Tubacexeko langileei elkartasuna adierazi nahi diegu gaur, urriaren 27an. Tubos Reunidosen antzeko arazoak dituen enpresa da Tubacex. Batasunak eta elkartasunak bakarrik balio digu gure eskubideak defendatzeko.

 

ERTE Tubos Reunidos
Argazkia: El Confidencial

 

TUBOS REUNIDOS S.A.k beste ERTE bat aurkeztu du TRIn arrazoi ekonomiko eta antolakuntzakoengatik, oraingoan COVID-19rekin lotu gabe eta 8 hilabeterako. Aurten aurkeztu duten 5. Lan Erregulazio Plana izango litzateke, eta 8.a 12 urtean.

Urte hauetan zehar, enpresak finantza-egoera txarra eta neurriz kanpoko zorra alegatu ditu, eta, bere ustez, eskaeren urritasun-garaiekin batera, ERTE aren beharra izan du kostuak murrizteko eta langileak malgutzeko.

 

Enpresaren memoria txarra

8 ERTE daramatzagun 12 urte horietan, balio erantsi handiagoko produktuetarantz biratzen aritu dira. Produktu horiek onuragarriagoak dira konpainiaren bideragarritasunerako, baina, aldi berean, ekoizpenahalmenaren soberakina eragiten dute, eta 12 urteren ondoren ez dakigu nola konpondu nahi duten.

 

Interesatzen zaiena kontatzen digute

ERTE honetan emandako dokumentazioan, bideragarritasun-plan baten balizko berregituraketez hitz egiten da, batzordeari ematen ez dizkiotenak. Interesatzen zaiena kontatzen digute.

Batzordeak urteak daramatza industria-plan bat eskatzen, zer egiteko asmoa duten erakusteko, enpresa horri jarraipena emateko, eta horretan ere atzamarra ateratzen digute.

 

Akordiora itxita

2012. urteaz geroztik, ez dute ezer adostu enpresa-batzordearekin, alde soziala txuliatuz eta gutxietsiz, eta epaitegietako zuzendaritza erakusten digute langileen arazoren bat konpondu nahi dugunean.

Orain, ERTE berri hau sinatzea nahi dute, batzordeari emandako erantzunetan argi eta garbi eta idatziz adierazi dutenean sinadura horrek babesten eta onartzen duela ekoizpen-egoera desastrea eta koiunturala, baina baita finantza-egoera are okerragoa ere, eta egiturazkoa izatera pasa litekeela haiek horrela ikusarazi nahi dutenean.

Batzordeak bermatutako egoera ekonomiko estruktural txar batek egoera prekarioan utziko gintuzke, soldata-jaitsieretatik azkentzeko enplegu-erregulazioko espediente bateraino eraman gaitzakeena.

 

Tubacex-ekin elkartasuna

Hori guztia inguruko beste enpresa batzuekin lotuta dago, eta Tubacex bezala ikus dezakegu, TRIk baino finantza-emaitza askoz hobeagoekin, denok albisteen bidez ezagutzen dugun panorama bat aurkitzen du.

Haiek ez dute guk eskatzen dugunaz bestelako ezer eskatzen: TRI-rentzako industria-plan bat eta enpleguarekiko konpromiso bat enpresan, zeinean lan egiten baitugu, eta hortik ateratzen baitira guk eta gure familiek bizi ditugun soldatak.

Hori dela eta, urriaren 27an Urduñako zezen-plazan, Tubacexen elkarretaratzea babestuko dute, 13:30ean.

Danok batera Aiaraldeko lanpostuen defentsan!

 

ESK, LAB, CNT

 

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10