Oraindik Dekretua zein garatuko dituen ministerio aginduak ezagutu gabe ESK sindikatuak zera adierazi nahi du

 

 

Atzo arratsaldean, martxoak 28, Espainako Gobernuko presidenteak, Pedro Sanchezek, martxoaren 30etik apirilaren 9ra ezinbestekoak ez diren jarduera ekonomiko eta produktiboak bertan behera utziko zirela adierazi zuen.
Adierazpen honen harira eta oraindik Dekretua zein honek garatuko dituen ministerio aginduak ezagutu gabe ESK sindikatuak zera adierazi nahi du:

  • Ezinbestekoak ez diren jarduera guztien etetea guztiz beharrezkoa da. Berandu eta modu traketsean hautako erabakia baldin bada ere ongietorria ematen diogu ezinbestekoa bait da neurri hau pandemiaren hedapena kontrolatzeko.

  • Onartezina iruditzen zaigu neurri hau berreskuragarria izango den baimen ordaindu baten bitartez egitea. Beste behin ere krisialdi hau langileok ordaintzea da haien helburua.
    Berreskuragarria izango den baimen ordainduta Konfinamendua eta ezinbestekoak ez diren jardueren etetearen ondorio ekonomikoak langileen sorbalden gainean kokatzen du. Langileok, hala beharrez, ez egindako lan orduak berreskuratzeak gobernua eta enpresentzat 0 kostea suposatuko du.

  • Ezinbestekoak ez diren enpresek haien esku dituzten BBE guztiak berehala ezinbestekoak diren zerbitzuetako langileei ematea exijitzen dugu.

 

Azken asteetan industriako hainbat enpresek, Euskal Gobernuaren laguntzarekin, BBE-en pilaketa egin dute. Honengatik hain zuzen ere ESK sindikatuak Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomikoko kontseilariaren kontrako salaketa bideratu zuen martxoaren 25ean.

Pilaketa hau gauzatu den bitartean osasun publikoko langileak, garbitzaileak, postalgoko langileak, gizarte zerbitzuetakoak, elikagaigintzakoak oro har ezinbestekoak diren jardueretako langileak haien betebeharra babesik gabe eta baldintza oso prekarioetan lan egiten zutelarik.

 

BBEak Osasun Publikoko zuzendaritzaren esku

Egoera hau iraultzeko garaia da. ESK sindikatuak EAEko eta Nafarroako gobernuei exijitzen diegu ezinbestekoak ez diren enpresek atzera pausu bat eman dezaten eta haien esku dituzten material guztiak, BBEak zein babeserako materialak, Osasun Publikoko zuzendaritzaren esku jartzea berehala, lehen bait lehen gure osasunaren alde, ongizate eta ezinbestekoak diren zerbitzuak mantentzeko lanean ari direnen mesedetan jartzeko hots, elikagaiigintza, gizarte zerbitzuak, postalgoa, garbikuntza, erresidentziak…

ESK sindikatuarentzat momentu honetan inoiz baino gehiago bizitza, kapitala eta bere interesen aurrean jarri behar da eta honek gutxieneko etikoa izan behar du.

 

Deskargatu PDFa

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24