COVID-19agatik aldi baterako erregulazioen eraginpean dauden langile partzial guztiek, osorik kobratuko dute aldi baterako erregulazioak etendako lanaldiari dagokion langabezia-prestazioa. Zure kasua bada, 2021eko ekainaren 30a baino lehen eskatu beharko duzu.
Alarma-egoeran, SEPEk diskriminatu egin ditu kontratu partzialak dituzten langileak
COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko ezohiko neurriak aplikatzean, SEPEk diskriminatu egin ditu aldi berean enpresa batentzat baino gehiagorentzat lan egiten zuten kontratu partzialak zituzten langileak.
Diskriminazio horrek eragina izan du langile partzialetan, kontratu bat baino gehiago izanik, enpresetako batean aldi baterako erregulazio baten eraginpean zeudelako. Egoera horietan, SEPEk murrizketa bikoitza egin du. Hau da, partzialtasunagatik jada murritza zen kotizazio-oinarriaz gain, koefiziente murriztailea aplikatzen zion, mantendutako lanaldiaren ehunekoaren arabera.
Gogoan izan behar da diskriminazio-praktika horrek emakumeei eragiten diela gehienbat; izan ere, lanaldi partzialeko kontratuen %75 emakumeek dituzte. Partzialtasun hori, gainera, inposatua da kasuen %72tan.
Era berean, garrantzitsua da gogoratzea Europako Justizia Auzitegiak askotan kondenatu duela Espainiako Erresuma lanaldi partzialeko langileak diskriminatzeagatik.
Langabezia kobratzeko araudi berria, COVID-19ak eragindako aldi baterako erregulazioek kaltetutako langile partzialentzako
30/2020 Errege Lege Dekretua urriaren 1ean indarrean sartu zen; bertan ezarritakoaren arabera, COVID-19agatik (ezinbesteko arrazoia edo arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamenduzkoak edo ekoizpenekoak) aldi baterako erregulazioen eraginpean dauden langile partzial guztiek, osorik kobratuko dute aldi baterako erregulazioak etendako edo murriztutako lanaldiari dagokion langabezia-prestazioa, eta ez zaie aplikatuko koefiziente murriztailerik.
Gainera, osasun krisia hasi zenetik langabezia-prestazioaren murrizketa jasan duten langileek eskubidea izango dute SEPEren konpentsazioa jasotzeko. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko da SEPEn, 2021eko ekainaren 30a baino lehen.
Bide onean, baina ez da nahikoa
Gure ustez, neurri hori ez da nahikoa, ez baitu ezabatzen langabezia-prestazioak kobratzean dagoen diskriminazioa, COVID-19aren ondoriozko aldi baterako erregulazioek kaltetu ez dituzten langileen kasuan.
Irizpide hori, berandu baino lehen, langabeziako eta Gizarte Segurantzako prestazio guztietara zabaltzea eskatzen dugu.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24