Bazterkeria eta pobrezia-egoera salatzen dugu, larrialdi soziosanitarioko egoera honetan zerbitzu-arreta eta gizarte-baliabiderik ezak larriagotu egiten baitute. Gure auzoetako poliziaren gehiegikeria eta giza eskubideen urraketak salatzen ditugu.

 

 

Duela hamarkada askotatik hona etengabe salatzen ari gara pobrezia-egoera, gizarte-eskubideen urraketak eta gure auzoek pairatzen duten abandonu instituzionala. Une honetan, COVID 19ren krisiarekin, pobretze eta bazterketa sozialeko prozesuak larriagotzen ari dira.

 

Pobretuak eta babesgabeak

Gizarte-larrialdi handi honen ondorio latzak nabariak dira gizarte-zerbitzuek artatzen ari ez direnak (asko eta asko isilduak). Kezka eta larritasun handia sentitzen dugu beren etxebizitzetan bakarrik dauden adineko askorengatik; pobrezia-egoeran dauden familiengatik, oinarrizko elikadura ziurtatu ezinean; lanik gabe geratu direnengatik (are larriago, izkutuko ekonomian ari direnengatik), osasun edo prekarietate eta segurtasunik gabeko baldintzetan lan egitera behartutakoengatik; beren seme-alabak artatu ezinean familia-kargak dituzten emakumeengatik; etxeak garbitzera eta familia boteretsuagoak artatzera joateko goizegi doazelako; beren erasotzaileekin estuki bizi ari diren emakumeengatik; dozenaka pertsona etxebizitza txikietan bizi direnengatik; alokairuari edo argiaren ordainagiriari aurre egin ezin dietenengatik; estigmatizatzen ari diren etxegabeengatik, kaleetan zehar ibiltzen direlako kalea baino ez dutenean;… Beraz, asko eta asko egoera honen ondorio latzenak sofritzen ari direnak.

Ez da egia pandemia honek pertsona eta auzo aberatsei berdin eragiten dienik: ez, ez da horrela. Beste behin ere, gizartetik kanporatuak izan diren pertsonak eta auzoak dira gizarte eta osasun-gaixotasun hau indar handiagoz jasaten dutenak, eta, beldur gara, horiek izango dute zailtasun gehien iritsiko den etorkizun ilunean. Egoera honen aurrean, erakunde publikoen aldetik baliabide eta arreta falta, deskoordinazioa eta planifikazio eza nabarmena da. Eta berriz diogu, orokorrean egoera zaila bada, populazioaren sektore pobretu eta babesgabetuei egiten die kalte handiena.

 

Polizien abusuak

Hori gutxi balitz, itxialdi-neurriak hasi zirenetik, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak gure kaleak militarizatu dituzte, beldurra eta tentsioa sortuz, eta Bilboko beste alde askotan ez bezala, hemen irudi tamalgarriak eskaini ari dira. Berriro ere, gure auzoak, estigmatizatuak izan arren, arriskutsuenak omen dira, eta haien populazioa, erruduna, kontrolatu eta beldurtu beharrekoa.

Hala, aginte-abusu nabarmenak gertatzen ari dira polizien aldetik, miaketak eta atxiloketa indiskriminatuak, askotan modu arrazistan egindakoak, tratu txarrak eta pertsonekiko mespretxua agerraraziz, kalean bertan edo balkoietatik ekintza horiek gaitzesten dituzten bizilagunei mehatxu eginez...

Izan ere, gaurko egunean, igandea, hilak 29, San Frantzisko kalean, Ertzaintzako hainbat dotaziok bi pertsonari tratu txarrak eman dizkiete eta atxilotu egin dituzte, horretarako inolako arrazoirik gabe. Bizilagunek gogor gaitzetsi dute ertzainen jokabidea euren balkoietatik, eta hauek kamerekin grabatzen aritu dira, jarrera mehatxagarri eta txuleskoan. Irudiak sare sozialetan ikusi ahal izan ditugu, ikestea besterik ez dago. Baina zoritxarrez, ez da hori izan egunotan bizi izan dugun gehiegikeria bakarra.

 

Abusuak salatzen ditugu

Auzo hauetako bizilagunok ez dugu onetsiko poliziek horrela jokatzea: bizilagunei abusuak eginez eta gaizki tratatuz, eta are gutxiago, babesgabetasun eta zaurgarritasun handiagoko egoeran aurkitzen direnekin horrela jokatzea. Ez dugu onartuko ez arrazismoa, ez klasismoa, ezta matxismo instituzionala, poliziala edota soziala ere.

Egoera hauek salatzen jarraituko dugu, abusuak pairatzen dituzten auzokideen ondoan egongo gara gure babesa eskainiz. Ez gara isilik geratuko eta desobedientziari ekingo diogu beharrezkoa baldin bada agindu polizialak gehizkoak direnean eta jendeari tratu txarrak ematen badizkiote giza-eskubideen urratuz.

Geure auzo-komunitatea zaintzen jarraituko dugu, San Frantzisko auzoko Elkartasun Sareak gaitasun eredugarriarekin egiten duen bezala (hiriko auzo gehienetan autokudeatutako gainerako sareek bezala). Sare horrek dozenaka pertsona biltzen ditu bere auzoaren alde edozein lan egiteko prest, edo atariz atari antolatu diren auzokideak inor bakarrik egon ez dadin; edo denda txikien kasuan, ezer ez dutenei janaria musutruk ematen. Giza sareak, solidarioak, politikoak,… murrizketa sozialek eta abandonu instituzionalak pairatzen duten tokietara iristen direnak.

 

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua