ESK sindikatuak datorren urtarrilaren 9an, beste behin ere, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen alde antolaturiko mobilizazioekin bat egiten du.

 

Manifestación presas y presos vascos 9 enero 2021 SARE

 


Aurten mobilizazio eredu berria izango dugu; Bilbo eta Baionako manifestazio erraldoien ordez mobilizazio aunitz burutuko dira herri eta auzoetan arratsaldeko 17:30tan. Hau, zoritxarrez, berria izango den gauza bakarra izango da. Aldarrikapenak, berriz, zaharrak direlako

 

Presoen lokarria askatu

Bakea, elkarbizitza eta konponbidea lortzeko ezinbestekoa da behingoz presoen korapiloa askatzea. Onartezina da sufrimendua baino ez eragiten duen politika penitentziarioak gaur egun mantentzea. Azken aldi honetan, hainbat hurbilketen berri izan dugu. Hurbilketa hauetaz pozten baldin bagara ere, batez ere presoen familia eta lagunentzako suposatzen duenagatik, ESK-k salatzen du hauek nahikoak ez izateaz gain, “hurbilketak” ez direla etxeratzeak, euskal presoak Euskal Herrian egon beharko lirateke, giza eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Guztiok bizi ari garen osasun krisialdia gogorra bezain mingarria izan baldin bada ere egoera askoz okerragoa izan da preso eta hauen senide eta lagunentzako, etxetik urrun, hainbat hilabete bisitarik gabe, horietako askok maite dituzten horiek besarkatu ezinik… Lagun eta senide guztiek pairatu baldin badute egoera hau, dudarik gabe, kaltetuenak txikienak izan dira, askok pasadan urteko martxotik haien gurasoak muxukatu gabe daudelarik.

 

Pausu ausartiagoak

Pausuak ematen ari baldin badira ere guk argi dugu Madril zein Parisek ausardi gehiagorekin jokatu behar dutela egoera honetatik irtetzeko. Lehen bait lehen 70 urtetik gorako presoak kaleratu behar dira, baita gaixotasun larriak dituztenak, graduen progresioa errealitatea izan behar da, Frantzian betetako zigorren gehitzea eta berehala Euskal Presoak Euskal Herritaratzea ezin bestekoak dira behingoz eszepzioan eta mendekuan oinarritutako politikekin bukatzeko.

Giza eskubideak aitzakirik gabe errespetatu behar dira, baita presoenak ere; beti diogun bezala eskubide guztiak, pertsona guztientzat, eta, hau gauzatzeko, gu ere bidea izan nahi dugu, bidea gara.

 

Ezin da gehiago luzatu

ESK sindikatuak bat egiten du, beste behin, Sare-k urtarrilaren 10ean deitutako "Ezin da gehiago luzatu" lelopeko manifestazio nazionalarekin. Presoen auzia Irakurri

ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, ondorioak gainditzea ezin da gehiago luzatu

Euskal gehingo sindikaleko ordezkariok, ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, gaztakaren ondorioen gainditzea ezin dela gehiago luzatu ozen eta argi Irakurri

Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.

Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz. Irakurri

Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde

Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7