP TRI Gobierno vasco
Argazkia: Naiz

 

Tubos Reunidos taldeak Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Laguntzeko Funtsari (SEPI) 115 milioi euroko erreskatea eskatu ziola jakin ondoren, PT eta TRI lantegietako LAB eta ESK-ren atal sindikalek bi batzordeetako gainerako sindikatuei helarazi genien Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Industria Sailei bilera bana eskatzeko proposamena.

 

Eusko Jaurlaritzaren erantzukizun eta konpromiso eza

Azkenik, eskaera horrek ez zuen gainerako sindikatuen babesa jaso eta ESK eta LABen izenean bakarrik egin ziren. Bi bilerak joan den astean egin ziren, eta ohar honetan gure ondorioak azaldu nahi dizkizuegu:

  • Eusko Jaurlaritza jakitun da Tubos Reunidos taldearen 'zailtasun-egoeraz'. Ez gatoz bat ustezko zailtasunen jatorriaren diagnostikoarekin, ezta horrek ekar ditzakeen ondorioekin ere.

  • Azken aldian taldearekin hainbat bilera egin dituzten arren, ez dute ezagutzen ez ustezko Plan Estrategikoa, ez horrek langileengan izan ditzakeen ondorioak. Esan zigutenez, harremanak izango dituzte bai enpresarekin, Plana ezagutzeko, bai TR taldean ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin, sentsazioak partekatzeko.

  • SEPIri erreskatea eskatzeari dagokionez, argi utzi zaigu Eusko Jaurlaritzak ez duela borrokarik egingo diru hori kalitatezko lanpostuak mantentzeko berme-baldintzekin eman dadin.

  • Eusko Jaurlaritzak EU Next Generation funtsetarako hautagai diren proiektuetan taldeak sinatutako proiektu bat sartu du beste siderurgia-talde batzuekin batera (Euskal Altzairugintzako Eraldaketa), proiektuaren edukiaren eta helburuen berri izan gabe.

  • Enplegu Sailburuordeari eskatu diogu bere alderdiak (PSOE) Lan Erreformaren indargabetzearekin hartu zuen konpromisoa aurrera eramateko. Erreforma horri heldu dio patronalak lan-baldintzak kaleratzeko eta prekarizatzeko.

Bilera horien ondoren, egiaztatu dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela inolako erantzukizunik eta konpromisorik Tubos Reunidos taldeko langileen etorkizunarekin. Enpresa hau guztiz estrategikoa da, bai Ezkerraldean, bai Aiaraldean. Lakuako Gobernuak ez du ez planik ez estrategiarik. Datorrenaren esperoan daude, eta argi utzi zigutenez, modu erreaktiboan bakarrik jokatzen dute. Argazkietatik ekintzetara pasatzeko ordua da!

 

Mobilizatzeko garaia da

Bilera sorta honen ostean, LABek eta ESK-k argi daukagu langile gisa ezer gutxi espero dezakegula ez Eusko Jaurlaritzatik ez SEPItik. Baina gure indarra geure baitan datza; gure elkartasuna eta borrokarako gaitasuna ditugu. Adibide gisa, enplegu-erregulazioko espedientea iragarri zenetik Tubacexeko langileak mantentzen ari diren borroka dugu, bai eta Aiaraldean bizitza eta lan duinaren aldeko dinamikak ere. Argi dago erantzun horiek fruituak ematen dituztela gure batasuna mantentzen badugu, Productos Tubulareseko kideok 2018an erakutsi genuen bezala.

Tubos Reunidos talde mailan aktibatzeko unea dela uste dugu. Ildo horretan, TRI eta PTn presentzia duten gainerako atal sindikalei apirilaren erdialdean mobilizazio bat antolatuko dugu taldeak Bilbon dituen bulegoen aurrean.

 

ESK - LAB

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10