Irma Basterra Arabako diputatuaren hitz triunfalistek kezkatzen gaituzte COVID-19ren krisi honetan, Arabako suhiltzaileek bizi izan duten errealitatearekin zerikusirik ez duen koadro bat margotu baitu.

 

Bomberos de Alava y bomberas indignadas con las palabaras de Irma Basterra covid-19 coronavirus
Argazkia: El Correo

 

ESK-Bideratzen talde sindikalaren aldetik gure kezka plazaratu nahi dugu Irma Basterra diputatuaren agerraldiaren harira. Europako larrialdietako zerbitzu guztiak, ezusteko eta aditu gabeko Coronavirusaren krisialdiaren aurrean, harrituta eta gainezka azaldu diren bitartean, gure diputatua triunfalista agertu da langileok bizi izan dugun errealitatearekin bat ez datorren koadroa margotuz.

Suhiltzaileok, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoarekin konfrontazio giro batean murgilduta egon arren, krisialdi egoera honetan ez dugu inongo oztoprik ez eta salaketarik jarri. Ulerkorrak izan gara salbuespeneko egoera honetan, aurre egin behar geniona ez soilik kolektibo, zerbitzu edo erakunde publiko bezala, baizik eta gizarte bezala.

Gure egutegietan aldaketak onartu ditugu, etxera joan gara lan “ez presentziala” eginez dotazioak gutxiengotan utziz kutsadurak ekiditeko, nahiz eta ez jakin ordu horiek nola zenbatuko zizkiguten, zuzendaritzak negoziatzeari uko egin ziolako.

 

Eskatu dugun bakarra segurtasuna izan da

Eskatutako bakarra, Erakundearekin eztabaidatzeko aukera izan duguna, langileak euren funtzioak segurtasun baldintzetan gauzatzea izan da, beraien buruak ez ezik, euren familiak eta herritarrak ez kutsatzeko.

Egia da Zerbitzuak COVID 19-aren aurrean neurriak hartu dituela, baina egia da ere langileok hauek bete zitzaten, gainean egon behar izan dugula. Berez, inguruko suhiltzaile zerbitzu guztiek euren jarduteko eta desinfektatzeko protokoloak ezarrita zituztela, gureak aldarrikatzen genituzten bitartean, zerbitzuko buruak Bizkaiko edo Madrilgo protokoloetan oinarritzen ziren.

Krisialdiaren hasieran langile batzuen sintomatologiaren aurrean Erakundea noraezean ibili zen eta  zalantzazko jarrera erakutsi zuen.

 

Apaltasun falta eta baieztapen zehaztugabeak

Hasierako uneetan ezohiko egoera baten aurrean, izan behar den moduan, ulerkorrak izan gaitezke. Hasiera batean testak eskuratzeko (diputatu andereak espresuki eskatu zituela agerian daukagu) ezintasunarekin ulerkorrak izan gaitezke ere. Ezin duguna ulertu bere agerraldian herritarren aurrean izandako umiltasun falta da.

Egoera guztiz ez ohikoa zela onartuz eta langileok ez garela kexatu, orain publikoki harrokeriaz azaltzea eman ez den kudeaketaz harritzen gaitu:

  • Une oro maskaretan “stock” izan dela baieztatzen du, baina langile askok bizitako errealitatea zeharo ezberdina da. Askok erabilera bakarreko maskarak berrerabili behar izan ditugu, eskatutako babes gutxiagorekin kutsatuak ez izateko eta ez kutsatzeko, sei aldiraino.

  • Ez zipriztintzeko ia 200 norbanako jantziez hitz egiten du, baina obrako ur jantziak direla ez du zehazten, agente biologikoen aurrean babesik gabekoak eta beste suhiltzaile zerbitzuek ez dituztenak erabili, babes maila altuagoko jantziak erabili dituztelako. Jantzi hauek eraikin barruko zonaldetan baieztatutako kasu poitiboekin ez ziren inoiz erabili behar izan, baina hau ez da gertatu, soilik kutsatutako pertsonen logeletan ez sartzearen agindua jaso genuen. Beste gune guztiak babes desegokiarekin garbitzen genituela, erabilera bakarreko jantzien stock-a konfinamenduaren lehenengo astean amaitzen zela ikusten genuen bitartean.

  • Langileei igorritako informazioa oso eskasa izan da, eta guardiako buruari gure kezkak azaltzean, egun bakoitzean ekiteko modu ezberdinekin topatzen ginen, ezeztatuz, zenbaitetan, Erakunde berak garatutako protokoloak.

 

Koordinazio falta

Desinfektatzeko garaian udalerriekin, koadrillekin eta beste entitateekin izandako koordinazioa, Basterra andrea, ez da aipatzen duen bezain eraginkorra, askotan aurretik beste zerbitzu publikoak garbitzen egondako leku berdinak fumigatu baititugu, herrietako biztanle harrituen esanetan. Espero ez gintuzten egoitzetan, edo beste momentu batean joatekoak ginela uste zutenean, bertaratu gara ere, honek agureekin lan egiteko suposatzen dituen arazo logistiko guztiekin, aipatutako eraikin hauen komuneko guneetan lan egiteko. Desinfekzio ugari egin ditugu ondo zehazten duen bezala, horrenbeste egin ditugu, Zerbitzuak, ibilgailuak ia berrikusi gabe, lasterren ateratzeko estutzen gintuela, gure presentzia ikus zedin, operatiboa baztertuz.

Argitu nahiko genuke, desinfekzioez hitz egiterakoan, kanpoko espazioak ez ezik, positiboak eta hildakoak izan dituzten egoitza askoren barrualdeko guneak desinfektatu ditugula, honek dakarren bistako arriskuarekin. Datu hau kontutan hartuta, parte hartu duen pertsonala ez zen izango arrisku baxukoa, zuk iradoki bezala, barrualdeko interbentzioa litzateke, kutsatua egoteko arriskuarekin. Guardia buruak aginduta, lan hauek egunero egin dira, guardiako estadilloetan eta zerbitzuko interbentzio parteetan jasotzen den bezala, honek tentsio handia suposatu du, lan egin behar zuen langilegoak arriskuaren aurrean jantzi egokiak erabili ahal izateko, hauek gutxi eta merkatuan eskuratzeko zailak baitziren.

 

Inbertsio gehiago norbera babesteko ekipamenduetan

Desinfektatzeko ozono makina garestien erostea goraipatzen dute, baina ersoketa hau ez da testuinguratzen. Ez du aipatzen proba zientifikoek soilik bakterien kontra eranginkorrak direla diotela, eta ez dago proba zientifiko bat bera ere Coronavirusaren aurka eraginkorra denik baieztatu dezakeena. Are gehiago, gaur egun, instituzio ofizialak honen erabileraren arriskuaz ohartaratzen ari dira, eta langileen osasunarengan ze nolako ondorioak izan ditzakeen gas honen erabilera ez da behar bezala ikertu. Agian EPI egokietan zentratu eta inbertitu behar zen, maskarak, guztiz desegin arte erabili behar izan direnak. Diputatuak ondo dioen bezala araua betetzen ez zuen maskara txinatar sorta baztertu zen, baina hauetako hainbat maskara erabili ziren, III kategoriakoak, zorrotzena bere ziurtapenean, eta ez dira EPI akastun hau erabili zuten langileak kontrolatu.

Gaixotasunaren berragertze baten aurrean diputatu andereak dio EPI bilketa ari dela egiten, jarrera proaktiboa erakutsiz. Neurri hau oso positibo baloratzen dugu, baina aurretik egin behar zuen. Gogoratuko diogu, krisialdi honen hasieran 36 langileko parkeetan 6 maskara zeudela. Elementu honek ohiko erabilera du, ia egunerokoa, baso suteentzako, ibilgailuen azterketetan... Ohiko material suntsikor bilketa nahikoa egon beharko luke, beste suhiltzaile zerbitzuetan duten modukoa. Krisialdia hasi zen aste berean, Arabako Biltzar Nagusietan izan ez genuen agerraldian, diputatuari hurrengoa  esan behar genion: Erakundeak egokita duen aurrekontua izanda, ezertaz ez dago.

 

Positiboak

Aipatutakoa kontutan hartuta, esposizio baxuko probabilitatea duen kolektibo bezala ezin gaituzte kalifikatu. Martxoaren 21etik maiatzaren 6ra bitartean, 46 egunetan, 180 artetik probak 22 langileei egin zaiela aipatzen da, eta horiek ez dira harro azaltzeko datuak, are gutxiago, dioen bezala, positiboak egonda. Beste zerbitzuetan, positibo bat agertzean, bere txandako kide guztiek segituan hurrengo guardia aurretik proba egin behar dute, bestela lankideak, senideak edo babestu beharreko hiritarrak kutsatuak izan daitezke.

Suhiltzaile kolektiboa egiten ari garen goraipatzeko lanaz horren harro sentitzen bada , eta Arabar suhiltzaile zein herritarren segurtasunarekin hain arduratuta egonda, Biltzar Nagusietan ahal bezain laister hartuak izatea eskatuko genioke, gure agerraldia gogoratuz eta zure taldeari hitzordua emateko eskatuz.

 

Zerbitzua hobetu

Hilabete batzuk direla, departamentuaren ardura hartu zenuenean, zerbitzu honetako langileen bi ordezkarien kontra zabaldutako espedienteen berri izango duzulakoan eta  gugan horren estima ona izanda, modu egokienean ebazteko eskuhartzea eskatzen dizugu ere.

Bukatzeko, Arabako suhiltzaileok Basterra andereari bere hitz onak eskertu nahi dizkiogu eta animatu nahiko genioke, hobetze bidean, krisialdi honetatik ikas dezagun. Aldi berean, animatu nahi dugu apaltasunez larrialdi zeribitzu honi garrantzia emanez, Euskadiko beste zerbitzuen parean egoteko, bere hitzaldian behin eta berriz aipatu bezala, lan taldearen aldetik kemena, esfortsua eta lana ez direlako falta.

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua