EAEko eta Nafarroako gobernuei baita enpresei ere exijitzen diegu hibernazio ekonomikoa amaitzeak COVID19-ak langileengan eta herritarrengan izan duen eraginari buruzko gardentasun eta informazioa.
Gaur, apirilaren 27an, 'Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Egunaren' atarian, 14 egun bete dira Madrilgo gobernuak ekonomia hibernatzeko ezarritako epea amaitu zenetik.
Jarduerara itzuliko zela iragarri zenean, ESK sindikatuak adierazi zuen jarduera eteteak ez zuela inolako loturarik pairatzen zen osasun-egoerarekin. Ekonomia eta enpresa sektoreen presioei amore emanez ehunka mila pertsona itzuli ziren lanera funtsezkoak ez diren sektoreetan, Gasteizko eta Iruñeko gobernuak izan ziren itzulera honen babesle nagusiak.
Denok dakigu epidemiaren hedapenari buruzko datuek 14 egun inguruko atzerapenarekin islatzen dutela errealitatea. Hau da, pandemiak gure artean duen eraginari buruzko gaurko datuek hibernazio ekonomikoaren eragina islatzen dute. Datu horiek erakusten dute hibernazioa eraginkorra izan zela.
Apirilaren 13an funtsezkoak ez diren sektoreetan ekoizpen-jarduerari modu orokorrean berrekin zitzaionetik, arazo asko aurkitu ditugu lantokietan osasun zein prebentzio agintariek gomendatzen dituzten segurtasun eta higiene neurriak betetzeari dagokionez; gainera, askotan, babes-materiala eskura jartzea eskasa edo hutsa izan da.
Gardentasuna
Horregatik guztiagatik, ESK sindikatuak hibernazio ekonomikoa amaitzeak COVID19-ak langileengan eta herritarrengan izan duen eraginari buruzko gardentasun eta informazioa eskatzen die EAEko eta Nafarroako gobernuei.
Zehazki, bihar, apirilaren 28an, 'Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna', Osalan -Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean eta INSL-Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan azterketa eta informazio eskaerak erregistratuko ditugu, bi helbururekin:
- Berehala argitara ematea COVID19-rekin zerikusia duten gorabehera guztiak, enpresetan eta sektore publikoan hibernazioa amaitu eta bi aste hauetan.
- Azterketa sakona egitea, hibernazioa eteteak langileen osasunean izan eragina ebaluatu ahal izateko.
Eskaerak
Bestalde, ESK sindikatuko atal sindikal guztiek informazio-eskaera formal bana erregistratuko dute presentzia dugun enpresa guztietan, pandemiak langileen osasunean duen eragina zehatz-mehatz ezagutzeko.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24