Petronor-Muskizko Enpresa Batzordeak itxialdia hasi du hitzarmena aplikatzea eta akordioak errespetatzea eskatzen.

 

Encierro en Petronor de Muskiz aplicación del convenio y medidas covid

 

Zuzendaritzak, plantillaren presentzia murrizteko neurriak Enpresa Batzordearekin adostu beharrean, kutsatzeko aukerarik egon ez dadin, alde bakarreko erabakiak hartzen ditu, eta horiek plantillari kalte egitea besterik ez dute egiten.

Joan den ostegunean, Petronorreko zuzendaritzak jakinarazi zuen jantoki-zerbitzua eten egingo zela lanaldi arruntean lanean jarraitzen duten pertsonentzat (8:00etatik 17:00etara). Trukean ogitarteko bat eskaintzen du, jantokiko instalazioetan bertan jango dena. Hala ere, abenduaren amaierara arte aurreikusitako geldialdian 12 ordura lan egiten duten langileentzat, otordu beroen zerbitzua mantenduko da. Horren ondorioz, instalazioan menu normala jaten duten pertsonak egongo dira eta beste batzuk ogitarteko bat baino ez zaie eskainiko eguneko otordu nagusi gisa. Gainera, erabaki zentzugabe hori dela eta, zerbitzu hori ematen duen enpresako langileei ezinbestean aplikatu zaie LTE bat.

 

Akordioak errespetatzea

Astelehenean batzar bat egin zuten findegiaren kanpoaldean, zuzendaritzak baimena ukatu zuelako barruan egiteko. Batzar horretan adostu zen enpresa-batzordearen itxialdia hastea Petronorren instalazioetan, egoera salatzeko eta zuzendaritzari eskatzeko akordioak egin zitzala langileen ordezkariekin jorratu beharreko gaietan. Era berean, atzo eta gaur plantilla solidarioak egin zituzten jantokiko sarreran, neurri horiek hartzean zuzendaritzak diskriminazioa eta ez-betetzeak izan zituela jakinarazteko.

Enpresa Batzordeak asteak daramatza zuzendaritzari behin eta berriz esaten beharrezkoa dela pairatzen ari garen pandemia honen lehen olatuan modalitate horri heldu zioten pertsona guztiei telelana ematea, findegiko langileak murrizteko. Era berean, lan presentziala duten langileentzat, Batzordeak ordutegi trinkoa proposatzen du, lanaldi-aldaketaren ondorioz sor daitezkeen gabeziak doitzeko. Hala ere, akordioak lortu beharrean, hitzarmenean jasotako akordioak urratzen dituzten neurriak ezartzen ditu zuzendaritzak.

Egoera hori ez da berria, batzordeak hilabeteak baitaramatza elkarretaratzeak egiten bulego orokorren aurrean, 2020ko urtarrilean egindako mobilizazioen ostean lortutako akordioekiko errespetu falta salatzeko. Ildo horretan, kontratazioan gabeziak daude, eta, ondorioz, ezin dira lortu aurreikusitako kontziliazio-mailak. Horrek esan nahi du aparteko orduak neurriz kanpo gehitu direla, 2018an eta 2019an izandako gertaera historikoetara hurbiltzen baitira.

 

Petronorrek aparteko ordu asko pilatzen ditu

Petronorreko plantilla Lan Ikuskaritzaren aurrean kontzentratu da aparteko ordu kopuru handia salatzeko. Petronor aurten 470 milioiko irabaziekin, aparteko orduak ordaintzea Irakurri

Greba Petronorren hitzarmen duin baten alde

Petronorrek, aurreko akordioak ez betetzeaz gain, hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen du, eta, ondorioz, grebara deitzen dugu otsailaren 3tik 6ra. Irakurri

Petronorreko kontratetako langileek ituna lortu dute

Petronorreko kontratetako plantillek, beren indar eta konpromisoarekin, akordio hau ahalbidetu dute. Irakurri

Petronorreko kontratek ez dute negoziatu nahi

Aurrera jarraitzen du Petronorreko kontratetako greba-deialdiak, patronalek langileen eskubideak errespetatuko dituen akordio duin bat negoziatzeko eta hitzartzeko borondaterik ez baituelako. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4