Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Desgaitasuna eta Mendekotasuna baloratzeko unitateak pribatizatzea erabaki du. Langileen Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu eta ESK-k alegazioak aurkeztu ditu prozedura baliogabetzeko eskatuz.


«  Funtsezko zerbitzu publiko  honen ezkutuko pribatizazioa salatzen dugu »

 

Desgaitasuna eta Mendekotasuna baloratzeko unitateetan itxaron-zerrenda handitu denez, Gizarte Politiketako Departamentuak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) zerbitzu horiek enpresekin pribatizatzea erabaki dute, itxaronaldiak murrizteko.

Neurri horrek ezinegon eta gaitzespen sakona eragin du Desgaitasunaren Arloko langileen artean. 200 sinadura baino gehiago bildu dituzte arloko langileek, eta pribatizazio-erabaki horren aurka daudela adierazi dute.

Langileen Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu funtsezko zerbitzu publiko baten ezkutuko pribatizazioa dela uste duguna salatzeko.

 

Alegazioak

ESKn, kanpora ateratzeko 1.000.000 euroko aurrekontuaren azterketa juridikoa egin dugu, eta arauak eta prozedurak ez direla bete ikusi dugu. Horregatik, alegazio formalak aurkeztu dira eta informazioa eskatu diegu Foru Aldundiari eta GOFEri.

  1. Gardentasunik eza: Indarrean dagoen araudiak erabaki hori babesten duten txosten teknikoak, aurrekontu-partidak eta kostuen azterketak Gardentasunaren Atarian argitaratzera behartzen du. Gaur egun, informazio hori ez da argitaratu.
     
  2. Justifikazio tekniko eta juridikorik eza: Administrazioak ez du egin zerbitzuaren kanporatzea justifikatzeko behar den txosten tekniko eta juridikorik, eta ez du egin zuzeneko kudeaketaren eta kanpora ateratakoaren kostuak alderatzeko azterketarik. Era berean, ez da frogatu baliabide propio nahikorik ez dagoenik, eta horrek funtzionarioen eskubideak urratzen ditu. Indarrean dagoen legeriak zuzeneko kudeaketa publikoa lehenesten du, bereziki gizarte-zerbitzu sentikorretan, hala nola desgaitasuna duten pertsonei zuzendutakoetan; beraz, kanpora ateratzeak ez du legezko justifikazio teknikorik.
     
  3. Aurrekontu-araudiaren hutsuneak: Memorian ez da argi eta garbi identifikatu esleitutako aurrekontu-partida zehatza, eta ez da zehaztu aurreko ekitaldietan izan duen bilakaera. Informazio hori funtsezkoa da hartutako neurriaren eragin ekonomikoa eta iraunkortasuna baloratzeko.
     
  4. Sindikatuen kontsultarik eza: Langileei eragiten dieten erabakiak hartu aurretik, sindikatuei ez zaie kontsulta formalik egin, eta horrek negoziazio kolektiborako eskubideak urratzen dizkie eta kudeaketa publikoan kontrolatzeko eta parte hartzeko eginkizuna mugatzen die.

Arestian azaldutakoagatik, Desgaitasuna eta Mendekotasuna Baloratzeko Zerbitzua kanpora ateratzeko hasitako prozedura baliogabetzeko eskatu dugu.

ESKn lanean jarraituko dugu arlo publikoa defendatzeko, lan-eskubideak babesteko eta gure gizarteko pertsona ahulenei kalitatezko arreta bermatzeko.

 

Arabako Desgaitasuna eta Mendekotasuna baloratzeko unitateak ez pribatizatzea eskatzen dugu

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Desgaitasuna eta Mendekotasuna baloratzeko unitateak pribatizatzea erabaki du. Langileen Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu eta ESK-k Irakurri

Arabako Gizarte Zerbitzu Publikoen eraistea

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea ari da Gizarte Zerbitzuak desegiten, zerbitzuak pribatizatzen, beharrezkoak diren langileak ez kontratatzen eta herritarrei zerbitzu Irakurri

Akordioa 15 urtez berritu gabe egon ondoren, Arabako GOFEko langileek planto egin dute

Akordioa negoziatzen hasi nahian 15 urte baino gehiago igaro ondoren, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) langileek planto egin dute eta Irakurri

Baliabide falta Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen indarkeriaren gorakadaren aurrean

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean indarkeria-egoeren gorakadaren aurrean baliabiderik ez dagoela salatzen dugu, eta esku hartzeko eskatzen diegu indarkeriaren gorakadari Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3