Aurrez aurre lan egitera behartuta zaudeten guztiek prebentzio-neurri guztiak zorrozteko eskatu behar duzue. Zalantzarik baduzue, jar zaitezte harremanetan zuen ordezkariekin edo sindikatuarekin.
Argazkia: Diario Noticias
COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Erret Dekretuaren laburpena uzten dizuegu.
- Eremua: Espainiako Estatuko lurralde osoa.
- Iraupena: 15 egun (Diputatuen Kongresuaren erabakiz luza daitezke).
Neurririk nagusienak
- Gobernu zentralak zuzenean hartzen ditu bere gain barne-, osasun- eta garraio-arloko eskumenak; besteak beste, zuzeneko agintea du tokiko polizia autonomikoen eta osasun-zerbitzu publikoen gainean, bai eta garraiobideen, errepideen eta abarren gainean ere.
- Pertsonen zirkulazioa mugatzea. Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:
- Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erosteko.
- Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateko eta bertaratzeko laguntza emateko.
- Lanera, lanbidera edo enpresara joateko.
- Ohiko bizilekura itzultzeko.
- Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntza eta zaintza emateko.
- Finantza- eta aseguru-erakundeetara joateko.
- Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.
- Banaka egin beharreko antzeko beste edozein jarduera, salbu eta desgaitasunen bat duten pertsonekin edo bestelako arrazoi justifikaturen batengatik laguntzeko bada.
- Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erosteko.
- Nahitaezko prestazio pertsonalak ezarri ahal izango dira. Horrek esan nahi du, estatuak, egoeraren arabera, lan mota jakin batzuk egiteko agindu ahal izango digula.
- Merkataritza-jarduera etetea, elikadura, estankoak, prentsa-farmaziak … eta beste jarduera batzuk salbu (10. artikulua).
- Osasun-sistema publikoa indartzea. Osasun pribatuak esku hartu ahal izango du, bai eta farmazia-biltegi edo -fabrikek ere.
- Funtsezko zerbitzu kritikoak (findegiak, telefonia …) ematen dituzten enpresek aparteko neurriak hartu ahal izango dituzte hornidura ziurtatzeko. Ez dira zehaztu. (18. artikulua).
- Prozesu- eta administrazio-epeak etetea. Bihar, informazio berezia emango dugu horri buruz, garrantzi handia baitu gure jarduera juridikoan.
Lan eremua
Ez dago neurririk lan-arloan, hurrengo ministro-kontseiluetan aurreikusten dira. Nolanahi ere, argi geratu da egoera horretan enpresek kaleratzeak aktiba ditzaketela eta banakako zein taldeko kontratuak eten ditzaketela, ezinbesteko arrazoiak direla medio.
Aurrez aurre lan egitera behartuta zaudeten guztiek prebentzio-neurri guztiak zorrozteko eskatu behar duzue. Idatzizko protokoloak eskatu behar dituzue, baimendutako prebentzio-zerbitzuen babesa dutenak. Zalantzarik baduzue, jarri harremanetan zuen prebentzio-delegatuekin edo batzordearekin, eta, horien bidez, sindikatuko arduradunekin edo ESK sindikatuarekin.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24