Espainiako ministroak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak prebarikazio-delitu bat egin ahal izan dute 10/2020 Errege Lege Dekretuak barne hartzen ez dituen interpretazio-oharrak sinatzean eta jarduerak zabaltzean.

 

 

ESK sindikatuak, pasada astean aurreratu zuen bezala, gaurkoan salaketa jarri du Espainar Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Industria Ministra den Maria Reyes Maroto Illeraren kontra eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburua den Arantza Tapia Otaegiren kontra.

Martxoaren 29an Espainiar Gobernuak 10/2020 Lege-Dekretua argitaratu zuen. Bertan baimen berreskuragarriaren berri ematen zen zeinek hainbat jarduerei eragiten zuen. Jarduera hauek, hala beharrez mantendu beharreko ezinbestekoak eta ez ezinbestekoen artean bereizten dira. Azken hauei eragiten dio soilik baimen berreskuragarriak.

Dekretuak bere 5.artikuluan aipatzen du jarduera hauen inguruko aldaketak zein zehaztasunak, Espainiar Osasun Ministroari dagokio.

Hala ere, EAJren haserrealdia eta partidu honek egindako komunikabide publikoen erabilpen lotsagarria eta gero, Reyes Maroto Ministroak ,Industria Atalari zegokion Dekretuareren ezarpenaren inguruko interpretazio-nota bat argitaratu zuen. Era berean, Arantxa Tapiak, martxoaren 31ean bestelako dokumentu bat sinatu zuen 10/2020 dekretua interpretatuz. Batak zein besteak ez zuten nahikorik izan ez zegokien interpretazio horiekin eta bertan behera geratu beharreko jarduerak gehitu zituzten beharrezkoak balira bezala. Espainiar Ministroak inportazio-esportazio jarduerei buruz aritu zen, nazio arteko konpromisoak aipatuz ere, jarduera hauek Dekretuak bildu ez arren. Eusko Jaurlaritzako Sailburuak bestetik, enpresetan izan beharreko ezin besteko jarduera minimoa oso modu “zabalean” garatzen du berak sinaturiko ohar batean.

 

Prebarikazio delitua

ESK sindikatuaren ustetan bi agintari hauen erabakiak prebarikazioa izan zitekeen, Dekretu berak zehazten baituelako nori dagokion beharrezko aldaketa horiek.

Bestetik sindikatuak onartezin eta ganorabakotzat jotzen du, bizitzen ari garen osasun krisialdiari kasu eginez, momentu honetan dagoen babes neurrien faltarekin, milaka langileak arrisku larrian jartzea, hauek beharrezkoak ez diren lanak egitera behartuz interes ekonomiko hutsen mesedetan. Hiritarren osasuna edozein interes ekonomikoaren gainetik dago. Horregatik ESK-k  erabaki hauek gizartearen eta kontrako atentatua oro har eta zehazki  lan egin gabe etxean geratu beharreko pertsonen integritate fisikoaren kontrakoak izan daitezkeela uste du.

Azkenik administrazio ezberdinei gogoratu nahi diegu eta batez ere Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari gure bizitzak haien onura ekonomikoak baino askoz gehiago balio dutela eta gure sindikatuak halako jarrera salatzen jarraituko duela. Lotsagabe iruditzen zaigu Arantxa Tapiaren jarrera, elkarrizketa batean aitortu zuenez kutsatua ez izateko balkoira  gure osasun langileak txalokatzera ere ateratzeko ez da gai baina aldi berean milaka langile behartzen ditu lanera joaten haien osasuna eta bizitza arriskuan jarriz gutxi batzuk poltsikoak bete ditzaten. Pertsonak interes ekonomikoen aurretik jartzeko ordua da, bizitza erdigunean jartzeko garaia heldu zaigu.

 

Denuncia Maroto y Tapia Decreto coronavirus covid-19

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24