10/2020 dekretuari buruzko galde-erantzunak, zeinak nahitaezko ordaindutako baimen berreskuragarria sortzen duen.

 

laburpena RDL 10-2020 derrigorrezko baimena ordainduta berreskuratzekoa COVID-19

 

Zer da ordaindutako baimen berreskuragarria?

obernuaren aginduz, enpresa guztiak behartzen dira, beste puntu batzuetan zehazten diren salbuespenekin, langile guztiei ordaindutako baimena ematera.
Hau da, eten egingo da lanera joateko betebeharra, eta ohiko lana eginez gero egokituko litzaizkiekeen soldata-ordainsariak jasotzeko eskubideari eutsiko zaio.
Baimen hori berreskuragarria da; hau da, enpresari ordu horiek itzuli beharko dizkiogu.

 

Nori aplikatzen zaio?

Dekretua berdin aplikatuko zaie sektore publikoko zein pribatuko besteren konturako langile guztiei, honako hauei IZAN EZIK:

  • Martxoaren 14ko 463/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez jarduera eten zuten enpresetako langileak. Hau da, martxoaren 16tik aurrera jarduera eten zutenak.

  • Etxetik telelan bidez lan egin dezaketen langile guztiak.

  • ERTEen eraginpean dauden langile guztiak; dagoeneko tramitatu direnak, aplikatzeko bidean ari direnak edo alarma-egoerak iraun bitartean tramitatzen direnak.

  • 10/2020 Dekretuaren eranskinean jasotako enpresetan edo horien ataletan zerbitzuak ematen dituzten langile guztiak. (Dokumentu honen bukaerako eranskinean zehaztuta daude).

  • Aldi baterako ezintasunagatik, eszedentziengatik edo legez babestutako beste edozein arrazoirengatik kontratua etenda daukazuen langile guztiak.

 

Noiztik eta noiz arte aplikatuko da?

Baimena martxoaren 30etik (astelehena) apirilaren 9ra (osteguna) aplikatuko da, biak barne.

Baimenaren egun eraginkorrak langileen ohiko egutegiaren arabera lanera joan beharko luketenak izango dira.

 

Zer esan nahi du 30a, astelehena, moratoria eguna izateak?

Erremediorik gabeko kalterik eragin gabe jarduera berehala gelditu ezin duten enpresei bakarrik aplikatzen zaie (adibidez: isurketa jarraituak, labeak, produkzio-kate sekuentziatuak, etab.).

Soilik kasu horietan eskaini ahalko dira zerbitzuak hilaren 30ean, astelehenean, jarduerak eranskinean jasota ez badaude.

 

Nola eta noiz berreskuratu behar ditugu orduak?

Berreskuratzeko epea alarma-egoera bukatzen den egunetik 2020ko abenduaren 31 arte izango da.

Berreskuratzeko modua kontsulta-aldi ireki batean negoziatu beharko da, enpresaren eta langileen legezko ordezkaritzaren artean; gehienez 7 eguneko iraupena izango du.

Legezko ordezkaritzarik ez dagoen kasuetan, negoziazio hori enpresaren eta aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboa negoziatzeko legitimazioa duten sindikatuen artean egingo da. Halakorik ezean, hiru langileko batzorde batekin egingo da negoziazioa.

Negoziazioan akordiorik ez badago, enpresak kontsulta-aldia amaitu eta 7 eguneko epean jakinaraziko du azken erabakia.

Edonola ere, berreskurapen horrek honakoa errespetatu beharko du:

  • Legean eta hitzarmen kolektiboan jasotako eguneroko eta asteroko gutxieneko atsedenaldiak.

  • Berreskuratzeko egunak gutxienez 5 egun lehenago jakinarazi beharko zaizkigu (Langileen Estatutuaren 34.2 artikulua).

  • Ezin izango da gainditu aplikatu beharreko urteko gehieneko lanaldia.

  • Errespetatu egin beharko dira bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko eskubideak, legeak nahiz aplikatu beharreko hitzarmenak aitortutakoak. Aurreko kasuetako edozeinetan, langileen ordezkaritza-batzordea eratuta egon beharko da bost eguneko epe luzaezinean.

 

Enpresak deitu ahal nau, eranskinean jasota ez badago ere?

Bai, baina soilik ezinbesteko gutxieneko jarduerari eusteko bada. Gutxienek jarduera hori ohiko asteburu batean edo jaiegunetan edukitakoarekin parekatzen da.

 

Eranskineko zerrenda handitu edo aldatu daiteke?

Bai. Osasun-ministroak ahalmena du dekretu horren eranskinaren zerrenda zehaztu edo zabaltzeko aginduak emateko.

 

Langile publikoa banaiz, eragina du nigan?

Bai. Hala ere, kasu bakoitzean eskumena duen organoak ordaindutako baimen eskuragarri hori gauzatzeko neurriak hartu arte itxaron beharko duzu.

 

Zein pertsona daude ordaindutako baimen horretatik kanpo? 10/2020 Dekretuaren eranskina

  • Martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuaren 10.1, 10.4, 14.4, 16, 17 eta 18. artikuluen babesean garatzen jarraitu behar diren jarduerak egiten dituzten langileak. Dekretu horren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen da, baita agintaritza eskudunak eta agintari eskudun delegatuek onartutako araudiaren babesean ere:

    • Elikadurako txikizkako merkataritza-establezimenduak, edariak, produktuak eta primerako ondasunak, farmaziako, osasuneko establezimenduak, albaitaritzako zentro edo klinikak, optikak eta produktu ortopedikoak, produktu higienikoak, prentsa eta papergintza, automobilgintzarako erregaia, estankoak, teknologia- eta telekomunikazio-ekipoak, konpainiako animalientzako elikagaiak, Internet bidezko merkataritza, telefono bidezko merkataritza edo korrespondentzia, tindata-dendak, ile-apaindegiak eta etxeko ile-apaindegiak eta ile-apainketako jarduera profesionalean jardutea Nolanahi ere, agintaritza eskudunaren iritziz, jarduera hori garatzen ari den baldintzengatik kutsatzeko arriskua eragin dezakeen edozein establezimenduren jarduera eten egingo da.

    • Etxez etxeko ostalaritza-zerbitzuak.

    • Salgaien garraioa lurralde nazional osoan, merkataritzan Internet, telefono edo korrespondentzia bidez erositako produktuen hornidura eta entrega bermatzeko.
    • Aduana-zirkulazioarekin lotutako jarduerak.

    • 8/2011 Legean aurreikusitako funtsezko zerbitzuen operadore kritikoak (informazio gehiago dokumentu honen eranskinean), enpresak eta hornitzaileak, kritikotzat jotzen ez badira ere, funtsezkoak baitira herritarren eta funtsezko zerbitzuen hornidura ziurtatzeko.

  • Merkatuaren hornidura-katean parte hartzen duten jardueretako langileak, baita behar handiko ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko zentroetako funtzionamenduan parte hartzen duten langileak ere, besteak beste elikagaiak, edariak, animalien elikagaiak, higiene-produktuak, sendagaiak, osasun-produktuak edo osasuna babesteko beharrezkoa den beste edozein produktu barne, horiek banatzea ahalbidetuz hasieratik azken helmugara arte.

  • Etxez etxeko entrega-zerbitzuak ematen dituzten ostalaritza eta jatetxe zerbitzuetako langileak.

  • Osasunerako ondasunak, zerbitzuak eta teknologia; osasun-materiala; babes-ekipoak; osasun- eta ospitale-ekipamendua eta osasun-zerbitzuak emateko behar den beste edozein material ekoizteko eta banatzeko katean zerbitzuak ematen dituzten langileak.

  • Manufaktura-industriako ekoizpen-jarduerak mantentzeko ezinbestekoak direnak, eranskin honetan jasotako funtsezko jarduerak behar bezala garatzeko beharrezkoak diren hornidurak, ekipoak eta materialak eskaintzen dituztenak.

  • Alarma-egoera deklaratzen denetik aurrera garatzen jarraitzen diren pertsonen zein salgaien garraio-zerbitzuetako langileak, baita garraio zerbitzu horretarako baliabideen mantentzea ziurtatu behar duten langileak ere, alarma-egoera deklaratu zenetik agintaritza eskudunak eta eskuordetutako agintari eskudunek onartutako araudiaren babesean.

  • Espetxeetan, babes zibilean, itsas salbamenduan, salbamenduan eta suteen prebentzio eta itzalketan, meatzeen segurtasunean eta trafikoan eta bide-segurtasunean zerbitzuak ematen dituzten langileak. Era berean, segurtasun pribatuko enpresetako langileak, hala nola segurtasun-garraioko, alarmen erantzunerako, txandakako edo aldizkako zaintza-zerbitzuetako langileak, eta herritarrei funtsezko zerbitzuak eta hornidura bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-zerbitzuetako langileak.

  • Indar armatuen materiala eta ekipoak mantentzen laguntzen duten langileak.

  • Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetako langileak, baita adinekoak, adingabeak, mendekotasunak dituzten pertsonak edo desgaitasuna duten pertsonak artatzen dituzten langileak; COVID-19ri lotutako enpresetan, I+G+B zentroetan eta zentro bioteknologikoetan lan egiten duten pertsonak; horiei lotutako animalia zentroetako langileak; horiei lotutako instalazioen gutxieneko zerbitzuen mantentzea egiteko eta ikerketa horretarako beharrezkoak diren produktuak hornitzen dituzten enpresak; eta hileta-zerbitzuetako eta horri lotutako jardueretako langileak.

  • Animaliei osasun-arreta emateko zentro, zerbitzu eta establezimenduenak.

  • Prentsako salmenta-puntuetan eta komunikabideetan, edo jabetza publiko zein pribatuko albiste-agentzietan zerbitzuak ematen dituzten langileak, bai eta inprimaketan edo banaketan ere.

  • Finantza-zerbitzuetako enpresetako langileak, banku-, aseguru- eta inbertsio-zerbitzuak barne, ezinbestekoak diren zerbitzuak emateko eta ordainketa-azpiegituren eta finantza-merkatuen berezko jarduerak egiteko.

  • Telekomunikazio, ikus-entzunezko eta funtsezko informatika-zerbitzuen enpresetako langileak, baita horien euskarri diren sare eta instalazioetakoak eta behar bezala funtziona dezaten beharrezkoak diren sektore edo azpisektoreetako langileak ere; bereziki zerbitzu publikoak behar bezala emateko ezinbestekoak diren sektoreetakoak, baita langile publikoen lan ez-presentzialaren funtzionamendurako sektoreetako langileak ere.

  • Genero-indarkeriaren biktimen babesari eta arretari lotutako zerbitzuak ematen dituzten langileak.
  •  Abokatu, prokuradore, gizarte-graduatu, itzultzaile, interprete eta psikologo gisa lan egiten dutenak, eta COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuak eten ez dituen jarduera prozesaletan parte hartzen dutenak, eta, horrela, horrela, Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta arlo horretan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek adostutako funtsezko zerbitzuak betetzen dituztenak, Justiziako estatu-idazkariaren 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean jasotakoak, eta, hala badagokio, erabaki daitezkeen egokitzapenak.

  • Premiazko gaiei buruz lege-bulego eta -aholkularitzetan, administrazio-kudeaketan eta gizarte-graduatuen kudeaketan ari diren langileak; kanpoko zein barneko lan-arriskuen prebentzioari buruzko zerbitzuak ematen dituzten langileak.

  • Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ezarritako funtsezko zerbitzuak betetzeko notariotza eta erregistroetako langileak.

  • Garbiketa- eta mantentze-lanetako eta premiazko matxurak konpontzeko eta zaintzeko zerbitzuak ematen dituzten langileak, baita honako arlo hauetan zerbitzuak ematen dituztenak ere: hondakin arriskutsuen, hiri-hondakin solido arriskutsu zein ez-arriskutsuen eta hondakin-uren bilketa eta tratamendua; deskontaminazio-jarduerak; eta hondakinak kudeatzeko eta azpiproduktuak garraiatu eta kentzeko beste zerbitzuak; edo sektore publikoko edozein erakundetan garatu beharreko halako zerbitzuak.

  • Errefuxiatuen Harrera Zentroetako eta Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentroetako langileak; Migrazioen Estatu Idazkaritzak diruz lagundutako kudeaketa pribatuko erakunde publikoetan lan egiten dutenak, nazioarteko babes eta arreta humanitarioaren esparruan jarduten dutenak.

  • Uraren hornidura, arazketa, eroanbide, edangarritasun eta saneamenduko zerbitzuetako langileak.

  • Eguraldia iragartzeko eta behatzeko meteorologia-zerbitzuak hornitzeko ezinbestekoak zerbitzuetako langileak; eta prozesu operatibo horien mantentze-, zaintza- eta kontrol-prozesuetakoak.

  • Posta-zerbitzu unibertsala emateko Estatuak izendatutako operadoreko langileak; jasotzeko, garraiatzeko, sailkatzeko, banatzeko eta entregatzeko zerbitzuak emateko, posta-zerbitzu unibertsal hori bermatzeko.

  • Osasun-materialaren inportazioan eta horniduran parte hartzen duten sektore edo azpisektoreetako langileak, hala nola logistikan, garraioan, biltegiratzean, aduana-zirkulazioan (transitarioak) eta, oro har, osasun-korridoreetan parte hartzen duten zerbitzu guztietakoak.

  • Internet, telefono edo korrespondentzia bidez erositako produktuak banatzen eta entregatzen lan egiten dutenak.
  • Funtsezkotzat jo diren zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresako langileak. (Adibidez, martxoaren 26ko SND/295/2020 Aginduak eragindako gizarte-zerbitzuetako erakunde guztiak, zeinaren arabera, neurriak hartuko diren COVID-19ak eragindako krisi-egoeraren aurrean, gizarte-zerbitzuen esparruan, giza baliabideei dagokienez).

  • Administrazioak azpikontratatutako jarduerak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 120. artikuluko presazko prozedurari jarraituz, hau da, legean aurreikusitako larrialdi-bidetik.

 

Eranskina: operadore kritikotzat jotzen direnei buruzkoa

8/2011 Legea, apirilaren 28koa, azpiegitura kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituena.

Lege hori 704/2011 Errege Dekretuan garatzen da, maiatzaren 20koan, azpiegitura kritikoak babesteko erregelamendua onartzen duenean.

Bi testuek operadore kritikoen jarduera arautzen dute, eta Azpiegiturak eta Zibersegurtasuna Babesteko Zentro Nazionala (CNPIC) eta Azpiegitura Kritikoen Katalogo Nazionala sortzen dituzte.

Azpiegitura Estrategikoen Katalogo Nazionalean jasotako dokumentazioa (informazio osoa, eguneratua eta kontrastatua da lurralde nazionaleko azpiegitura estrategiko guztiei buruz, kokapenari, titulartasunari, ematen duten zerbitzuari, behar duten segurtasun-mailari eta abarri buruz) sekretutzat joko da, katalogo horretako informazioak segurtasun nazionalerako duen sentsibilitate handia dela eta.

3.500 instalazio eta azpiegitura sentikor baino gehiago hartzen ditu, honako eremu estrategiko hauen barruan:

  • Energia
  • Industria nuklearra
  • Informazioaren teknologiak
  • Garraioak
  • Ur hornidura
  • Elikagaien hornidura
  • Osasuna
  • Finantza Sistema
  • Industria kimikoa
  • Espazioa
  • Baliabideak
  • Administrazioa

Horrek ez du esan nahi sektore horiek guztiak kritikoak direnik; aitzitik, sektore horietan enpresa batzuk kritikoak dira. Informazio sekretua den heinean, ez dugu informazio horretarako sarbide unibertsalik.

Kontuan izan behar dugu martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisiko egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, honako hau dio, hitzez hitz, 18. artikuluan:

  1. Azpiegitura kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legean aurreikusitako funtsezko zerbitzuen operadore kritikoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte berezkoak dituzten funtsezko zerbitzuak ematen direla ziurtatzeko.

  2. Eskakizun hori hartuko dute, halaber, kritikotzat jotzen ez diren enpresa eta hornitzaileek, baldin eta funtsezkoak badira herritarren hornidura eta funtsezko zerbitzuak ziurtatzeko.

 

PDF deskargatu

 

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua