Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aldarrikapen fiskalak 2020-2021 aurkeztu ditugu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundietan.
Gaur egungo testuinguruan, zor publikoak gora egingo du. Ez hainbeste aurrekontu-hornidurak handitzen direlako, baizik eta diru-bilketaren beherakadagatik.
Zerga-sistemaren diru-bilketarako gaitasuna eta progresibitatea indartu behar dira, ez egoeraren arabera, baizik eta behin-betiko, diru-sarrera publikoen bolumena handitzeko, zerga-ekitatea eta zerga-progresibitatea handitzeko eta banaketa-gaitasuna hobetzeko.
Helburu horiekin, honako hauek proposatzen ditugu:
- Aberastasunaren jabetza zergapetzea: Gaur egun, aberastasunaren gaineko fiskalitatea hutsala baino ez da, eta, beraz, premiazkoa da aberastasun metatuaren gaineko zerga eraginkorra izatea. Helburua: baliabide publikoak berreskuratzea, aberastasun handiei presioa eginez.
- Berehala, errekargu espezifiko bat ezartzea, progresiboa izango dena eta %1 eta %10 artekoa.
- Zerga aldatzea: ondarearen gaineko zergaren tarifa bikoiztea; hobariak kentzea eta salbuetsitako gutxienekoa 350.000 eurotan kokatzea. Zerga honen eta PFEZren zerga osoaren muga ezabatzea.
- Berehala, errekargu espezifiko bat ezartzea, progresiboa izango dena eta %1 eta %10 artekoa.
- Sozietateen gaineko zerga: lortutako etekinen arabera ere ordaindu behar dute enpresek.
- Zergaren kenkari eta pizgarri fiskal guztiak ezabatzea.
- Zerga tasa %35era igotzea.
- Errekargu berezi bat ezartzea Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean, 2019ko irabazien %20koa.
- Zerga erabiltzeari uztea lurraldeen arteko lehia fiskala elikatzeko, eta zerga-paradisuen eta etekinen desbideratzearen aurkako borroka gogortzea.
- Zergaren kenkari eta pizgarri fiskal guztiak ezabatzea.
- PFEZ progresiboagoa:
- Kapitalaren tarifa espezifikoa kentzea, errenta-iturri guztiek tratamendu bera jaso dezaten eta karga progresiboko eskala berari lotuta egon daitezen.
- Zergaren progresibitatea handitzea, gehieneko tasa marjinala % 60ra igoz eta tarifa-tarteen kopurua handituz.
- Kapitalaren tarifa espezifikoa kentzea, errenta-iturri guztiek tratamendu bera jaso dezaten eta karga progresiboko eskala berari lotuta egon daitezen.
- Oinarrizko produktuei BEZa murriztea eta luxuzko produktuetan BEZa handitzea.
- Zerga-arloan erabakitzeko eta ezartzeko gaitasun osoa aldarrikatzen dugu.
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen…
Irakurri
Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen.
Irakurri
Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu
ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera…
Irakurri
Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa
Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu.
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9