Zentroan lan egiten ez duen arduradunetako batek txertoa hartu zuen, eta protokoloa hautsi zuen. Zentroan bizi direnekin kontaktua duten langileei ez zaie txertoa jarri oraindik.

 

fraude vacuna covid centro jesus y maria orozko

 

Grupo Norte – Fundacion Aliados por la Integracion arduradunak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutako Jesus Maria desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroaren enpresa kudeatzailea, COVID19aren aurkako txertoa jaso du, zentroan zuzeneko arreta ematen duten pertsonen aurretik.

 

Aurrez aurre lan egiten ez duen pertsona txertatua

Joan den urtarrilaren 18an, Grupo Norte - Fundacion Aliados por la Integracion giza baliabideen arloko arduradunetako bat, Jesus Maria desgaitasuna duten pertsonak artatzeko zentroan (Ibarra auzoa, Orozko) zuzenean egon gabe, zentro horren instalazioetara joan zen, COVID19ren aurkako txertoa jasotzeko asmoz.

Azkenean, hala egin zuen. Pertsona hori lantokian ez egoteaz gain, eta, beraz, egoiliarrekin inolako esku-hartzerik ez egiteaz gain, nabarmendu behar da oraindik ez diotela txer-toa jarri lantokiko langile guztiei ere. Orozkoko Ibarra auzoan dagoen desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko Jesus Maria zentroa erantzukizun publikoko zerbitzua da, eta, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Legearen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio haren esku-mena.

Zerbitzu hori Ibarrako Mesedeetako Amen kongregazio erlijiosoarekin egin-dako lankidetza-hitzarmen baten bidez ematen da. Kongregazio horrek, aldi be-rean, zentroaren kudeaketa guztia Grupo Norte - Fundacion Aliados por la Integracion enpresa-taldeari azpikontratatu dio.

 

Bizkaiko Gizarte Ekintzaren esku-hartzea

ESK sindikatuaren ustez, txertaketa-protokoloak ez betetzea da Grupo Norte – Fundacion Aliados por la Integracion desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro horretaz egiten duen kudeaketa tamalgarriaren adibide berri bat.

Gertakari larri horren aurrean, ESK sindikatuak Gizarte Ekintzako diputatu Sergio Murilloren esku-hartzea eskatzen du, ez soilik txertaketa-protokoloak betetzen ez diren kasu berri honen inguruko erantzukizunak argitzeko, baizik eta erlijio-kongregazioak Grupo Norte – Fundacion Aliados por la Integracion fundazio-aren alde egindako azpikontratazioa lehengoratzeko.

 

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Greba Madres Mercedarias Ibarran prekarietatearen eta ixteko mehatxuaren aurka

Madres Mercedarias Ibarrako langileek 7 eguneko grebarako deialdia egin dute, egoitza-zentroa ixteko mehatxuaren eta zentro horren lan-baldintzen prekarietatearen aurka. Irakurri

Aliados por la Integración fundazioa eta Madres Mercedarias salatutak

Aliados por la Integración fundazioa eta Orozko Ibarrako Madres Mercedarias salatu ditugu familiei gastuak kobratzeagatik eta Elikagaien Bankua beren sukaldeetarako Irakurri

Bost greba egun gehiago Orozkoko Madres Mercedarias zentroan

Fundación Aliados-ek poltsikoak betetzen ditu gure soldatak murriztuz eta zerbitzua okertuz; Bizkaiko Aldundia, berriz, burokrazia instituzionalaren atzean ezkutatzen da arazoa Irakurri
  • 1
  • 2

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua