Datorren astelehenean, maiatzaren 26an, 18:30ean Gasteizko Plaza Barritik egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu, Enviserreko langileek deituta eta dozenaka kolektibok lagunduta.
« Herritarren eta langileen mobilizazioak bakarrik lortuko du egungo egoeraren arduradunak presionatzea: Enviser eta Udala »
Gaurko egunean, Mendizorrotza eta Gamarrako instalazioen udako denboraldia hasiko da, eta, beraz, igerilekuen irekiera. Hala ere, instalazio hauen berdegune zabalak, egoera erabat basati batean daude. Gasteizko herritarrek ez dute merezi beren parke eta lorategien egoera okertzen jarraitzea, azpikontrataren eta Udalaren gelditasuna dela eta.
Horregatik, gaur elkarretaratzea burutzen ari gara Mendizorrotzako igerilekuen sarreraren ondoan, eta hemendik herritarrak gonbidatzen eta animatzen ditugu astelehenean, maiatzak 26, Plaza Berritik 18:30ean deitu dugun manifestazioarekin bat egitera. Egun horretan 2 hilabete beteko ditugu greban. Herritarren eta plantillaren mobilizazioek soilik lortuko dute egungo egoeraren arduradunei, Enviserri eta Udalari, presioa egitea gatazkari irtenbidea eman diezaioten; izan ere, gatazka konpontzeko, plantillari lan-baldintza duinak eta soldata nahikoak bermatuko dizkion hitzarmen kolektiboa batetik pasatzen baita.
Pasa den martxoaren 26an greba mugagabea abiatu genuen, urtebete baino lehenago enpresari hitzarmen kolektibo propio bat negoziatzen hastea eskatu ondoren. Enpresak ez du inoiz negoziatu nahi izan, eta langileok lan-baldintzak hobetzeko greba mugagabea egitea beste aukerarik ez dugu izan.
« Langile gehienen soldatek ozta-ozta gainditzen dute Lanbide arteko Gutxieneko Soldata »
Grebarako deialdia egin aurretik, ELA, ESK eta LABek osatutako enpresa-batzordea Udaleko talde politiko guztiekin bildu zen, eta egoeraren inguruan kezkatuta agertu zen. Egoerak, ezinbestean, gure helburuak lortzeko grebara bultzatzen gintuela adierazi genuen.
58 greba-egun hauetan, enpresak 3 bilera baino ez ditu deitu plantillarekin. Akordioa lortzeko oztopo nagusia soldaten arloan dago, langile gehienen soldatek ia ez baitute Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) gainditzen. Lehenengo bileran, enpresak hilean 25 euro eskaini zituen plus toxiko- arriskutsu batean, plantillaren zati handi batek kontzeptu horrengatik gehiago kobratzen zuela kontuan hartu gabe. Bigarren bileran, enpresak akatsa aitortu eta 300 € gordin eskaini zituen urtero, eta azken bileran, joan den ostiralean, hilean 43 € gordineko igoera baten eskaintza barregarria egin zuen akordio batera iristeko.
Udal gobernuak 42 egun behar izan ditu greba batzordeari harrera egiteko, eta langileek udalbatzan eskatu ondoren baino ez zuen egin. Bi bilera egin dira 58 greba-egunetan, eta arduradun politikoen erantzunak, haiek sustatutako pribatizazio- eta azpikontratazio- politikek eragin duten arazoaren aurrean ezer gutxi egin dezaketela izan dira. Ez al dira gai beren politikek sortzen dituzten arazoei irtenbideak bilatzeko? Enpresak udalak baino botere handiagoa al du gatazka honetan?
Egia esan, Udalak orain arte egindako gestio guztiek ez dute inolako emaitzarik eman.
Herritarren babesa Enviserreko langileei
Herritarrek greban dauden langileei ematen dieten babesa, berriz, gero eta handiagoa da; kezka handia eragiten ari die egoerak, joan den ostiralean sindikatuek deitutako txakurren protestari emandako babesak eta azken egunetan jasotako dozenaka atxikimenduek agerian uzten duten bezala.
Gaur, Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak irekitzeaz gain, loreen jaialdia hasiko da, 2012an "Green Capital" saria jaso zuen hirian, eta gaur egun gutxi harrotu daiteke horretaz. Gainera, Euskadiko hiriburutzaren 45 urteak ospatzen dira, hainbat ekitaldirekin, eta horien artean deigarria da herritarrei Ajuria Eneko lorategiak irekitzea.
Lehendakariaren lorategiak erakusten dituzte, hiriko parke eta lorategiek benetako lotsa ematen dutelako EAJren eta PSEren utzikeria eta gelditasunaren aurrean.
Lorezainek elkartuta eta gure aldarrikapenen justiziaz konbentzituta jarraitzen dugu, eta ez gara geldituko gu guztiontzat bizi- eta lan-baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmen kolektibo propio bat lortu arte.
2 hilabeteko grebaren komunikatua »
DEITZAILEAK
- Comité de Huelga de Enviser Gasteiz
- ELA
- ESK
- LAB
JASOTAKO ATXIKIMENDUAK
- STEILAS
- CGT
- CNT
- AAVV Aranako Auzo Elkartea
- AAVV Judimendikoak Auzo Elkartea
- AAVV Zaramaga Bizigarri Auzo Elkartea
- AAVV Sansomendi Kaleartean Auzo Elkartea
- AAVV Ariznabarra Berpiztu Auzo Elkartea
- AAVV Salburua Burdinbide Auzo Elkartea
- AAVV Errota Zaharra Auzo Elkartea
- AAVV Gasteiz Txiki Auzo Elkartea
- AAVV Hegoaldekoak San Cristobal Auzo Elkartea
- AAVV Adurtzakoak Auzo Elkartea
- SOS Margarita
- Txagoko Komunitate Sarea
- Eskalmendiko auzokideak
- Plantilla de Diario de Noticias de Álava
- Plantilla de la UTE Mediterraneoko 2025 (Enviser + Serkom)
- Comité de Trabajadores y Trabajadoras del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
- Comité de Empresa de Limpieza Viaria de Gasteiz (Prezero-Onaindia)
- Comité de Empresa de TUVISA
- Comité de Empresa de Garbialdi en Gobierno Vasco
- Comité de Empresa de SDA Factory
- Comité de Empresa de la Red de Transporte Sanitario Urgente de Araba
- Comité de Empresa de Nuevo Futuro Álava
- Comité de Empresa de Cartonajes Igamo
- Comité de Empresa de EUREST
- Comité de Empresa de Sidenor Bright Steels
- Comité de Empresa de CELSA Atlantic – Laminaciones Arregui
- Comité de Empresa de ALESTIS Vitoria
- Comité de Empresa de SNA Europe Vitoria
- Comité de Empresa de INDESA
- Comité de Empresa de FIBERTENIC
- Comité de Empresa de EULEN
- Comité de Empresa de ISS- Limpieza Osakidetza OSI Araba
- Comité de Empresa del Estadio - Vital Fundazioa
- Delegadas de personal del grupo de empresas Panadería La Vitoriana
- Delegadas de personal de la Fundación ADSIS Araba
- Delegada de personal de BPXport
- Delegado de personal del Ayuntamiento de Asparrena
- Secciones sindicales de ELA, LAB, ESK, CCOO y UGT en Mercedes-Benz
- Secciones sindicales de ESK y LAB en Correos
- Representación de ELA, LAB, CCOO y ESK en el sector de intervención social de Araba
- Delegadas de ELA en el sector del comercio textil
- Delegadas de ELA del sector de limpieza
- Delegadas de ELA y LAB del Comité de ISS Facility de Araba
- Trabajadores y Trabajadoras del Plan Comarcal de Empleo 2024-2025 del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
- Ostalaritzako Langile Asanblada – Asamblea de trabajadores de hostelería
- Laneko Autodefentsa Sarea / Red de Autodefensa laboral
- Ramón Bajo Eskola Publikoa
- Toki Eder Ikastolako irakasleak
- Aranbizkarra Ikastolako irakasleak
- Arabako Pentsionistak Lanean
- Gasteizko Mugimendu Feminista
- Itaia Gasteiz
- Iniciativa por el Derecho a Techo y contra la exclusión social de Gasteiz – Inor ez kale gorrian
- Gasteizko Karta Soziala
- Argilan-ESK | Plataforma contra la exclusión social
- Colectivo de Migrantes Tinkuy
- HERRIZOMA Gasteizko Elikadura Sarea
- Auzoan Bizi
- GKS Gasteiz
- Ernai Gasteiz
- Gasteizko Ikasle Abertzaleak
- Sare Antifaxista
- Arkillos 10
- Siberia Gasteiz Asanblada
- Araba Bizirik
- Arabako Mendiak Aske
- AHTrik EZ Araba
- AHTrik EZ Arabako Haranak
- AHTrik EZ Lautada
- Iruñeako “Gora Lorezainak” Asanblada
Arabako egoitzetako eta Enviserreko langileak LGS duin baten alde
Astelehenean beteko dira 2 hilabete greba mugagabean Enviserren (Gasteizko lorategien kontrata)
Enviserren eta Gasteizko Udalaren arduragabekeriak 48 egunera luzatu du greba mugagabea
Enviserren negoziatzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio gehiago iragarri ditugu
- 1
- 2