ESK sindikatuak Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza irmoki salatzen du eta beste behin ere giza eskubideak eta legea errespetatu eta bete daitezen exijitzen dugu.

 

Igor Gonzalez Sola preso bilbaino martutene euskal presoa

 

Lehenik eta behin Igorren familia eta lagun guztiei gure elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi diegu baita ere momentu gogor hauetan senide zein lagun espetxeratuak dituztenei, halako berriak izaten direnean hitzak topatzea ez da erreza.

Euskal presoen kasuan Frantziar zein Espainar Estatuak inposaturiko eszepzio legedi penitentziarioen ondorioetariko bat baino ez da Igorren heriotza. Bilbotarrak pasa den martxoan bere zigorraren hiru laurdenak bete zituen honi, gaixo zegoen presoa zela gehitu behar zaio eta, legeak esaten duen bezala kaleratua izan beharren, duela bi hilabete eskas Martuteneko espetxera hurbildu zuten.

 

Eskubide guztiak pertsona guztiontzako

Espetxeak pertsonak akatzen ditu, emozionalki eta fisikoki, baina ezin ditugu egoera hauek “istripuak” bezala ulertu. Ez dira ezustekoak, ez dira istripuak. Egoera hauen arduradun zuzenak badira eta hauek azalpenak eta ardura zor dizkigute, ardura exgitzen dizkiegu, gizarteak ezin du barrote arteko heriotza bat ere ez onartu.

Euskal presoen egoera hainbatetan salatu du ESK sindikatuak eta behar den guztietan egingo dugu, gure sindikatuan oso argi dugu; nahi dugun herria eraikitzeko, merezi dugun bakea eta elkarbizitzarako ezinbestekoa da sufrimenduarekin bukatzea beti esan ohi dugun bezala eskubide guztiak pertsona guztientzako.

 

 

'Bakearen Artisauak' absoluzioa!

Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako Irakurri

ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du

Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon Irakurri

Konponbiderako giltzak

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea Irakurri

ESK-k babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Aitor eta Galderri

Epai hau, neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz anakronikoa da. Irailaren 30ean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6