Agintari biek atzoko egunean harturiko erabakiak herritar guztien osasunaren kontrako atentatu larria dira, horretaz gain prebarikazio delituaren zantzuak ikusten dizkiegu.
Iragan igandean 10/2020 Dekretua argitaratu ondoren, oso nabarmena izan zen EAJ eta Confebask-en urduritasuna. Ez zitzaien onargarria iruditu pertsonen bizitza eta osasuna lehenestea, euskal enpresa industrial handien irabazien gainetik. Horixe izan zen EITBk zuzendutako brunete mediatikoaren unea, Koldo Mediavillaren agindupean, behinola neurritsu izandako Josu Erkorekaren zakarkeriekin eta beti neurritsu den Arantxa Tapiaren irribarre beldurgarria lagun.
Jarrera horrek, ordea, ez zuen asko iraun. Izan ere, 24 ordu eskasetan esaten digute (EITB dixit) EAJk lortu egin duela Industria Ministerioak jarduera ekonomiko jakin batzuk salbuestea baimen berreskuragarria aplikatzetik, eta, hori ikusirik, EAJk aizkora ezkutatu duela eta Pedro Sanchezekin bakearen pipa erreko duela.
Hainbesteko presa, zakarkeria eta gutxi gorabeherako mehatxuen ondorioz, eta lagunen diru-zorroak txikitzeko arriskuaren beldurrez, zenbait erabaki hartu dituzte Reyes Maroto Industria ministroak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak, eta, gure ustez, erabaki horiek ez dute legea betetzen.
140/2020 Dekretuaren 5. artikulua
140/2020 Dekretuaren 5. artikuluak argi eta garbi dio Osasun ministroa dela, dagozkion aginduen bidez, ordaindutako baimenak eragindako jarduerak aldatu edo zehaztu ahalko dituena.
Hori hain argia izanik, geure buruari galdetzen diogu nola litekeen Nieves Marotok 10/2020 Dekretuaren aplikazioari buruzko interpretazio-ohar bat sinatzea sektore industrialarentzat. Era berean, ba al daki Arantxa Tapiak ez dagokiola berari horri buruzko interpretazio-dokumentu bat egitea, martxoaren 31n sinatu zuena bezalakoa?
Osasunaren kontrako atentatua
Gure ustez, bi ekintza horiek herritar guztien osasunaren kontrako atentatu larria dira; izan ere, de facto eragin dute enpresa industrial askok beren jarduera berreskuratzea. Gainera, guztiz jarrera arduragabea da, egoera honek segurtasun juridikorik eza dakarrelako langile zein enpresentzako.
Horrez gain, bi agintariek prebarikazio delitu bana egin dutela uste dugu. Hori dela eta, gure zerbitzu juridikoak beharrezko jarduketak jartzea aztertzen ari dira dagoeneko.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24