Telelaguntzak ez du langileon segurtasuna bermatzen. Gasteizko Udalak ez du COVID-19ko krisi honetan langileokin kontatzen.

 

 

Gasteizko Udala

Gasteizko Udaleko ESK-ko atal sindikalak publikoki salatu du Udalak inposizioaren eta aldebakartasunaren bidea aukeratzen duela 10/2020 Errege Dekretua aplikatzeko.
Joan den ostiralean, hilak 27, ESK-ko atal sindikalak, ELA eta LABekoekin batera, gure haserrea erakutsi genuen, Udalean eta enpresetan bizitza mantentzeko funtsezkoak ez diren jarduerak geldiaraztea eskatzeko, COVID-19ko pandemiaren hedapena geldiarazteko neurri guztiz beharrezko gisa.

Larunbatean, Espainiako Gobernuko presidenteak geldialdia iragarri zuen, eta igandean, 10/2020 Errege Dekretua argitaratu zen, geldialdia, salbuespenak eta baimen ordaindu berreskuragarria arautzen zituena.

Gasteizko Udalak igande gauera arte itxaron zuen bere langileei astelehenean bertan lanpostura joan behar zuen ala ez helarazten hasteko, ziurgabetasun eta haserre handia sortuz. Atzo, astelehena, langile batzordeari bilera batera deitu zion alkatetzan, oinarrizko zerbitzuei buruzko erabakiak azaltzeko.

ESKtik salatu nahi dugu, beste behin ere, Udalak alde bakarrez eta atal sindikalei galdetu gabe jarduten duela lan arloan hartzen dituen erabakiekin. Hau ez da berria, sindikatuek parte hartzeko aukera errealik gabeko bilera informatiboen dinamika araua delako Udal honetan.

Dinamika horren ondorioz, askotan, zerbitzuetako arduradunek lan-arloko erabakiei buruz informazioa ematen dizkiete langileei, aldez aurretik batzordearekin negoziatu edo jakinarazi gabe. Informatzen gaituzte hainbat zerbitzuetako arduradunek baimen ordaindu berreskuragarriaren orduak nola itzultzea planteatzen ari direla langileei, Udalak Langile Batzordearekin dekretuak ezartzen duen kontsulta-aldia ireki gabe. Sindikatuen parte-hartzeari etengabe egiten zaion mespretxua onartezina da.

ESK-ko atal sindikalak bi gauza garrantzitsuak esan nahi ditu:

  • Funtsezko lanak egiten dituzten pertsona guztiek dagozkien norbera babesteko ekipamenduak eta jarduteko agindu argiak izan behar dituzte, beraien eta zerbitzu publikoen erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
  • Udaleko langileak udalaren esku daude beharrezkoak diren funtsezko zereginak betetzeko, eta, beraz, uste dugu ez dela logikoa ordu bakar bat ere itzultzeko eskatzea. Funtsezkoak ez diren jarduerak geldiaraztea erantzukizun eta osasun publikoko kontu bat da, eta horren kostua ez dute langileak ordaindu behar.

Gainera, eta besteak beste, atzo helarazitako zenbait erabakirekin gure harridura eta desadostasuna erakutsi nahi dugu:

  • Telelana bertan behera uztea erabat ulertezina da, dekretuaren zentzuaren aurka doa, eta ez du ezer ekartzen pandemiaren hedapena gelditzeko.
  • Berdintasuneko, eta bizikidetza eta aniztasunako zerbitzuak duten garrantziagatik alkatetzapean daude, baina funtsezkoak ez direla erabaki du udalak, konfinamendu-egoera batean, non bi zerbitzuen gomendioak eta lana, gure ustez, ezinbestekoak direla.
  • Beharrezkoa da argi eta garbi zehaztea zein diren funtsezko mantentze-zerbitzuak, gure ustez, larrialdiei erantzutea eta bizitza mantentzeko funtsezko lanak egiten diren eraikinei arreta ematea. Funtsezkoak ez diren lanak egitearen aurka gaude erabat, dekretuak adierazten duen bezala, langile bakar batek ere ez baitu kutsatzeko beharrik gabeko arriskurik hartu behar.

Era berean, adierazi nahi dugu funtsezko mantentze-lanak udal-langileek egin behar dituztela, kontrata pribatuen esku uztea saihestuz. Krisi hau ezin da aitzakia izan zerbitzu publikoak, inoiz baino beharrezkoagoak direnak, pribatizazioan jarraitzeko.

Udalak lan harremanetan inposizioa eta aldebakartasuna alde batera uzteko unea da.


 

Telelaguntza

ESK sindikatuko sail sindikalak EAEko Telelaguntza zerbitzuko jarduera bertan behera uzteko eskaera egin du, gutxieneko lan-baldintza seguruak ziurtatu arte. Enpresak ezetsi ondoren, Lan-Ikuskaritzan salateka erregistratu da.

Herritarroei jakinarazten dizuegu Tunstall Televida – GSR – IMQ ABEEk kudeatuatutako Eusko Jaurlaritzaren Telelaguntza Zerbitzu Publikoko langileon egoera.

Osasun-alarmaren egoera aitortu zenetik, gure zerbitzua komunikabideetan etengabe aipatzen dela ikusi dugu, baina, ez da aipatzen zer baldintzatan lan egin behar dugun, zerbitzu barruan deklaratutako kasu positiboekin jadanik, ez dira hartu behar adina prebentzio eta segurtasun neurriak.

Enpresa, Eusko Jaurlaritzaren isiltasunarekin, tematuta dago kosta ahala kosta zerbitzua ematen jarraitzera, gure segurtasuna kontutan izan gabe, funtsezko zerbitzu gisa aitorpenean tiraka. Baina denak ez du balio.

Orain, ahalik eta babes handiena behar dugu, erabiltzaileei arreta ematen jarraitu ahal izateko, eta ez etengabeko kanpaina mediatiko barnean, enpresaren aldetik, zerbitzuaren kudeaketa okerra justifikatzeko. Arreta handiz zaindu behar ditugu adineko eta mendekotasuna duten pertsonak, osasun-agintariek zehaztutako konfinamenduari zuzen jarraituz euren etxeetan, eta ez ditugu beharrezkoa ez den arrisku baten eraginpean jarri behar.

Zerbitzua mantentzeaz arduratzen gara, baina hau ezin da edozein preziotan egin. Hori dela eta, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak premiaz zehaztu behar du zein den zerbitzuak eskatzen duen gutxieneko laguntza jarduera eta zenbat langile izan behar duen. Erabaki horiek enpresa pribatu baten eskuetan uztea, bere interesak soilik bilatzen dituena, egungo egoeretan, beste edozein unetan bezala, guztiz irrazionala da; pertsonak laguntzen ditugula, ez ahaztu.

Gertaeren larritasuna dela eta, sail sindikala gisa, jarduera bertan behera uzteko eskaera egin genuen, gutxieneko lan-baldintza seguruak ziurtatu arte. Enpresak ezetsi ondoren, Lan-Ikuskaritzan salatu egin dugu.

Behar den garaian, lan egitera behartzen gaituzten baldintzen ondoriozko erantzukizunak argitu beharko dira. Orain ordea, ez dugu komunikabideetan hainbeste erakusketa hutsaren beharrik.


 

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24