ESK-k salatzen duenez, Osasun Publikoa gainezka dagoen bitartean, Prebentzio Zerbitzuetako enpresek ehunka mediku, erizain eta prebentzio-teknikari bidaltzen dituzte langabeziara, iruzurrezko ERTEen bidez.
ESK-k salatzen duenez, Osasun Publikoa gainezka dagoen bitartean, Prebentzio Zerbitzuetako enpresek ehunka mediku, erizain eta prebentzio-teknikari bidaltzen dituzte langabeziara, iruzurrezko ERTEen bidez, eta, aldi berean, hainbat enpresa aholkularitzarik gabe eta haiekin lankidetzan aritzeko gaitasunik gabe uzten dituzte COVID19 birusak sortutako pandemiaren aurrean.
Enpresa horiek segurtasun-planak, lan arriskuen ebaluazioak eta lanpostuko lan-osasunarekin zerikusia duen guztiari buruzko aholkularitzan eta kudeaketan jarduten dira.
Lanpostuan lan-osasuna bermatzeko planak diseinatzeko funtsezko tresna direnez, prebentzio- eta medikuntza-arloko langile kualifikatuak dituzte.
Justifikaziorik gabekoak eta iruzurrezkoak
Mediku, erizain eta prebentzio teknikariez ari gara, besteak beste, eta ESKri zentzugabekeri bat iruditzen zaigu, bere jarduera funtsezkoa den une honetan, sektoreko enpresek aldi baterako enplegu-eteteak planteatzea, halabeharrezko ERT gisa, inolako justifikaziorik gabe eta beren izaeragatik iruzurrezkoak, jarduerak ez direlako alarma egoeraren dekretuaren baitan azaltzen.
ESK-k eskatzen du, alde batetik, sektoreko patronalek ez dezatela utzi sektoreko enpresek beren intereses ekonomikoengatik, krisia berriz ere langileek ordaintzera, eta, bestetik, osasun-agintarien berehalako esku-hartzea, osasun publikoa behar bezala babesten dela bermatuz. Horretarako, 463/2020 Errege Dekretuaren 13. artikulua aplikatzea eskatzen dugu, dioen bezela "era guztietako ondasunak aldi baterako konfiskatzea eta lan jarduera nahitaezkoa ezartzea ahalbidetzen denez osasun publikoa bermatze aldera".
Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzari zein Osasun Sailari iruzur horren salaketan inplikatzeko eskatzen diegu, langileen osasuna zaintzea erakundeen lehentasuna izan behar baita.
Gure bizitzek beren etekinak baino gehiago balio dute
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24