Bi lankide kaleratu dituzte errealitatearekin bat ez datozen arrazoiak argudiatuta. Enpresak ez zuen ondo hartu martxoaren 27ko "haserre eguna", non Covid-19ari buruzko segurtasun-neurriak eskatzen genituen.
ESK sindikatutik, apirilaren 29an, Tauxme SA enpresan izandako bi kaleratzeak salatu nahi ditu. Enpresak modu guztiz arbitrarioan bidali ditu kalera gure bi lankide, bat arrazoi teknikoak argudiatuz eta bestea errendimendua jaisteagatik.
Argi daukaguna da kaleratze horiek ez datozela bat errealitatearekin, nahi izan duten gauza bakarra bidegabe bi langile kalera botatzea izan da, horietako bat gainera ELAko ordezkari sindikala; gaur beraiek izan dira, baina bihar gutako edozein izan gintezke.
'Haserre eguna'
Ezin dugu ahaztu joan den martxoaren 27an, ESK, ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek sustatutako "haserre eguna"-ren ondoren, enpresarekiko harremana tenkatu egin dela. Ekitaldi horretan, Covid-19ari buruzko segurtasun-neurriak betetzeko eskatzen genien enpresei.
Otzanak eta esanekoak nahi gaituzte, eta hori ez da izango, eskubideak ditugu eta hemen aldarrikatzen ditugu, ez ditugu onartuko xantaia horiek, helburu bakarra baitute: langileak kikiltzea enpresak gure eskubideak urratu ditzan.
Itzuleragatik
Hori dela eta, maiatzaren 12tik aurrera 9:45ean, kalera irtengo gara gure lankideak lanera itzultzea eskatzeko.
Ez dugu kaleratzerik onartuko!
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24