Yolandaren heriotza bezalakoak administrazioek ezkutatu egiten dutela salatzen dugu. Etxerik gabeko pertsonen errealitatea ez dute ikusi eta erakutsi nahi. Are gehiago, ez dute nahikoa egiten pertsona guztiek behar eta merezi duten arreta jaso dezaten.

 

Protesta por la muerte de Yolanda, persona sin hogar de Vitoria-Gasteiz
Argazkia: Berria

 

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak deitoratu eta salatu egin nahi du Yolanda, Gasteizko 42 urteko bizilaguna, hilik agertu zela pasaden asteazkenean etxerik gabeko pertsonak artatzeko prestatutako Lakuako Frontoian.

 

325 pertsona Araban 2018an

Ekimena osatzen dugun pertsona, gizarte-mugimendu eta sindikatuok bat egiten dugu familiaren eta lagunen minarekin. Izan ere, XXI. mendeko euskal gizarteak ez du oraindik gainditu gizarte-bazterketako egoerarik handienetako eta gogorrenetako bat: kalean bizitzea, etxerik ez izatea. Era berean, gogoratu nahi dugu kalean lo egiten duen jendearen bizi-itxaropena 20 urte txikiagoa dela. Gizarte Zerbitzu eta Gizarte Politiken inguruko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak (SIIS) egindako ikerketa baten arabera, 2018. urtean, Araban, 325 pertsona egoitza-bazterketa egoera larrian zeuden. 133 emakumeak ziren. Hau da, segurtasun, intimitate eta osasun baldintza minimoak betetzen duen ingurune baterako eskubidea ez daukaten 325 pertsona (zenbaketatik at geratzen dira bidean dauden migratzaileak eta errefuxiatuak).

Gasteizko Udalak berak emandako datuen arabera, duela hamar egun baino ez, maiatzaren 8an, 43 pertsonek Lakuako frontoian egiten zuten lo, eta beste 11k Pio Barojako gimnasioan. Hauek guztiak udal-baliabideetan modu egonkorrean artatuak diren ehun pertsonei gehitu behar zaizkie, hala nola CMAS, Aterpe, Casa abierta edo Arquillosen erabiltzaileak direnak hain zuzen ere. Pertsona horiek frontoi edo gimnasioetan sartu aurretik, beste ekintza zentzugabe batean, udaltzainek kalean zeuden pertsonak identifikatu zituzten, ezin baitzuten egun osoa udal-baliabideetan igaro.

 

2.000 pertsona etxerik gabe Euskadin

Baina kalean bizi diren pertsonez gain, badira beste asko etxerik ez duenak: egoitza-zerbitzuren batean bizi direnak edo gutxieneko baldintza gomendagarriak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi direnak. Guztira, Euskadin, XXI. mendean, 2.000 pertsona inguruk ez dute non bizi. Horien artean, ezin ditugu ahaztu Olarizuko udal-etxebizitza abandonatuetan bizi diren ehunetik gora diren bizilagunak, zeinak 20 baino gehiago adingabeak diren eta higiene minimoa mantentzeko ezinbestekoa den ura ere eskuratu ezin dutenak.

Bizi garen sistema sozio ekonomiko honek egiturazko fenomenoa du gizarte-bazterketa, modu larrian eta goranzkoan erreproduzitzen duena. Etxegabetasunak, zehazki, bere horretan jarraitu du azken urteetan, pertsonak baztertu eta ukatu egiten dituen sistemaren bidegabekeriak elikatuta. Horregatik, etxerik ez duten pertsonetan jarri nahi dugu arreta, baina batez ere, etxebizitza eskubidea bermatzen ez duten instituzioen jokabidea da jarri nahi duguna mahai gainean.

 

Ez dago gaitasunik laguntzeko?

Ez al dago gaitasunik gure lurraldean ehun pertsona baino gehixeagori baliabideak emateko, prekarietaterik okerrenean jarrai ez dezaten? Horrela ulertzen al dute Gorka Urtaran jaunak eta Ramiro González jaunak Auzolana?

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenetik, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari eskatzen diegu ahalegin guztiak egin ditzatela gure hirian eta gure probintzian pertsona guztiek etxebizitza izateko duten eskubidea bermatu dezaten. Hala egin genuen ere, joan den azaroaren 15ean, EAJ, PP eta PSEren botoei esker atzera botatako mozioa aurkeztu genuenean Gasteizko Udaleko Osoko Bilkuran. Eta berriro
ere, pertsona guztiei arreta duina eskaintzeko beharrezkoak diren plazak sortzea eta bizitegi-baliabideak martxan jartzea exigitzen dugu.

Era berean, etxerik gabeko pertsonei zuzendutako begirada zabal dezatela eskatzen diegu herritarrei, ikusezin bihur ez ditzatela etxerik gabeko pertsonak. Pertsona gisa aitortzea, herritar gisa, beren eskubideak eta duintasuna aitortzea. Era berean, inoiz gertatu behar ez lukeen eta ikusi nahi ez dugun baina gertatzen ari den egoeraren salaketarekin bat egitea ere eskatzen diogu euskal gizarteari.

 

Administrazioen ixiltasuna

Yolanda hil den egoeran inork ez luke hil behar eta.

Horregatik, lerro hauetatik salatu nahi dugu joan den asteazkenean gertatutakoa bezalako heriotzak ezkutatu egiten dituztela Administrazioek. Egoera tamalgarriaren aurrean itsu lanak egiten duten Administrazioak, alegia, eta pertsona guztiek behar eta merezi duten arreta bermatzen ez dutenak.

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua