Euskal Herriko Karta Sozialak eraldaketa sozialaren 10 baldintzak bultzatuko ditu hurrengo asteetan, konfinamenduaren gainetik.

 

 

Bizitzak kapitalismoa gailenduko du

Salbuespen egoeran dago Euskal Herria COVID-19 birusaren ondorioz, konfinamenduan. Osasun krisia, askotan aipatu dugun sistemaren krisiaren erdian eman da eta nola ez, krisi guztietan bezala, sistema kapitalista, heteropatriarkal natura suntsitzaile eta arrazistaren kudeatzaileek langileon bizkarrera bota nahi izango dituzte egoeraren ondorioak.

Koronabirusak ez du krisia sortu, krisia lehenagotik zetorren, alarma egoeran hartu diren neurriek are eta ikusgarriago egin dute gehiengoaren kontra eta gutxiengo baten aldeko logikan oinarritzen den sistema honek ez duela funtzionatzen. Sistema kapitalista da bizitza eta kapitalaren arteko krisia areagotzen duena. Beraz, garaia da momentuko egoerari aurre egiteko neurriez gain, zaintzak eta bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema berri bat eraikitzeko.

 

Ardura kolektiboa

Erantzukizun eta ardura kolektiboak behar-beharrezkoak ditugu une hauetan eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta (EHESK) osatzen dugun sindikatu eta eragile sozialak prest gaude. Baina argi daukagu koronabirusak eta honi aurre egiteko neurriek sorturiko salbuespen egoerak sortutako beharrei erantzutearen azken erantzukizun politikoa Gobernuena dela.

Duela hiru hilabete eskas, milaka izan ginen Pentsio, Lan eta Bizitza duinaren alde Urtarrilaren 30ean Greba Orokorrera batu ginen langile eta herri sektoreak. Greba ofentsiboa zela esan genuen: murrizketa zehatzei erantzun baino, bizitza erdigunean jarri, prekarizazio prozesuari aurre egin eta aldaketa sozialerako burujabetzan urratsak emateko greba bezala kokatu genuen.

Gauzak horrela, egun Euskal Herrian koronabirusak sortutako testuingurua kezkaz bizi dugu. Kezkaz, lehenik langile eta oro har herritarron osasuna delako kolokan dagoena epe laburrean eta kezkaz, epe ertainean osasun krisiaren testuingurua baliatuz, elite ekonomiko eta politikoen eraso berri baten aurrean kokatu gaitzakeelako. Egungo eredu sozialak aldaketa sakonak behar ditu eta EHESK-tik horren aldeko bidea aldarrikatu eta egiteko prest agertzen gara.

 

Eraldaketa sozial sakona

Zentzu horretan, eraldaketa sozial sakon eta iraunkor baterako kanpaina abiatuko dugu, Euskal Herria konfinamendu egoeran egon arren. Zehazki, 10 dira zabalduko ditugun lehentasunezko aldarrikapen sozialak. Azken finean, koronabirusen krisialditik aterako gara, baina nola atera? Gure kanpainak ziurtatu nahi du ataka honetan bizitzak kapitalismoa gailenduko duela. Garaia dela momentuko egoerari aurre egiteko neurriez gain zaintzak eta bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema berri bat eraikitzeko.

Langile eta oro har herritarron osasuna delako kolokan dagoena epe laburrean, baina epe ertainean osasun krisiaren testuingurua baliatuz, elite ekonomiko eta politikoen eraso berri baten aurrean kokatu gaitzakeelako. Ez gaude prest egungo testuingurua baliatuta logika neoliberalean sakonduko duten neurriak onartzeko eta zentzu honetan Instituzioak interpelatzen ditugu langile eta gehiengo sozialaren aldeko politika eta neurriak hartu ditzatela.

 

Kanpaina

Gauzak horrela, datozen asteetan dinamika hau abiatu dugu.

  1. Zerbitzu publikoak garatu - osasun sistema publikoa indartu.



  2. Egoera prekarioenetan dauden kolektiboak babesteko neurri eraginkorrak.



  3. Oinarrizko eskubideak bermatzeko neurri zehatzak.



  4. Zaintza lanak aitortu eta bermatu.



  5. Indarkeria matxistari aurre egiteko premiazko neurriak.

  6. Lanpostueen defentsa.

  7. Informazio eskubidea bermatu.

  8. Krisiaren eragina ez dezagun langileok ordaindu.

  9. Lurraldetutako ekonomia sareak babesteko neurriak.

  10. Burujabetza bizitza sustengatzeko: eskubide eta askatasunen alde, autoritarismoaren aurka, eredu berria martxan jartzeko.

 

Koronabirusa eta sistemaren krisiaren aurrean Euskal HErriko Eskubide Sozialen Karta bizitza duinen alde!

Bizitza duinaren alde!

 

#EraldaketaSoziala #BizitzaErdigunera

 

Orria deskargatu

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24