Koronabirusa dela eta, Osakidetzako erizain baten heriotzaren aurrean, langileen segurtasuna eta osasuna babesteko eskatzen dugu.

 

 

ESK-ko komunikatua

ESK kezkatuta dago hainbat Ospitale eta Osasun Zerbitzuetatik heldu zaizkigulako NBEn, Koronabirusaren litezkeen edota egiaztatuta dauden kasuen aurrean babesteko Norbere Babeserako Ekipoen gabeziari buruzko informazioa. Bitartean Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak, ez dauka lotsarik adieraztean “posiblea bada eta justifikatuta badago, produkzio-jarduerak aurrera egin dezan industriara baliabideak heltzea beharrezkoa dela” eta Eusko Jaurlaritzak horretarako enpresei produkzioa manten dezaten behar duten babeserako materiala luzatuko dietela ziurtatzen du.

ESKk, gauden komunitate-transmisio egoeran ezin du onartu, litezkeen edo egiaztatuta dauden kasuen arretan, lehen eta bigarren mailako langileak egotea haien kategoria profesionalaren baitan eta horren arabera ekipamendu ezberdinez hornituak izatea.

ESKtik zailtasunak ditugu Zuzendaritza horien hainbat “instrukzioen” asmoa zein de ulertzeko, kolektibo bakoitzak zein NBE erabili behar duen erabakia zerbitzuburuen eta gainbegiraleen eskuetan uzten baitute. Ez dugu ulertzen heldu zaigun material faltaren informazioa egia ez bada.

Gabeziaren informazioa berresten duten gertaerak bizitzen ari gara egunero, adibidez hainbat Ospitaletan langilegoari maskarilarik ez diote ematen, hainbat zerbitzutan maskarila bakarra dute langile eta lanaldiko, beste batzuetan ordea NBEak “birziklatzen” ari dira eta “instrukzio”kontraesankor batzu direla eta, kategoria btzuei NBEak luzatzen zaizkie eta beste batzuei ez.

ESKren ustez, langileak babesteko segurtasun neurriak gero eta erlajatuagoak dituzten jokaera-protokoloen eguneratzearen oinarria NBEn faltan topa dezakegu. Babeserako ekipo hauek aldiz, Tapia Sailburuak, herrialde honetako enpresaburuei bermatzeko prest dago, gure osasun-langileen arriskuan bada ere.

ESKk gure Osasun Sailburuaren deklarazioak gogoratu nahi ditu, hauetan, ez zegoela ekipoen horniketan arazorik esaten baitzuen eta gogorarazi nahi diogu ere bere alderdiak hain gustoko duen esaldi hori: Euskaldunok gure hitza betetzen dugula.

ESKk Osasun Sailari exijitzen dio Osakidetzan lan egiten duten kategoria guztiak, Pandemia honi aurre egiteko beharrezkoak diren NBEz hornituko dituenaren agerizko konpromezua, eta honen barruan kontrata pribatuektako langileak egon daitezen, garbiketa langileak eta osasun-garraioa esate baterako.

Honekin batera, eta Osasun Mundu Erakundearen gidalerroak jarraituz, ESKk exijitzen du kutsatzea kontrolatuko duten neurriak areagotu daitezen gizarte eta osasun langile guztiei Test-a eginez.

 

ESK-ko komunikatua deskargatu

 

 

Osakidetzako sindikatuen komunikatu bateratua

Koronabirusa dela eta, Osakidetzako erizain baten heriotzaren aurrean, langileen segurtasuna eta osasuna babesteko eskatzen dugu.

Lan osasunak bateragarria izan behar du jardun profesionalarekin.

Cornabirusaren ondorioz Osakidetzako erizain bat hil delako berri tristearen aurrean, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek, lehenik eta behin, zorigaiztoko gertaera honengatik gure tristura sakona adierazi nahi dugu eta gure doluminak helarazi familiari, hurbilekoei eta lankideei.

Krisi hau hasi zenetik, behin eta berriz esan dugu laneko segurtasunak eta osasunak bateragarriak izan behar dutela lanarekin eta baita herritarrei funtsezko zerbitzu baten eskaintzarekin. Osakidetzaren ardura da hori bermatzea, baita koronabirusaren izurritearekin ere. Eta Osakidetza da, halaber, langileei prestakuntza eta informazio nahikoa eman behar diena.

Horregatik, eta zalantzarik gabe, hildako pertsonaren lan-jardueraren ondorioz gertatu izan den zorigaiztoko gertaera honen aurrean, berriro esan adierazi nahi dugu ezinbestekoa dela Osakidetzak norbera babesteko ekipamenduen eta plantillaren segurtasuna eta osasuna babesteko beharrezkoak izan daitezkeen gainerako materialen hornidura bermatzea.

Hori horrela izan dadin ahalbidetuko duen plan batu arikulatu behar dute Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak berak. Ezin dugu hornidurarik gabeko eszenatoki bat onartu. Hori dela eta, plan bat egon behar du behar diren materialen disponibilidadea bermatzeko. Plantillaren segurtasuna eta osasuna bermatu behar dira, une honetan hain beharrezkoa den osasun-arreta ere eman daitekeela bermatzeko. Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari berehala jarduteko exijitzen diegu. Ahalegin guztiak nahitaez funtzionatzen jarraitu behar duten funtsezko zerbitzuetansegurtasuna bermatzera bideratu behar dira.

Elkartasuna adierazteko eta Osakidetzari berehalako neurriak har ditzala eskatzeko, datozen bi egunetan krespoi beltz bat eramateko eta leihoetatik trapu beltzak zintzilikatzeko eskatzen diegu langileei. Halaber, dei egiten diegu langileei bihar, ostirala, 12etan, jarduera eten eta 5 minutuko isilunea egin dezaten hildako lankidearengatik.

 

Sindikatuen komunikatua deskargatu

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua