ESK-k jendartearentzako ezinbestekoa ez den jarduera ororen gelditzea exijitzen du eta lotsagarritzat jotzen du administrazio publikoak horrelako jarduerak mantentzea

 

 

Esku bakarrarekin zenba daitezkeen langile publikoak, segurtasunekoak eta garbitzaileak. Horiek dira jardunean geratzen diren bakarrak eskola, liburutegi eta museoak bezalako eraikin publiko askotan. Horietako batzuetan garbitzaileak dira goizero atea zeharkatzen duten bakarrak, une batetik aurrera absurdoa izateaz gain, garbikuntzako langileontzako gutxiespen jarrera erakusten duena, noiz eta agerian gelditu ondoren gure lanaren ezinbestekotasuna.

Ez dauka inolako zentzurik jarduera hondar hauei eustea hospitalak kolapsatzen ari diren bitartean eta berrogaildia luzatu eta gogortzeaz ari den bitartean. Berrogeialdiaren helburua jendearen mugimendua ahalik eta gehien murriztea bada, ¿Zer zentzurik du gure joan etorriak luzatzea, gu eta gure senideen osasuna arriskuan jarriz eta segurtasun kolektiboa bera ahulduz?

Egoera hoentan aurkitzen garen langileok ez dugu kolaboratu nahi bere interesak osasun publikoaren gainetik kokatzen dituzten administrazio eta patronalaren ardurabekeriarekin. ESK-k jendartearentzako ezinbestekoa ez den jarduera ororen gelditzea exijitzen du eta lotsagarritzat jotzen du administrazio publikoak horrelako jarduerak mantentzea, beharrezkoak ez izateaz gain absurdoak ere badirenak.

 

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24