ESKk, STEILAS, ELA eta LAB sindikatuekin batera 2 orduko lanuztea deitu Aiaraldean martxoaren 5rako.

 

 

 

 
Aiaraldea egoera kezkagarrian dago. Enplegu suntsiketa, lan-baldintzak okertzea, enplegu prekarioa eta zerbitzu publiko askoren egoera izugarriak dira. Arreta berezia merezi du Tubacex-en gertatzen ari denak, EEE batekin eta zuzendaritzak egindako 150 kaleratzeren mehatxuarekin, eta baita Valvospain-eko itxiera eta 79 kaleratzeek ere, hauek ehundaka familia eta gure eskualdearen etorkizunean izango dituzten ondorioekin.

Baina zoritxarrez, izozmendiaren muturra baino ez da hau. Bi kasu larri hauei gehitu behar zaizkie enplegua suntsitu duten hamarnaka enpresa, kaleratuak izan diren aldi baterako langileak, modu bidegabean ABEEEtan egon diren langileak, osasungintza publikoko langileen egoera, zerbitzu sozialetakoena, hezkuntzakoena, ostalaritza eta merkataritza sektoreen egoera, edo eskualdeko enpresa txiki eta autonomoek bizi duten egoera larria. Honi gehitu behar zaio zenbait kolektibok bizi duten egoera jasanezina: gazteak, emakumean migranteak… Gure eskualdea, bertako biztanle eta langileak egoera kritikoan gaude eta ez dugu onartuko gu izatea ordainduko dugunak.

 

Martxoak 5 lanuztea Aiaraldean

Guzti horrengatik, ELA, LAB, ESK eta STEILASek, euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok, datorren martxoaren 5ean Aiaraldean enplegu eta bizitza duinaren alde mobilizatzera dei egiten dugu. Eskualde mailako 2 ordutako lanuztea egingo dugu 11:00etatik 13:00etara eta 11:30ean manifestazio bana egingo dugu Amurrio eta Laudioko plazetatik “Aiaraldean enplegu eta bizitza duina” lemarekin.

Bizi dugun egoerak, enplegu suntsiketarekin, berau galtzeko arriskuarekin, enplegu prekarioarekin…, erantzun global, bateratu eta anitza eskatzen du gure eskualdean. Inoiz baino beharrezkoagoa da enpleguaren alde mobilizatzea, eskubide laboral eta sozialen alde, kalitatezko zerbitzu publikoen alde… azken finean, enplegu eta bizitza duinaren alde, eta gure eskualdearen eta bertoko langileen etorkizunaren alde.

Horregatik dei egiten diegu egoera honek eragiten die langile, enpresa, sektore eta kolektibo guztiei bat egin dezaten deialdi honekin, eta honela, gure eskualdeko enplegua eta etorkizunaren aldeko mobilizazio masiboa bihurtu dadin.

 

Astelehenean beteko dira 2 hilabete greba mugagabean Enviserren (Gasteizko lorategien kontrata)

Datorren astelehenean, maiatzaren 26an, 18:30ean Gasteizko Plaza Barritik egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu, Enviserreko langileek deituta eta dozenaka Irakurri

Arabako Desgaitasuna eta Mendekotasuna baloratzeko unitateak ez pribatizatzea eskatzen dugu

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Desgaitasuna eta Mendekotasuna baloratzeko unitateak pribatizatzea erabaki du. Langileen Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu eta ESK-k Irakurri

Enviserren eta Gasteizko Udalaren arduragabekeriak 48 egunera luzatu du greba mugagabea

Greba mugagabearen 48. egunean ez da gatazkaren konponbidea bistaratzen Gasteizko parke eta lorategien eta eraztun berdearen mantentze-lanak egiten dituen azpikontratan. Irakurri

Enviserren negoziatzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio gehiago iragarri ditugu

17 eguneko greba mugagabearen ondoren, Enviserrek (Gasteizko Udalaren laguntzarekin) ez du gatazka konpontzeko proposamenik egin. Apirilaren 16an, asteazkena, manifestazioa Plaza Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35