Astean 35 orduko lanaldia eta 2 jaiegun (larunbata barne) duen elikadura-merkataritzako hitzarmena eskatzen dugu. Posible da hori lortzea antolatzen bagara eta aurre egiten badiegu.

 

Bizkaiko elikagaien merkataritza lan hitzarmena

 

Elikadura Merkataritzaren sektoreko langileak, pandemiaren hasieratik, funtsezkotzat jo gintuen Gobernuak. Konfinamenduan egon arren egunero joan ginen lanera beste hainbat langleekin bat; garbitzaileak, osasungintzako langileak, garraiolariak… pandemia honen unerik gogorrenetan lehen lerroan egon ginen, aurpegia emanez osasun babes neurririk gabe, herritarrenen txaloekin batera gobernu eta supermerkatu-kate handi batzuen txaloak ere jaso genituen, beren poltsikoak nola betetzen zituzten ikusita, gure ahalegin handiari esker. Haien esker ona adierazteko langile batzuen artean apurrak banatzea erabaki zuten.

Baina hau noiz izan zen? Atzo? Heren egun? Betiko moduan Santa Barbararekin gogoratzen gara trumoiak entzutean. Lehenengo ezustekoa pasa eta gero supermerkatuetako langileak ahaztu dituzte oso feminizatutak dauden beste sektoreetako langileekin batera (etxeko langileak, zaintzaileak, garbikuntza…). Birusak soken kontra jarri du gizartea eta honek ikusarazi egin du zein garrantzitsuak garen dena behar bezala funtzionatzeko, bizitza jarrai dezan ezinbestekoak gara.

 

Bizkaiko elikadura-markataritzaren hitzarmena

Une honetan Bizkaian, duela 24 hilabete amaitutako hitzarmen bat dugu, desagertzeko arriskuan dagoena, eta negoziazio honetan sektoreko patronalak lortu nahi duen eskubideak murriztea da, horregatik elikadura-merkataritzaren hitzarmen duin bat eskatu behar dugu ORAIN!

ESKn argi daukagu, lehentasuna du Herrialdeko Hitzarmena defendatzeak, eta argi daukagu ez dugula atzerapausorik emango sektoreko langileen borroka-urteetan lortutako eskubideetan. Ezin dugu ahaztu bizi izandakoa, esan dugun bezala, funtsezkoak gara gizartearentzat, baina baita gure enpresek diru asko irabazten jarrai dezaten ere, pandemia osoan gertatu den bezala.

 

35 ordu eta 2 atseden-egun

ESK-n, uste dugu hitzarmen honek sektoreko langileei balioa emango dien hitzarmena izan behar duela, eta gure bizitzak lehen planoan inoiz baino gehiago jarriko dituen etorkizuna markatu behar duela. Horregatik, gure proposamena argia da, asteko 35 lan-orduetarako eskubidea eta 5 eguneko lan-astea konkistatu behar ditugu, larunbata atseden-egun gisa hartuta.

35 ordu astean eta 5 lan-eguneko astea, eskubide horiek eskuratzeak balio handiagoa emango die gure lan eta bizitzei; aberastasuna banatzen du enplegua sortzen duelako, kontziliazioa bultzatzen du gure lana bizitza pertsonalarekin berdintzen duelako, lan-arriskuak saihesten laguntzen duelako. Kontziente gara, konformismoan urteak eman ondoren, hori bakarrik elkarrekin egonda lortu dezakegula, bakarrik posiblea izango dela borrokarako prest gauden pertsonak eta sindikatuak batuz eta edukiz betez elikadura-merkataritzaren hitzarmen duin baten aldarrikapena.

35 ordu astean eta 5 lanegun!
Funtsezkoak gara!
Borroka da bide bakarra!

 

Donostiako Senra eta Esquina del Senra tabernetan lan-esplotazioa

21 pertsona esplotatu dituzte taberna horietan, ustez, egoera ahulaz baliatuz, egoera administratibo irregularrean baitaudelako. Erakundeei biktimak babesteko exijitzen diegu. Irakurri

Bizkaiko elikadura-merkataritzaren hitzarmen duin baten alde

Astean 35 orduko lanaldia eta 2 jaiegun (larunbata barne) duen elikadura-merkataritzako hitzarmena eskatzen dugu. Posible da hori lortzea antolatzen bagara Irakurri

Kontsumitzaile bezala arduraz jokatu

Ez erosi igande eta jaiegunetan. Elkartasuna. Otsailak 3 mobilizazioak Gasteizen. Irakurri

Ez erosi igande eta jaiegunetan

Kontsumitzaile bezala dugun arduraz jabetzea eskatzen dugu. Langileon arteko elkartasuna eta errespetua! Irakurri
  • 1
  • 2