Irailaren 19an, larunbata, 12:00etan mobilizazioarekin bat egitera animatzen dugu, Bilbon plaza Elpiktikotik eta Zirkularretik, Foru Jauregirako norabidean.

 

movimiento pensionistas bizkaia residencias personas mayores 3 edad
Argazkia: Diario vasco

 

ESK sindikatuak hirugarren adinekoen egoitza publiko, seguru eta duinen alde Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak eta Babestu egoiliarren elkarteak deitutako mobilizazioa deia agurtu du.

Ekimen honen bidez, agerian utzi nahi da hirugarren adinekoentzako egoitza-arretaren ereduak, gehienbat esku pribatuetan, Bizkaian eta Euskal Herri osoan indarrean dagoenak, bere defizit eta gabezia guztiak erakutsi dituela egungo pandemian. Pandemiaren lehen olatua hirugarren adinekoen egoitzetan erabat suntsitzailea izan bazen ere, bigarren olatu bati aurre egiten ari gara, inolako ziurtasunik gabe ezta martxotik ekainera bitartean gertatutakoaren balorazio gardenik egin gabe ere.

Kezka eta aldarrikapen horiei sektoreko langileen errealitatea gehitu nahi diegu. Sektore erabat feminizatua eta prekarizatua, non egoitzak kudeatzen dituzten enpresek negozioa egiten duten aurrekontu publikoetan oinarrituta.
Pandemiaren gogorrenean segurtasun-neurri oinarrizkoenak gabe lan egin behar izan zuten langileak. Oraindik egiteko asko dago hirugarren adinekoen egoitzetan higiene- eta osasun-neurri guztiak bete daitezen.

ESKren ustez ez gaude egoeraren araberako arazo baten aurrean, beraz soluziobidea hirugarren adinekoen egoitzen publifikazioaren esku izan behar da, horiek egiazkoak eta letra guztiekin zerbitzu publikoa izan daitezen eta, horrenbestez, egoiliarren eta langileen duintasuna, segurtasuna eta ongizatea berma dezaten. Ildo horretatik, sindikatuko afiliatu guztiak mobilizazioarekin bat egitera animatzen ditugu. Mobilizazioa irailaren 19an, larunbata, 12: 00etan abiatuko da Bilbon plaza Elpiktikotik eta Zirkularretik, Foru Jauregirako norabidean.

 

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdia babesten dugu, langile klaseak behar dituen pentsioen erreforma exijitzen dugu eta martxoaren 18an Irakurri

Euskal Herriko pentsiodunak: 5 urteko borroka eta lorpenak

Datorren urtarrilaren 16an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren 5. urteurrena ospatzera animatzen zaitugu. Borrokak darrai! Irakurri

Pentsio publikoen aldeko bizikleta martxa

ESK-k Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ekainaren 13tik 25era bitartean Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko dituen 1. bizikleta martxa babesten du. Irakurri

4 urte geroago pentsioak kaleetan defendatzen jarraitzen dugu

Gehiengo sindikalak urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, mobilizazioak hasi zirenetik lau urte betetzen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5