Petronorreko plantilla Lan Ikuskaritzaren aurrean kontzentratu da aparteko ordu kopuru handia salatzeko. Petronor aurten 470 milioiko irabaziekin, aparteko orduak ordaintzea nahiago dute, enplegu sortzea edo plantillari KPIa finkatzea baino.
« Kezkatuta gaude Lan Ikuskaritzaren gelditasunarekin, Petronorrek ezarritako mugak ez errespetatzea ahalbidetzen baitu »
Ez da lehen aldia Lan Ikuskaritza aurrean kontzentratzen garela Petronorreko findegiko aparteko orduen erregulazioan inplikazioa eskatzeko. Petronorreko zuzendaritzari ezarritako mugak errespetatzera behartzeko, erakunde honek duen gelditasunak kezkatzen gaitu.
103 salaketa
Oraingo honetan, 103 salaketa erregistratu ditugu, urteko aparteko 80 orduak gainditzeagatik, 400 ordu baino gehiago egitera iristen diren pertsonen kasuekin. Hori izebergaren punta baino ez da, ez baitira zenbatzen hitzarmenetik kanpo dauden langileenak, ezta funtzionamendu normalerako ezinbestekoak diren enpresa laguntzaileek egiten dituztenak.
Enpresa kontratisten lanaldiak gehienetan aparteko orduetan oinarritzen dira, kasu askotan, lanpostuari eusteko baldintza direlarik. Gure kasuan, salatutako ordu asko txandaka lan egiten duten langileenak dira, eta ezin dute lantokia utzi errelebo bat iritsi arte. Ordu horiek behin eta berriz gertatzen dira, eta zuzendaritzak ez du inolako irtenbiderik ematen.
« 470 milioiko mozkin errekorrekin, Petronorrek ez du KPI erreala finkatzea ere onartu »
40.000 aparteko ordu 2022an
Petronorren 40.000 ordu estra inguru izan ditugu 2022an, eta mozkin errekorrak ere lortu dira, 470 milioira iritsiz. Deigarria da, XVIII. Lan Hitzarmenaren negoziazioa irekita egonda, zuzendaritzak tauletan KPI erreala finkatzea ere ez onartzea, baina aparteko ordu kopuru handi hori ordaintzeko prest egotea. Horrela ere irabaziak lortzen ote ditu?
Aparteko orduak pertsonen osasunari eragiten dion gaitza dira, kontziliazioa eragozten du eta lanik gabe dauden pertsonak kontratatu ahal izatea eragozten du. Eragiketa honetan segurtasuna bateraezina da, lanaldi luzapenek eragiten duen nekeak arreta murriztea bait dakar.
Legea betetzeko dago, eta denentzat berdina izan behar du. Ezin da onartu legezko mugak behin eta berriz gainditzeak enplegatzaileari isun barregarriak ekartzea, politika berarekin jarraitzeko aukera ematen diotenak.
Petronorreko Enpresa Batzordea
Petronorrek aparteko ordu asko pilatzen ditu
Greba Petronorren hitzarmen duin baten alde
Petronorreko kontratetako langileek ituna lortu dute
Petronorreko kontratek ez dute negoziatu nahi
- 1
- 2
- 3
- 4